Onddo astun
Onddo astuna (Imperator torosus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa gordinik kontsumitzen bada (baina etxeko ahuntzek jan dezakete). Ondo egosi eta kozinatu ondoren jan daiteke.
Onddo astuna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Imperator | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Imperator torosus | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus torosus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Boletus torosus, Suillellus torosus, Tubiporus torosus.
Deskribapena
aldatuKapela: 6 eta 18 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo hemisferikoa, gero ganbila. Adinaren araberako kolore aldakorrekoa: gaztetan hori zurbil kolorekoa, geroago hori-urre kolorekoa, hori-okrea eta bukaeran marroi zikin kolorekoa eta marruskadura txikienak sortzen dion orban urdin-beltzaxkekin. Azala hasieran belusatu fin batekin, ondoren glabroa; eguraldi hezean, likatsu samarra.
Tutuak: Meheak, ez oso luzeak, hasieran horiak, gero hori-okre kolorekoak eta bukaeran berde-oliba kolorekoak; aireak ukitzean eta hatzekin sakatzean urdindu egiten dira.
Poroak: Txikiak, biribilak, hasieran hori argiak, gero hori ilunak, bukaeran, gorri ilun samarrak, berde-oliba koloreko orbanekin. Hatzekin sakatzean edo igurztean, gogor urdintzen dira.
Hanka: Sendoa, trinkoa, betea. Hasieran kapelaren antzeko kolorekoa, ondoren, kolore gorri-purpura sartzen da oinarritik hasita. Gutxi ikusten den erretikulu bat du, hasieran oinaren kolorekoa, eta gero, gorrixka-purpura kolorekoa.
Haragia: Lodia, trinkoa, horia, baina asko urdintzen da aireak ukitzen dionean, ia beltz bihurtzen da. Hankaren oinarria purpura kolorekoa da. Zapore leuna du eta fruta usaina.[2]
Etimologia: Torosus epitetoa latinetik dator, handia, sendoa, esan nahi duen "torosus" hitzetik. Bere tamainagatik.
Jangarritasuna
aldatuGordinik toxikoa da.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuBoletus purpureus delakoarekin, baina honek beti ditu poro gorriak, gaztetatik. Boletus rhodoxanthus eta Boletus rhodopurpureus espezieekin ere bai. Boletus torosus delakoak moztean hartzen duen kolore urdin ia beltza, ez dute beste Boletus-ak hartzen.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaren amaieran eta udazkenean, hostozabalen basoetan.[4]
Banaketa eremua
aldatuEuropa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 57 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 156 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 533 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..