[go: up one dir, main page]

Norman Foster Ramsey

fisikari estatubatuarra
Norman F. Ramsey» orritik birbideratua)

Norman Foster Ramsey Jr. (Washington Hiria, 1915eko abuztuaren 27a - Wayland, Massachusetts, 2011ko azaroaren 4a) estatubatuar fisikaria da. Fisika ikasketak egin zituen, New Yorken, Columbia Unibertsitatean, eta Harvard eta Clevelandekoetan. 1940an ikertzaile gisa sartu zen Massachusettseko Teknologia Institutuan, eta partikula atomikoen azterketan espezializatu zen. Fisika Atomiko eta Fisika Teorikoko irakasle izan zen Harvardeko Unibertsitatean. 1970eko hamarraldiaren lehenengo urteetan eremu oszilatzaile bakartuak neurtzeko sistema bat asmatu zuen, eta "hidrogeno maser"-ak –irrada elektromagnetiko iturri bat, oso egonkorra– erabiltzea lortu zuen. 1989an, Wolfgang Paul eta Hans Georg Dehmeltekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen, eremu oszilatzaile bereziak neurtzeko egindako lanarengatik. Azterketa horiei esker zehaztasun handiz definitu ahal izan da denbora, planetaren errotazioan oinarritutako sistema bazterturik, eta zesio-133aren metodoaren zehaztasun handiagoa frogatu da.

Norman Foster Ramsey

Bizitza
JaiotzaWashington1915eko abuztuaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBoston
HeriotzaWayland2011ko azaroaren 4a (96 urte)
Familia
AitaNorman F. Ramsey
Hezkuntza
HeziketaLeavenworth High School (en) Itzuli 1930)
Columbia Unibertsitatea
(1931 - 1940) Doktoretza : fisika
Cambridgeko Unibertsitatea
(1935 - 1937)
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Artean graduatua
Tesi zuzendariaIsidor Isaac Rabi
Doktorego ikaslea(k)William Nierenberg (en) Itzuli
Noel Robert Corngold (en) Itzuli
Norton Hintz (en) Itzuli
Ramon Brewster Hoff (en) Itzuli
Roger Allen Hegstrom (en) Itzuli
Reuven Opher (en) Itzuli
Daniel Kleppner (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Ernest Rutherford
Maurice Goldhaber (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikari nuklearra
Enplegatzailea(k)Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen  1940)
Michigango Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Carnegie Institution for Science (en) Itzuli  (1940 -  1940)
Harvard Unibertsitatea  (1947 -  1986)
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Musicbrainz: 203d747f-c2da-433c-9673-9b76c37f70e9 Find a Grave: 80025230 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu