Niki Lauda
Andreas Nikolaus "Niki" Lauda (Viena, Austria, 1949ko otsailaren 22a - Zurich, 2019ko maiatzaren 20a) auto-gidari profesional eta enpresaburua izan zen, 1 Formulako gidari izandakoa. Hiru aldiz irabazi zuen 1 Formulako munduko txapelketa.
Niki Lauda | |
---|---|
(1982) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andreas Nikolaus Lauda |
Jaiotza | Viena, 1949ko otsailaren 22a |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Zürich, 2019ko maiatzaren 20a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Heiligenstädter Friedhof (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Aita | Ernst-Peter Lauda |
Ama | Elisabeth Lauda |
Ezkontidea(k) | Marlene Knaus (en) Birgit Wetzinger (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | 1 Formulako gidaria, hegazkinlaria, ekintzailea eta sporting director (en) |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Lauda Air (en) Mercedes F1 Team (en) |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
|
Bizitza
aldatu1 Formulako gidari gisa, 1968an hasi zen automobilismoan, eta hurrengo urteetan 3 Formulan eta 2 Formulan aritu zen. 1 Formulako lasterketei dagokienez, hasieran March taldearekin parte hartu zuen (1971-1972 urteetan), eta gero BRM (1973), Ferrari (1974, 1975, 1976 eta 1977), Brabham (1978-1979) eta McLaren (1982-1985) taldeekin. 1974an lehen garaipenak erdietsi zituen Ferrarirekin Espainiako eta Herbehereetako sari nagusietan, eta 1975ean lehen aldiz izan zen 1 Formulako munduko txapelduna. 1976an bizitza galtzeko zorian izan zen Alemaniako Sari Nagusian izandako istripuagatik, eta erredura-orbainak geratu zitzaizkion aurpegian, baina hurrengo urtean munduko txapeldun izan zen bigarren aldiz. 1979an Brabham-Alfa taldean zegoela, 1 Formula utzi eta Lauda Air bere hegazkin-konpainiako lanetan murgildu zen, baina bi urte geroago konpainiak porrot egin zuen, eta berriro ere lasterketetara itzultzea erabaki zuen. 1984an hirugarren aldiz irabazi zuen 1 Formulako Munduko Txapelketa, baina hurrengo urtean betiko utzi zuen automobilismoko lehiaketa nagusia.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niki Lauda |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |