New Order
New Order 1980an sortutako pop-rock talde ingelesa dira. Taldea Joy Division desagertu ondoren sortu zen, Ian Curtis abeslariak buruaz beste egin zuenean: talde hartako Bernard Sumner ahots eta gitarra-joleak, Peter Hook baxu-jotzaileak eta Stephen Morris bateria-jotzaileak izen berriarekin aurrera egitea erabaki zuren. 1980an bertan haiekin bat egin zuen Gillian Gilbertek teklatuetan.
New Order | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Salford |
Musika mota | postpunk, alternative dance (en) , dance, new wave musika eta synthpop |
Urteak | 1980 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Factory Records (en) London Recordings (en) Qwest Records (en) Warner Bros. Records Reprise Records Mute Records (en) Factory Benelux |
Bernard Sumner Stephen Morris Gillian Gilbert Phil Cunningham (en) (2001 Tom Chapman (en) (2011 Peter Hook - 2007) | |
Informazio gehigarria | |
neworder.com | |
New Order-ek post-punka dantzako musika elektronikoarekin batu zuen, eta 1980ko hamarkadako talde txalotuenetakoa bilakatu zen, eta eragin handikoa ere bai[1].
Ibilbidea
aldatuBeraien jatorrizko hirian, Manchestegile eskubideengatikerren, Factory Records diskoetxea eta The Haçienda diskoteka taldearen epizentro sortzaileak izan ziren.
Taldearen lehen urteak Joy Division-en itzalaren pean garatu ziren, baina 1980ko hamarkada hasierako New Yorkeko klub ingurunean, dantzaren eszenan izandako esperientziak eraman zituen erritmo dantzagarriak eta tresneria elektronikoa gero eta gehiago txertatutzera beren lanean.
1983ko "Blue Monday" arrakasta, inoizko 12 hazbeteko single salduena bilakatu zen[2], ereserki bat dance musika elektronikoaren historian. 1980ko hamarkadan, Power, Corruption & Lies (1983), Technique (1989) diskak eta Substance (1987) single bilduma kaleratu zituzten arrakasta handiz.
1993an desegin ziren, musikariak banakako proiektuetan lan egiteko, eta 1998an berriro elkartu aurretik. Harrezkero hala aritu dira, tarteka batuz, baina 2007an Hook baxujoleak taldea utzi zuen azkenengoz, egile eskubideengatik borrokan hasi zelarik taldekideekin geroago[3]. 2015ean kaleratu zuten estudioko beraien hamargarren diskoa, Music Complete.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «New Order | Biography, Albums, Streaming Links» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- ↑ «New Order | Blue Monday (12" Single)» store.neworder.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- ↑ (Ingelesez) «Peter Hook reflects on feud with New Order's Bernard Sumner» NME | Music, Film, TV, Gaming & Pop Culture News 2020-07-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).