[go: up one dir, main page]

Neoantrodia serialis Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Neoantrodia serialis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaFomitopsidaceae
GeneroaAntrodia
Espeziea Antrodia serialis
Donk, 1966
BasionimoaPolyporus serialis

Sinonimoa: Antrodia serialis.

Deskribapena

aldatu

Hainbat zuhaitz espezieen tamaina handiko hondar egurtsuetan usteldura marroia eragiten duen poliporazeo interesgarria da. Hondar egurtsuetan hedadura handia hartu ohi duen beix koloreko poliporazeo bat bezala aurkituko dugu mendian. Hazkunde nahiko zabala hartzen duen arren, genero bereko beste espezieekin bereiztea nahiko zaila da, eta ebaketa mikroskopikoak beharrezkoak dira bere identifikazio egokirako.[2]

Fruitu gorputza: Erresupinatua, nodularra edo efuso-erreflexua. Ertza tomentuduna edo apur bat zonatua izan daiteke, arre-marroi kolorekoa.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua

aldatu

Antrodia spp. delakoak antzeko espezieak dira. Beren artean bereiztea nahiko lan zaila da. Horregatik, prestakin mikroskopikoekin eta bibliografia espezializatuarekin burutu beharreko lana da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Hainbat zuhaitz espezieen tamaina handiko hondar egurtsuetan: Picea abies, Abies alba, Juniperus phoenicea, Juniperus oxycedrus, Castanea sativa, Fagus sylvatica...

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Puerto Rico, Guatemala, Nikaragua, Svalbard, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia, Zeelanda Berri, Mongolia, Uzbekistan, Malaysia, Indonesia, Hego Korea, Japonia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. EuskalNatura.
  3. Antrodia serialis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu