Naomi Mataʻafa
politikari samoarra
Afioga Fiamē Naomi Mataʻafa (Apia, 1957ko apirilaren 29a) Samoako lehen ministroa da 2021etik, herrialdean lehen ministro izendatu duten lehen emakumea.[1] Matai buruzagi kargua duen emakumezkoa da, Fiame Mataʻafa Faumuina Mulinuʻu II lehen ministroaren alaba da, eta Faʻatuatua i le Atua Samoa ua Tasi (FAST) alderdiaren burua.[2]
Mataʻafak Tuila'epa Sa'ilele Malielegaoi lehen ministroa garaitu zuen 2021eko hauteskundeetan, baina Malielegaloik uko egin zion emaitza onartzeari, krisi konstituzionala eraginez. Auzitegi konstituzionalak ebatzi zuen azkenean Mata'afa zela lehen ministroa legalki maiatzaren 24tik.[3][4][5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «The ‘gals’ behind Samoa’s first woman PM» BBC News 2021-12-08.
- ↑ Samoa's first female leader has made history — now she faces a challenging future at home and abroad. The Conversation 28 July 2021.
- ↑ Lanuola Tusani Tupufia - Ah Tong. (23 July 2021). F.A.S.T. declared new Government as appeal upheld. Samoa Observer.
- ↑ Faa, Marian; Fennell, Jordan. (23 July 2021). «Samoa welcomes first female Prime Minister following court ruling, but not without challenges» ABC News.
- ↑ «Samoa's political crisis ends and first female prime minister installed after court ruling» The Guardian 23 July 2021.
Kanpo estekak
aldatu