Mikel San José
Mikel San José Dominguez (Atarrabia, Nafarroa Garaia, 1989ko maiatzaren 30a) euskal herritar futbolari ohia da. 2009/2010 denboraldiaz geroztik Athletic Clubean jokatu zuen. 2009ko irailaren 17an estreinatu zen Athleticekin, UEFA kopan Austria Vienaren aurkako partidan 3-0 irabazita. Erdiko atzelari edota euskarri moduan aritzen da. 2013an Athletic-eko jokalari baten lehen gola sartu zuen San Mames berrian. 2020ean talde zurigorritik joan zen Birminghan City taldera. Amorebieta izan zen bere azken taldea eta 2022an erretiratu zen.
Mikel San José | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Mikel San Jose Dominguez | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Atarrabia, 1989ko maiatzaren 30a (35 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdiko atzelaria erdilari defendatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 77 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,88 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ibilbidea
aldatuLehen urratsak futbolean
aldatuMikel Txantrea taldean hasi zen jokatzen. 16 urte zituenean, Athletic Club taldera joan zen jokatzera, Julen Guerrero-k entrenatzen zuen gazte-taldera. Geroago, Liverpool FC taldeak fitxatu zuren, 400.000 euroren truke.
Liverpool F.C.
aldatuLiverpoolera heltzean ordezkoen taldean jokatu zuen, eta norgehiagoka on batzuen ostean, lehen taldearekin entrenatzen hasi zen. 2008 urtean, lehen taldearen deialdian sartu zen Chelsearen aurka jokatzeko.
Athletic Club
aldatu2009ko urtarrilean huts egin zuen lehen saiakera baten ostean, uda horretan Athleticek Liverpoolekin denboraldia amaitu arte lagapen bat adostu zuen erosteko aukerarekin. Horrela, Athleticek jokalariaren lagapena lortu zuen, eta 2009ko abuztuaren 14an ofizial egin zuen. Lehenengo urteetan, Joaquin Caparros entrenatzailea zela, Aitor Ocio eta Ustaritz bezalako atzelarien itzalean bizi izan zen. Baina lesionatu zirenean, bere aukera izan zuen. Bere lehenengo partida, Austria Vienaren aurkako norgehiagoka bat izan zen, 3-0 irabazi zuena Athletic. Partida hartan bere lehenengo gola sartu zuen. Ordutik aurreragarrantzia hartuz joan zen, Fernando Amorebietarekin batera. 2011-12 denboraldian, Athletic bi finaletara heldu zen, baina ez zuen jokatu ez batean ez bestean. Bielsarekin bere posizioa aldatu zuen, zelai erdira, baina ez zituen ,minutu asko jokatu. Ernesto Valverde heldu zenean 30 partida jokatu zituen lehen denboraldian. Gainera, San Mames berrian futbolari zurigorri baten lehen gola sartu zuen. Hurrengo denboraldian, garrantzitsua bihurtu zen berriro zelai erdian Beñatekin bikotea eginez. Espainiako selekzioarekin jokatzea lortu zuen. 2015eko Espainiako Superkopako joaneko partidako lehen gola sartu zuen, zelai erditik, Marc André Ter Stegen akats baten ondoren. Gol horri esker, Athleticekin 5 lehiaketa desberdinetan sartzea lortu zuen. Gainera, Superkoparekin bere lehen titulua lortu zuen. Baina hurrengo urteetan garrantzia galduz joan zen talde barruan eta azkenik 2020 urtean, denboraldia bukatzean, taldea utzi zuen.
Birminghan F.C.
aldatuAthletic utzi ostean, talderik gabe geratu zen, baina azkenean, Aitor Karankaren taldera, Birminghan F.C.era joan zen. Bertan grrantzizkoa izan zen talde britaniarrarentzat.
Amorebieta K.E.
aldatu2021eko udan Amorebieta taldera heldu zen, historian lehenengoz bigarren mailan jokatzeko.
Espainiako selekzioa
aldatuEspainiako futbol selekzio nazionalarekin 2014ko abuztuaren 29a bere lehen deialdia iritsi zen, bi partida jokatzeko: Frantziaren aurkako lagunartekoa Parisen, eta 2016ko Eurokoparako sailkapen faseko lehena Mazedoniaren aurka Valentzia Hiria estadioan. 2016ko martxoaren 18an Vicente del Bosquek bi lagunarteko partida jokatzeko deitu zuen, Italia eta Errumaniaren aurka, lehenengoa jokatuz. 2016ko Eurokopa jokatzeko deialdian sartu zen, baina ez zituen minuturik jokatu.
Gazte Taldeak
aldatuKluba | Urtea |
---|---|
Athletic Jubenil B | 2005-2006 |
Athletik Jubenil A | 2006-2007 |
Estatistikak
aldatu2020ko Azaroak 27 eguneratua. Datu ofizialak.
Taldea | Maila | Denboraldia | Liga | Kopa | Champions League | Europa League | Conference League | Superkopa | Denera | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | ||||
Liverpool Reserves |
RV | 2007/08 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |||
RV | 2008/09 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | ||||
Denera | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |||||
Athletic |
1. | 2009/10 | 25 | 1 | 0 | 0 | - | - | 5 | 2 | 0 | 0 | 30 | 3 | |||
1. | 2010/11 | 31 | 2 | 3 | 0 | - | - | - | - | - | - | 34 | 2 | ||||
1. | 2011/12 | 24 | 2 | 6 | 1 | - | - | 8 | 0 | - | - | 38 | 3 | ||||
1. | 2012/13 | 34 | 5 | 2 | 0 | - | - | 4 | 1 | - | - | 40 | 6 | ||||
1. | 2013/14 | 25 | 5 | 5 | 0 | - | - | - | - | - | - | 30 | 5 | ||||
1. | 2014/15 | 28 | 5 | 6 | 1 | 7 | 2 | 2 | 0 | - | - | 43 | 8 | ||||
1. | 2015/16 | 34 | 2 | 6 | 0 | - | - | 10 | 1 | 1 | 1 | 51 | 4 | ||||
1. | 2016/17 | 35 | 4 | 3 | 0 | - | - | 6 | 0 | - | - | 44 | 4 | ||||
1. | 2017/18 | 26 | 1 | 1 | 0 | - | - | 11 | 0 | - | - | 38 | 1 | ||||
1. | 2018/19 | 33 | 0 | 4 | 1 | - | - | - | - | - | - | 37 | 1 | ||||
1. | 2019/20 | 9 | 0 | 3 | 0 | - | - | - | - | - | - | 12 | 0 | ||||
Denera | 304 | 26 | 39 | 3 | 7 | 2 | 46 | 4 | 1 | 1 | 397 | 37 | |||||
Birmingham |
CH | 2020/21 | 27 | 0 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 28 | 0 | |||
Denera | 27 | 0 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 28 | 0 | |||||
Amorebieta |
2. | 2021/22 | 27 | 1 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 28 | 1 | |
Denera | 27 | 1 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 28 | 1 | |||
Ibilbide osoan | 366 | 27 | 41 | 3 | 7 | 2 | 46 | 4 | - | - | 1 | 1 | 453 | 38 |
Tituluak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Mikel San Joséren fitxa, Athletic Klubaren webgunean