Ernesto Valverde
Ernesto Valverde Tejedor edo futbolean rzagunagoa 'Txingurri' Valverde moduan, (Viandar de la Vera, Cáceres, 1964ko otsailaren 9a) Gasteiztar futbolari ohi eta entrenatzailea da. Cáceresen jaioa, haurtzaroan etorri zen Gasteiza bizitzera. Gaur egun Athletic Clubeko entrenatzailea da, klubeko historian partidu geihen zuzendu dituen teknikaria. Aurretik entrenatzaile lanetan aritu da Espanyol, Valentzia, Villarreal, Olympiacos eta Bartzelona futbol taldeetan.
Ernesto Valverde | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ernesto Valverde Tejedor | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Viandar de la Vera, 1964ko otsailaren 9a (60 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Araba | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,73 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jokalari ibilbidea
aldatuErnesto Valverde futbolari profesionala izan zen. Bere debuta Deportivo Alavesen egin zuen (1982-1985), 18 gol sartuz. Sestao Sporten aritu zen hurrengo denboraldian (1985-86), 6 gol erdietsiz. Hurrengo bi denboraldietan RCD Espanyolen aritu zen lehen mailan (1986-1988) 17 gol lortu zituen bi denboralditan. Espanyolen egon eta gero Barçan bi urtez (1988-1990) aritu zen, 10 gol sartuz Bertan bi titulu irabazi zituen: Europako Futbol Errekopa eta Kopa. Hurrengo 6 denboraldietan (1990-1996) Athletic Cluben jokatu zuen, 50 gol sartuz. Hurrengo denboraldia Mallorcan jokatu zuen, (1996-1997) bigarren mailan non 3 gol sartu zituen.
Estatistikak
aldatu2024ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.
Taldea | Maila | Denboraldia | Liga | Kopa | Champions League | UEFA | Errekopa | Superkopa | Denera | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | ||||
Mini Glorias |
3. | 1981/82 | 20 | 5 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 20 | 5 | |
3. | 1982/83 | 20 | 6 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 20 | 6 | ||
Denera | 40 | 11 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 40 | 11 | |||
Alaves |
2. | 1982/83 | 6 | 1 | 2 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 8 | 1 | |
2.B | 1983/84 | 3 | 0 | 3 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 6 | 0 | ||
2.B | 1984/85 | 37 | 17 | 6 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | 43 | 18 | ||
Denera | 46 | 18 | 11 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | 57 | 19 | |||
Sestao |
2. | 1985/86 | 32 | 6 | 7 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 39 | 6 | |
Denera | 32 | 6 | 7 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 39 | 6 | |||
Espanyol |
1. | 1986/87 | 43 | 7 | 2 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 45 | 7 | |
1. | 1987/88 | 29 | 9 | 2 | 0 | - | - | 11 | 1 | - | - | - | - | 42 | 10 | ||
Denera | 72 | 16 | 4 | 0 | - | - | 11 | 1 | - | - | - | - | 87 | 17 | |||
Barça |
1. | 1988/89 | 10 | 2 | 5 | 2 | - | - | - | - | 1 | 0 | 0 | 0 | 16 | 4 | |
1. | 1989/90 | 12 | 6 | 0 | 0 | - | - | - | - | 1 | 0 | 0 | 0 | 13 | 6 | ||
Denera | 22 | 8 | 5 | 2 | - | - | - | - | 2 | 0 | 0 | 0 | 29 | 10 | |||
Athletic |
1. | 1990/91 | 36 | 13 | 3 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | 38 | 15 | |
1. | 1991/92 | 32 | 4 | 8 | 4 | - | - | - | - | - | - | - | - | 40 | 8 | ||
1. | 1992/93 | 35 | 11 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 36 | 11 | ||
1. | 1993/94 | 34 | 9 | 3 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 37 | 9 | ||
1. | 1994/95 | 20 | 5 | 2 | 0 | - | - | 1 | 0 | - | - | - | - | 23 | 5 | ||
1. | 1995/96 | 13 | 1 | 0 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 13 | 1 | ||
Denera | 170 | 44 | 17 | 6 | - | - | 1 | 0 | - | - | - | - | 188 | 50 | |||
Mallorca |
2. | 1996/97 | 18 | 2 | 2 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | 20 | 3 | |
Denera | 18 | 2 | 2 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | 20 | 3 | |||
Ibilbide osoan | 410 | 105 | 46 | 10 | - | - | 12 | 1 | 2 | 0 | 0 | 0 | 460 | 116 |
Palmaresa
aldatuTitulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
UEFAko txapeldunordea | RCD Espanyol | 1988 |
Europako Futbol Errekopa | FC Barcelona | 1989 |
Espainiako Futbol Errege Kopa | FC Barcelona | 1990 |
Entrenatzaile ibilbidea
aldatuErnesto Valverde futbolari izan eta gero entrenatzaile bilakatu zen. Bere lehenengo taldea ohorezko mailako Athletic kadetea izan zen (1997-98). Urte horretan taldeak igoera lortu zuen Euskal Ligara. Gazte mailan entrenatu ondoren, Bilbao Athleticekin denboraldi bikaina burutu zuen, bigarren mailarako igoeratik gol bakarrera geratuz. Lan horrek Athleticen lehen taldea gidatzeko aukera lortu zuen. Bi denboraldi egon eta gero (2003-2005) eta urtebete aisian egon ondoren, hurrengo bi urteetan Espanyolen aritu zen (2006-2008), 99 partidutik 37 irabaziz. Villarrealen aldiz, denboraldia ezin izan zuen bukatu, bere ibilbide osoko lehen kaleratzea biziz. Hurrengo urtean Olympiacos talde Greziarrera joan zen (2010-11). 34 partidutatik 26 irabazita, 2. lekuan geratu zen Greziako ligan. Urte bat geroago liga irabaztea lortu zuen, 50 partidutatik 35 irabaziz (2011-12). Bertatik Valentziara heldu zen, urte horretan (2012-13) 31 partidutik 17 bakarrik irabaziz. Athletic Clubera itzuli zen 4 denboraldi gehiago egiteko (2013-2017), 411 partiduetatik 201 irabaziz. Geroago Barçan egon zen 3 denboraldiz, (2017-20) 135 partidutik 102 irabaziz, baina hala ere bere bizitzako bigarren kaleratzea pairatu behar izan zuen. Azkenik Athleticera itzuli zen bigarren aldiz 23-24 Kopa erdietsiz.
Palmaresa
aldatuTitulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
UEFAko txapeldunordea | RCD Espanyol | 2007 |
Ligako txapelduna | Olympiacos | 2012 |
Ligako txapelduna | Bartzelona | 2018 eta 2019 |
Errege kopako txapelduna | Bartzelona | 2018 |
Errege kopako txapelduna | Athletic | 2024 |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |