[go: up one dir, main page]

Mikel Azpiroz

Euskal musikari eta piano-jolea

Mikel Azpiroz Garmendia (Donostia, Gipuzkoa, 1971ko irailaren 21a) musikaria eta sortzailea da. Piano-jotzailea eta teklista, taldean jazz eta blues musika landu du bereziki. Bakarka aritzen denean, intimismoa du ezaugarri nagusi. Mamusik zigilua eramaten du.

Mikel Azpiroz

Bizitza
JaiotzaDonostia1971ko irailaren 21a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta piano-jotzailea
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm2144083 Discogs: 473564 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) musikazalea eta bidaiazalea izan da betidanik. Sei urte zituela hasi zen pianoa jotzen, musika klasikoa. Oso goiz ere erakargarri sentitu zituen Afrikako doinuak. 1995tik Lau Behi taldean jo zuen. 1996tik 1998ra, aldi berean, Parafunk taldean jo zuen.

XXI. lehenengo hamarkadan, Cristian Bianco eta Michael Fossenkemperekin batera Elkano Browning Cream taldea sortu zuen; talde horren ezaugarria afroamerikar doinuen eragina da. Bere musikaren ezaugarri bat mundu osoko eraginak biltzea izan daiteke.[1]

Proiektu hauek aparte lan eta musikari desberdinekin kolaboratu du: Gari, Jabier Muguruza, Triz3ps, The Waifs. Halaber, itzuliak egin ditu munduko hainbat bazterretan beste musikari batzuekin batera joz,[2] tartean direla Estatu Batuak eta Txina. Ezkondua, bi seme-alaba ditu.

Mikel Azpiroz teklatua jotzen 
Mikel Azpiroz, 2018an Travellin' Brothers taldearekin batera.

Bakarka

aldatu
  • Gaua, 2013.[3] Disko hau doinu lasaiez osatua dago. Haren hitzetan "bere bakarko disko barrukoena". Hamar abestiz osatua, Tarragonako El Vendrelleko Pau Casals auditorioan grabatua izan da. Abesti guztiak "gauez sortutakoak eta denak gauez grabatutakoak". Diskoaren azala Iker Spozio marrazkilariarena da.[4]
  • Zuri, 2016. Disko intimista eta mestizajean oinarrituta; pianoa blusetik euskal erritmoetara, soinu exotikoetatik abangoardietakoetara doa.[5]
  • Islak, 2020. Nolabait Zuriren jarraipena, disko honetan Karlos Aranzegi bateriajolearen kolaborazioa izan zuen.[6]
  • Pake pieza, 2023. Lan honetan ere Karlos Aranzegiren bateriaren laguntza du.

Taldean

aldatu

Lau Behi

aldatu
  • Lau Behi, 1995.
  • Lau Behi 2, 1996.
  • Emakume interesgarriak, 2000.

Elkano Browning Cream

aldatu

Azpirozekin batera Dave Wilkinsonek eta Franck Montegarik osatutako taldea.

  • Elkano Browning Cream, 2006.
  • Elkano Browning Cream 2, 2010.
  • Elkano Browning Cream Bohemia, 2012.
  • Elkano Browning Cream UH EH, 2014. Disko honetan, Mikel Azpirozekin batera, Franck Mantegari, bateria, eta Dave Wilkinson, ahotsak eta gitarra, aritzen dira.
  • Eup, 2021.

Kolaborazioak

aldatu
  1. Beste hogei, 2013.[7]
  2. Bikote bat (Resistencia, 2011).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu