[go: up one dir, main page]

Islak

Mikel Azpirozen albuma

Islak Mikel Azpiroz piano-jotzaileak 2020an plazaratutako estudioko musika-albuma da. Lanak hamar konposizio ditu eta Karlos Aranzegiren bateriaren laguntza du.[1] Albuma Azpirozek berak daraman Mamusik ekoitzetxeak atera zuen.

Islak
Mikel Azpirozen eta Karlos Aranzegiren albuma
Egilea(k)Mikel Azpiroz eta Karlos Aranzegi
Argitaratze-data2020
IzenburuaIslak
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika klasiko garaikidea eta jazza
Mikel Azpirozen eta Karlos Aranzegiren kronologia
Zuri (albuma) Islak Pake pieza

Konposizioak

aldatu

Guztiak Mikel Azpirozenak dira:

  • "Garai Onak", bals
  • "Neguko Ibaia"
  • "Islak", albumari izenburua ematen dion lana.
  • "Haize Epeletan"
  • "Koro Lo"
  • "Kimuak"
  • "Ekilibrista"
  • "Agur Doinua"
  • "Bals Malgua"
  • "Koro Lo (solo)

Estiloa

aldatu

Albumak Azpirozen bakarko lanetan ohikoa den estilo intimista, inpresionista eta nostalgikoa jorratzen du, jazz eta bluesaren zein musika klasiko garaikidearen arteko bideetan. Bateriaren eta darbukaren presentziak jazz kuttu hori indartzen du. Aurreko bi diskoen bidetik dator lan hau, Gaua eta Zuri diskoen jarraipen gisa.[2]

Parte-hartzaileak

aldatu
  • Mikel Azpiroz: Steinway B piano, Mopho synyhetizer. Casio SK-1. Pieza guztien egilea.
  • Karlos Aranzegi: bateria, darbuka.
  • Jon Azpiroz: artea.
  • Iñigo Aranburu: diseinua.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu