[go: up one dir, main page]

Migel Dorronsoro Zeberio (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a - ib., 1880ko urriaren 16a) Gipuzkoako politikari karlista izan zen.

Migel Dorronsoro
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Dorronsoro y Ceberio
JaiotzaAtaun1812ko otsailaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAtaun1880ko urriaren 16a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta idazlea

Biografia

aldatu

Oñatin egin zituen zuzenbide-ikasketak. Hainbat aldiz izan zen Gipuzkoako diputatua (1854, 1856, 1862, 1864). Hirugarren Karlistaldian Dorronsorok Alocución a los guipuzcoanos hitzaldi sonatua eman zuen Oiartzunen (1873). Dorronsororen Breve reseña de los hechos y razones principales que prueban la identidad del glorioso mártir San Martín de la Ascensión con Martín Loinaz y Amunabarro, hijo de Beasain liburuak bi argitalpen izan zituen (1862 eta 1896). Harena da, halaber, foruak sutsuki babesten zituen Lo que fueron los reyes de España y lo que ha sido y es el liberalismo para con los Fueros de Guipúzcoa izeneko idazlana.

Erreferentziak

aldatu