[go: up one dir, main page]

Michigan[1] (ingelesez: Lake Michigan) Amerikako Aintzira Handietako bat da, osorik Ameriketako Estatu Batuetan dagoen bakarra. Mendebaldetik ekialdera, Wisconsin, Illinois, Indiana eta Michigan estatuetako lurretan ditu ur ertzak.

Michigan
Lake Michigan (ingelesez)
Datu orokorrak
Garaiera176 m
Motaaintzira
Luzera494 km
Zabalera190 km
Azalera57.750 km²
Sakonera281 m
Bolumena4.918.000 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak44°00′28″N 86°45′23″W / 44.007874°N 86.756451°W / 44.007874; -86.756451
Honen parte daLake Michigan–Huron (en) Itzuli
Aintzira Handiak
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Michigan
Hidrografia
Betebidea
HustubideaHuron aintzira
Erresidentzia denbora99 a
Arro hidrografikoaLake Michigan drainage basin (en) Itzuli

Michigan izenak, jatorriz, «aintzira» besterik ez du esan nahi, ojibweraz mishigami hitzak «ur handia» esan nahi baitu.

Geografia

aldatu

Aintzira Handien arroa osatzen duen bostetako bat da, hirugarrena neurriari dagokionez: 57.800 km² (Kroazia baino pixka bat handiagoa). Munduko seigarren aintzirarik handiena da, eta ur geza dutenen arteko laugarrena. 190 kilometroko luzera, 494 kilometroko zabalera eta, batez beste, 85 metroko sakonera ditu[2].

Mackinaceko kanalak Huron eta Michigan aintzirak lotzen ditu, biak maila berean baitira. Geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzuetan Michigan-Huron aintzira deritze.

Arrantza, merkataritza, garraioak eta ikatz eta burdin meategiak dira Michigan inguruko ekonomiaren oinarriak[3].

Hiri nagusiak

aldatu

Ia 12 milioi lagun bizi dira Michigan aitziraren inguruko herri eta hirietan. 30.000 biztanle baino gehiagoko hiriak honako hauek dira:

Illinoisen

Indianan

Michiganen

Wisconsinen

Uharteak

aldatu
  • Beaver
  • Ipar Manitou
  • Hego Manitou
  • Washington
  • Rock

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu