Huron
Huron[1] (ingelesez: Lake Huron, frantsesez: Lac Huron) Amerikako Aintzira Handietako bat da. Mendebaldean, Ameriketako Estatu Batuetako Michigan estatua du, eta ekialdean Kanadako Ontario probintzia.
Huron Lake Huron (ingelesez) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 176 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 332 km |
Zabalera | 245 km |
Azalera | 59.600 km² |
Sakonera | 230 m |
Bolumena | 3.538.000 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°35′33″N 82°45′23″W / 44.592584°N 82.756293°W |
Honen parte da | Lake Michigan–Huron (en) Aintzira Handiak Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko muga |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Ontario |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | St. Clair ibaia |
Erresidentzia denbora | 22 a |
Arroaren azalera | 193.473 km² |
Arro hidrografikoa | Lake Huron drainage basin (en) |
Izena
aldatuFrantziako lehendabiziko esploratzaileek, ondoko beste Aintzira Handiei buruz ezer ez zekitenez, La Mer Douce («Ur gezako itsasoa») izena jarri zioten. 1656ko mapa batean Karegnondi izena zuen. Baina inguruko eskualdean huroi etniakoak bizi zirenez, geroztiko mapa guztietan Lac des Hurons («Huronen aintzira») zeritzoten.
Geografia
aldatuHuron aintzirak 59.600 km²-ko eremua, 332 km-ko luzera, 245 kilometroko zabalera eta, batez beste, 59 metroko sakonera ditu[2].
Mackinaceko kanalak Huron eta Michigan aintzirak lotzen ditu, biak maila berean izaki. Geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzuetan Michigan-Huron aintzira deritze. Superior 7 metro gorago dago, eta St. Marys ibaiaren bidez isurtzen da Huronera[3]. Hustubidea aldiz St. Clair ibaia da, St. Clair aintzirara doana.
Huron aintziran dagoen Manitoulin uhartea (2.766 km²) ur gezako laku bateko uharterik handiena da. Uharte horretan dago Manitou aintzira, ur gezako aintzira baten barruko uharte batean dagoen aintzirarik handiena.
Ekologia
aldatuAintzirako amuarraina da Hurongo arrainetan nagusi. 1930. hamarkadan iritsitako espezie inbaditzaileak ere ugari dira, hala nola, itsas lanproia, Alosa pseudoharengus eta Osmerus mordax. 1960. hamarkadan Ozeano Bareko izokina sartu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Great Lakes Factsheet No. 1: Physical Features and Population Epa.gov
- ↑ Jan A. DERECKI: St. Marys River: physical and hydraulic characteristics Glerl.noaa.gov