Maurice Denis
margolari frantziarra
Maurice Denis (Granville, 1870eko azaroaren 25a - Saint-Germain-en-Laye, Parisetik hurbil, 1943ko azaroaren 13a) margolari, dekoratzaile, marrazkigile eta idazle frantsesa izan zen.
Sinbolismoaren kritikaria, Les Nabis taldeko kidea izan zen. 1895-1897 bitartean Italian izan zen, eta bertan nazarenoen pinturaren eta XIV-XV. mendeko erlijiozko freskoen margolarien eragin handia izan zuen. G. Desvaillièresekin batera erlijiozko artea garatzeko lantegia sortu zuen 1919. urtean. Champs-Elyséeseko antzokiko sabaia pintatu zuen 1912an. Maurice Denis pinturaren kritikan nabarmendu zen, batez ere, eta hainbat liburu argitaratu zuen horren gainean.
Iruditegia
aldatu-
Autoerretratu 18 urterekin (1889)
-
Kalbariora igotzen (1889)
-
Misterio katolikoa (1889)
-
Motif Romanesque (1890), Los Angeles County Museum of Art
-
San Denisen elezaharra
-
Iraileko arratsaldea, (1891), Musée d'Orsay
-
Marthe puanoan (1891)
-
Martheren erretratu hirukoitza (1892)
-
Martheren erretratua (1893)
-
Biluztasuna bioleta sortarekin (1894)
-
Sainte-Croix du Vésinet-en kaperaren dekorazioa(1899)
-
Gioco del volano (1900)
-
Cézanneri omenaldia (1900)
-
Bako eta Ariadna (1907), Hermitage Museoa
-
Polifemo (1907), Puxkin Museoa, Mosku
-
Bainulariak Perros Guirec-en (1912)
-
Uhina (1916)
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Denis |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.