Citizen Kane
Citizen Kane 1941an Orson Welles zinema zuzendariak zuzendu, antzeztu eta ekoitzitako film bat da. Zinema aditu askoren ustez, inoizko film onenetakoa; film sailkapen askotan lehenbiziko postuan ageri da. Orson Wellesek garai hartan sekulako berrikuntza izan ziren filmatze teknikak erabili zituen.
Argumentua
aldatuFilma Charles Foster Kean (Orson Welles) estatubatuar enpresaburu garrantzitsuaren bizitzari buruzkoa da. Bere haurtzarotik hasi eta prentsa, irrati eta bi sindikatuz osatutako inperio erraldoi baten nagusi bilakatzen den arterainoko denboraldia agertzen da. Komunikabideetako William Randolph Hearst enpresaburuaren bizitzan oinarritua dago. Filma enpresaburuak bere heriotza unean aipatutako hitzaz hasten da: "Rosebud". Iritzi publiko guztia hark aipatutako hitz horren esanahiaren jakinminez dago, ondorioz, kazetari talde bat hitzaren esanahia topatu asmoz haren bizitzaren xehetasunak ikertzen hasiko da.
Filma harropuzkeria eta ezjakintasunari buruzkoa da, baina baita gizartean komunikabideek duten botere eta eragin handiari buruzkoa ere.
Aktoreak
aldatuAktoreak
aldatu- Orson Welles: Charles Foster Kane
- Joseph Cotten: Jedediah Leland
- Dorothy Comingore: Susan Alexander Kane
- Everett Sloane: Bernstein jauna
- Ray Collins: Jim W. Gettys
- George Coulouris: Walter Parks Thatcher
- Agnes Moorehead: Mary Kane
- Paul Stewart: Raymond
- Ruth Warrick: Emily Monroe Norton Kane
- Erskine Sanford: Herbert Carter
- William Alland: Jerry Thompson
- Harry Shannon: Jim Kane
- Georgia Backus: Bertha Anderson
- Fortunio Bonanova: Matiste jauna
- Sonny Bupp: Charles Foster Kane III.a
- Buddy Swan: Charles Foster Kane gaztea
- Gus Schilling: Zerbitzari nagusia
- Philip Van Zandt: Rawlston jauna