Mari Maestra Enea etxea
eraikitako euskal ondare nabaria Orion
Mari Maestra Enea etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusia kaleko 16. zenbakian. Pilliku plazan dago, Uzkun etxearen alboan.
Mari Maestra Enea etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′36″N 2°07′37″W / 43.27663°N 2.12687°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Ondarea | |
EJren ondarea | 46 |
Historia
aldatuEtxe hau Kontzejuarena izan zen. Hemen Maria Camino Arregiren (1883-1962) haurtzaindegia zegoen, ezizenez Maria Maestra, haren irudia Pilliku plazan bertan dago.
Eraikina
aldatuHiru solairutako etxea da, alde bakoitzean antek mugatua. Bi lehenengoen fatxada hareharrizko silarria da. Hirugarren solairua izkinetan silarriz edertua dago. Beheko solairuan ate dobeladuna dago, alde bakoitzean leiho leihoburuduna duela. Lehen solairuko leiho guztiak leihoburudunak dira, eta txikienek erremat konopialak dituzte.