[go: up one dir, main page]

Luis Rubiales

Espainiako futbol buru polemikoa

Luis Manuel Rubiales Béjar (Las Palmas de Gran Canaria, 1977ko abuztuaren 23a) Espainiako futbolari ohi eta kirol-buruzagia da, 2018ko maiatzaren 17tik Espainiako Futbol Federazioko presidentea. Ideologikoki oso eskuinekoa da[erreferentzia behar].

Luis Rubiales
presidenteorde

2019ko maiatzaren 27a - 2023ko irailaren 10a - Armand Duka (en) Itzuli

26. Espainiako Futbol Errege Federakundearen presidente

2018ko maiatzaren 17a - 2023ko irailaren 10a
Juan Luis Larrea (en) Itzuli - baliorik ez →
presidentea

2010eko martxoa - 2018 - David Aganzo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Manuel Rubiales Béjar
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1977ko abuztuaren 23a (47 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaGranada
Punta Cana
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaCamilo José Cela Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, kirol-zuzendaria eta abokatua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Guadix CF1997 / 19994610
RCD Mallorca B1999 / 2000301
UE Lleida2000 / 2001350
Xerez Club Deportivo2001 / 2003550
Levante Unión Deportiva2003 / 2008860
Alicante CF2008 / 2009150
Hamilton Academical F.C.2009 / 200930
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
full-back (en) Itzuli
Kirol zenbakia17
Altuera180 zentimetro

Twitter: LuisRubiales17 Edit the value on Wikidata
Rubiales ekintza publiko batean.

Ibilbidea

aldatu

Espainiako Futbol Errege Federakundearen presidentea izan aurretik, Espainiako Futbolarien Elkarteko (AFE) presidentea izan zen. Bere kirol ibilbidean, Lehen Mailan hiru denboraldi jokatu zituen Levante Unión Deportiva taldearekin. Zuzenbidean lizentziatua da, Madrilgo Abokatuen Elkargoko abokatua eta Camilo José Cela Unibertsitateko kirol zuzendari tituluduna. 2019ko maiatzaren 29an, Rubiales UEFAko presidenteorde aukeratu zuten. Kirol munduarekin batzutan zerikusi zuzenarik ez duten eskandalu askoren protagonista izan da.[1] Horiek direla eta, Wikipediaren aurkako salaketa bat aurkeztu zuen 2022an, haren ohorearen aurkako informazioak zabaltzeagatik.[2]

Behin baino gehiagotan Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aurka hitz egin du, eta Espainiako Futbol Federakundearen presidente bezala FIFA eta UEFAren aurrean presioa egin du nazioarteko bi erakunde horiek 2021ean ofizialtasun hori aitortu ez zezaten [3] [4]

Mundialaren eskandalua

aldatu

2023ko abuztuan, Espainiak Emakumezkoen Munduko Futbol Kopa irabazi ondoren, garaikurra banatzeko ekitaldian, Jennifer Hermoso jokalariari ezpainetan musu bat ematen grabatua izan zen. Instagrameko zuzeneko bideo batean, jokalariak adierazi zuen ez zitzaiola ekintza gustatu, eta, ondoren, bere sindikatuaren, FUTPROren eta bere ordezkaritza-agentziaren esku utzi zuela gertakariaren kudeaketa. Rubialesek, ordea, musua «espontaneoa, elkarren artekoa, euforikoa eta adostutakoa» izan zela argudiatu zuen. Ziurtatu zuen Hermosori galdetu ziola ea musua eman ahal zion, eta baiezkoa eman ziola jokalariak.[5]

Halaber, kirol-topaketa amaitu zenean, eta agintarien tribunan zegoela, Letizia erreginarekin, Sofia infantarekin eta FIFAko presidentearekin batera, RFEFko presidenteak protokoloa hautsi zuen, eta Espainiako selekzioaren garaipena ospatu zuen genitalak ukituz.

Abuztuaren 26an Nazioarteko Futbol Federazioko (FIFA) Diziplina Batzordeak gutxienez 90 egunez zigortu zuen behin-behinean. Futbolarekin zerikusia zuen edozein ekintzatan parte hartzeko debekatu zion.[6]

Erreakzio batzuk

aldatu
  • Rubialesen ez dimititzeko erabakia jakin orduko, Rafael del Amo Espainiako Emakumezkoen Futbol Kontseiluko eta Nafarroako Futbol Federazioko presidenteak dimisioa aurkeztu zuen.
  • Euskadiko Futbol Federazioak adierazi zuen bere presidenteak dimisioa aurkeztuko zuela Espainiako Futbol Federazioaren Zuzendaritza Batzordearen hurrengo bilkuran. Horrez gain, ez zen batzarrera joan, munduko txapelketako «sari banaketan gertatutako larritasuna dela eta». Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako presidenteek ere dimisioa aurkeztu zuten.[7]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu