Lise London
Lise London, ezkondu aurretik Élisabet Ricol, (Montceau-les-Mines, Borgoina, 1916ko otsailaren 15a – Paris, Frantzia, 2012ko martxoaren 31) erresistentzia frantseseko aktibista izan zen, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik atera zena.[1]
Lise London | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Élisabeth Jeanne Ricol |
Jaiotza | Montceau-les-Mines, 1916ko otsailaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 13. barrutia, 2012ko martxoaren 31 (96 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière parisien d'Ivry (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Artur London (mul) (1935 - |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, idazlea eta Frantziako Erresistentziako kidea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Fronte Nazionala Frantziako Erresistentzia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Nazioarteko Brigadak |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
Biografia
aldatuFrantzian bizi ziren emigratzaile espainiarren alaba, Aragoiko lurrak utzi eta etorkizun hobearen bila joandakoak. Hamabost urte zituela, Gaztedi Komunista frantsesetan sartu zen, eta hemezortzi urterekin Kominternen lanean hasi zen, Moskun. Hantxe ezagutu zuen Artur London. Ordutik, ibilbideak ez ziren bereizi. Biak Espainiako errepublikanoei laguntzera etorri ziren, Erresistentzian parte hartu zuten eta kartzela eta kontzentrazio-eremu naziak ezagutu zituzten, eta, geroago, errepresio estalinista.
Kartzela
aldatuNazioarteko Brigadetan parte hartu ondoren, Lise London frantziar erresistentzian borroka egin zuen. 1942ko abuztuan atxilotu zuten arte, nazi okupatzaileen aurkako mitin batean hitza hartzen zuen bitartean.[2] Erresistentzia-ekintza horrek betiereko lan behartuak egitera eta alemanak Ravensbrücken kontzentrazio-eremura deportatzera kondenatu zuen.
Memoriak
aldatuRoja primavera/ Udaberri gorria izan zen La madeja del tiempo izenburu komunarekin Lise Londonek bere bizitza kontatzeko erabili zituen bi memorietako lehena, Artur Londonen bizitza, La confesión (makina estalinisten gaizkile engranajeak munduari ezagutarazi zizkion liburua) autorea eta bere bizitza Saturnok bezala semeen idealaren mesedetan eman zuen belaunaldi batena. Bigarren liburukiak, Memoria de la Resistencia/ Erresistentziaren Oroimenak, Errepublikaren porrotetik nazien kontzentrazio-eremuetara arteko aldia jasotzen du. Jean Ferratek "Le bilan" abestian aipatu zuen, eta Simone Signoret Lise London izan zen, Artur Londonen memorietan oinarritutako Costa-Gavrasen filmean (1970) .
Aintzatespenak
aldatu- Ohorezko Legioko ofiziala
- Lise London eta senarraren izeneko plaza Parisen
- Jean Ferratek "Le bilan" abestian aipatu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Santiago Carrillo. (4 de abril de 2012). Lise London, una heroína de la lucha antifascista. El País.
- ↑ AFP. (2 de abril de 2012). Fallece en París la ex combatiente Lise London. La Jornada.
Bibliografia
aldatu- Roja primavera, Madril, Ediciones del Oriente y del Mediterráneo, 1996, ISBN ά87198-32-8
- Erresistentziaren memoria, Madril, Ediciones del Oriente y del Mediterráneo, 1997, ISBN ά87198-41-0
- Artur London: La Confesioa, Madril, Ayuso, 1971, ISBN ά336-0015-8; Gasteiz, Ikusager, 2000, ISBN ά85631-78-0 (edizio berria, Jordi Solé Aceroren hitzaurre interesgarriarekin)
- Artur London: Se levantaron antes del alba, Bartzelona, Ediciones Península, 2006, ISBN ά8307-729-0
Kanpo estekak
aldatu- [1] blog, Lise Londoni buruzko elkarrizketa, testu eta artikuluekin
- Lise Londonek Radio Pragan hitz egiten du.'
- Lise Londoni elkarrizketa El Viejo topo aldizkarian.
- Gerezien gorria dokumentala, Emilio Garridok zuzendua 2011n
- Lise London hil zen.