[go: up one dir, main page]

Landare zelula helduak, animalia zelulak eta onddoenetakoak bezalako beste zelula eukarioto batzuetatik zenbait ezaugarriz ezberdintzen dira, eta, beraz, sarri, modu espezifikoan deskribatzen dira. Landare baskular baten parenkima asimilatzailearen zelula baten ezaugarriekin deskribatzen da; baina bere ezaugarriak ezin dira besterik gabe landare baten gainontzeko zeluletara orokortu, meristematiko zein heldu, are gutxiago nahiko modu okerrean begetal deituriko oso organismo ezberdinenei.

Landare baten zelula heldu orokortu bat.

Egia esan, lurreko landareen zelula helduek, artikulu honek deskribatu nahi dituenak ezaugarri amankomunak, konbergenteak beste organismo sesil batzuekin, substratura finkatutakoak, edo pasiboenekin, planktonekoak, elikadura osmotrofokoak, zurgaketa bidez, onddo, sasionddo eta alga askoren kasuan bezala. Amankomuneko ezaugarri horiek modu independentean garatu dira protista zelulabakar fagotrofo biluzietatik (zelula hormarik gabeak) abiatuta. Eukariota osmotrofo guztiek, euren sendotasuna, batez ere zelulaniztasunera iristen direnean hanpaduran oinarritzeko joera dute, zelula hormak garatuz lortzen dutena, tentsioarekiko erresistenteak, protoplasmaren presio osmotikoarekin konbinatuz, zelula bizia, alegia. Hala, zelula hormak amankomunak dira onddoetan eta bizimodu baliokidea duten protistetan, substantzia organikoen zurgaketa osmotiko bidez elikatzen direnak, eta landare eta algetan, euren ingurutik gatz mineral disolbatuak hartu eta fotosintesia egiten dutenak. Aipatu behar da, baita ere, euren barnean ez dutela zentriolorik, hauek soilik animali zeluletan baitaude.

Zelula pareta

aldatu

Erdiko lamela bat, pareta primario bat eta pareta sekundario bat ezberdintzen dira, modu sekuentzialean garatzen direnak eta tartekatutako geruzetan zelulosazko mikrozuntztxoen konposaketa eta kokapenagatik ezberdintzen direnak (banaketa honek malgutasun eta elastikotasun txikiagoa ematen diote). Gainera, pareta sekundarioaren zelulosazko zatian tartekatua lignina dago, presioarekiko erresistentzia handiagoa ematen diona. Pektina ere aurki daiteke.

Pareta sekundarioa modu ordenatuan jarritako zelulosazko mikrozuntztxoez osatua dago, pareta primarioak baino egitura dentsoago batekin. Ez du zelularen hazkuntza baimentzen, soilik bere sendoera hazten du aposizio bidez, hau da, zelulosazko mikrozuntztxoen metaketa bidez. Orokorrean hiru geruza ditu, gehiago ere izan ditzakeen arren. Zelula pareta sekundarioa dagoenean, zelularen edukia desagertu egiten da, bere ordez lumen zelular deituriko zulo bat geratzen delarik. Horregatik, pareta sekundarioa duten zelula guztiak zelula hilak dira.

Zelula pareta primarioak puntuaketa sinpleko eremuak ditu, sekundarioak puntuaketak.

Zitoplasma

aldatu

Zitoplasma hialoplasma edo zitosolaz, molekula organiko eta ioien disolbaketa urtsua dena, eta organulu zitoplasmatikoez osatua dago, plastoak, mitokondriak, erribosomak, Golgi aparatua, erretikulu endoplasmatikoa eta bakuoloak. Zelula meristematikoetan (ezberdindu gabeko zelulak), erretikulu endoplasmatikoko mintzak nahiko urriak dira, eta zitosola betetzen duten erribosoma ugariek ezkutatzen dituzte. Erretikulu endoplasmatikoaren garapen handia zelulen ezberdintzean zehar, zitoplasmak jasaten duen hidratazio biziarekin lotzen da. Prozesu honek euren artean elkartzen diren eta likidoz betetzen diren bakuolo handiak sortzen ditu. Ondorio bezala, zitosola, batzuetan, mintz plasmatikoaren azpian dagoen geruza fin batera mugatua geratzen da.

Zatiak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu