[go: up one dir, main page]

Koldo Chamorro

argazkilari espainiarra

Koldo Chamorro de Aranzadi (Gasteiz, 1949ko abuztuaren 20a -Iruñea, 2009ko urriaren 16a) arabar argazkilaria izan zen. Alabern taldeko kide zelarik, bertan antropografia eta etnologia jorratutako dokumentalak egiten zituen. Haren gaien artean kulturarekin lotura handiko gauzak aurkitzen ditugu: zezenketak, erritu kristauak, sinbolo nazionalistak...Beste autoreekin batera, Koldo Chamorroren lana espainiar argazki dokumentalaren bideak ireki zituen 70. hamarkadan. Bere lanetan espainiar mundu ruralaren tradizio erlijiotsu eta paganoak biltzen zituen[1]. Zuri-beltzaren konposizioarekin eta nagusitasunarekin , bere argazkien argi eta itzalekin eta mezuaren sakontasunarekin zuen maisutasunak garaiko argazkilari espainiar onenetako bat bihurtu zuen[2].

Koldo Chamorro

(2012)
Bizitza
JaiotzaGasteiz1949ko abuztuaren 20a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2009ko urriaren 16a (60 urte)
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Koldo Chamorro 2000 urteetan
Koldo Chamorro argazkigintza tailler batean
Koldo Chamorro bere lana erakusketa batean aurkezten
Koldo Chamorro, José Antonio Tejero Lanzarote 1998

Biografia

aldatu

Lehenengo urteak

aldatu

Gasteizen jaio zen 1949ko abuztuaren 20an, hala ere, gurasoekin Afrikara joan eta gaztaroa Ekuatore Ginean eman zuen. Hamasei urte zituela Espainiara itzuli eta Nafarroako Unibertsitatean telekomunitate, marketing eta enpresaren ekonomiaren inguruko ikasketak jorratu zituen[3]. Nahiz eta ingeniaritza ikasketak egin, bere kabuz argazkilaritzan ibiltzen hasi zen, horrela, modu autodidakta batean, bere bokazioa aurkitu zuen[4].

Amerikako Estatu Batuak

aldatu

1972 eta 1973 urte artean[5], Castellblanch Arte Dotazioaren beka lortu zuen eta aukera izan zuen atzerrira joateko. Horrela, Estatu Batuetako New York hirian egon zen eta hor Minority Photographers taldearen kide izan zen, ahalbidetuz Ansel Adams, Jean Dieuzaide, Lucien Clergue, Brassaï, Jean Pierre Sudre, Ernst Haas etab. bezalako argazkilariekin lan egitea.

Espainiara Bueltan

aldatu

Amerikako Estatu Batuetan egon eta gero, bere ezagutza handitu zuelarik, 1974an Espainiara itzuli zen eta Alabern taldeko kide bihurtu zen. 80ko hamarkadan fotografia editoriala egin zuen El Pais, Geo, Condé Nast edo Goldberg bezalako erakundeentzat lan eginez. Argazkigintza dokumentalean espezializatua izanda ere, publizitate, moda edo industria arloetan argazkigintza lanak jorratu zituen, hala ere, lan nagusienak bere kabuz egindakoak izan ziren[4]. 80k hamarkadako argazkigintzarentzat Koldo Chamorroren figura oso garrantzitsua izan zen, Cristina Garcia Rodero bezalako artistekin batera, Frankismoko azken urteak eta Trantsiziorako bideko urteak dokumentatu zituen.

1989an, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluak bere obraren erakusketa antologiko bat antolatu zuen, Josef Koudelkarekin batera. New Yorkeko Soho News zuri-beltzeko lan onenaren saria jaso zuen (1981), Liburuaren Institutu Nazionalaren saria (1982 eta 1991), Argazki Profesionala aldizkariaren urteko argazkilaria izan zen (1989 eta 1992) eta bi aldiz izan zen William Eugene Smith Memorial Foundation argazkilaritza humanitarioko sariko finalista (1981 eta 1987). Bere lana honako hauen funts iraunkorren parte da: sormenezko Argazkigintzarako Zentroa, Frantziako Liburutegi Nazionala (Paris), Polaroid bilduma (Boston), Reina Sofía Zentroa (Madril), CBA (Madril), IVAM (Valentzia), MEIAC (Badajoz) eta Nafarroako Museoa, besteak beste[6].

Irakasle bezala

aldatu

1985an bere bizitza markatuko zuen beste arlo bat aurkitu zuen, irakaskuntza. Irakaskuntzak ahalbidetu zion berak argazkilaritzari buruz zekien guztia beste pertsonei trasmititzea. Urte honetatik aurrera argazkilaritza taillerrak antolatu zituen Espainiako unibertsitate ospetsuetan, adibidez, Madrilgo Arte Ederretako erakundean.[5]. Clemente Bernad bezalako argazkilari askoren irakaslea izan zen, Koldo Chamorrok ez zuelako nahi inork pairatzea argazkilaritza ikasteko berak jasandako zailtasunak[6].

ONG kolaboratzaile

aldatu

2001tik aurrera hainbat ONG eta UNESCO-rekin lanean hasi egin zen, horren ondorioz, aukera izan zuen Espainian eta mundu osoan zehar bidaiatzeko, bere argazkiei zuzenean eragin ziena.

 
New York hiria 1973an

Heriotza

aldatu

Gaixotasun bat zela medio, bere bizitzako azken urteak gurpil-aulki batean pasa behar izan zituen. Azkenean, Koldo Chamorro Iruñean hil zen 2009ko urriaren 16an. 60 urte zituelarik, operazio batean izandako zailtasunengatik. Hiltzerakoan berarekin, San Ferminen figura bat zeukan, izan ere, Iruñeko festa hauen inguruan lan aritu zen. Gaur egun, Koldo Chamorroren lana bere alaba, Oihane-Ikunde Chamorro Pérez-en esku dago[7].

Lorpenak[6]

aldatu
  • Cover, Vu (París), Planet y Turner & Turner-ren kidea
  • Finalista izan zen W. Eugene Smith Memorial Fund sarietan 1981 eta 1987 urteetan
  • Soho News saria jaso zuen
  • 1993an FotoPres diru laguntza lortu zuen
  • 1996an Nafarroako Kultura Kontseiluaren parte izan zen
  • Urteko argazkilaria Foto Profesional aldizkarian

Gaur egun bere lanak Arizonako Center of Creative Photography, Frantziako Biblioteka Nazionalean, Bostoneko Pollaroid Collectionen, Madrilgo Reina Sofian, Nafarroako Museoan... bezalako erakunde edo leku garrantzitsuenetan aurkitzen ditugu[4]

  • Sueltos de amor y otras carnes, 1995
  • Koldo Chamorro, 2001
  • Filico, 2003
  • El nacimiento de un barco,1994
  • Sueltos de amor y otras carnes, 1994
  • La Fábrica, 1998
  • El Santo Christo Ibérico 1975
  • Los Sanfermines
  • España Mágica

Santo Christo Iberico-a

aldatu

Koldo Chamorroren lanik garrantzitsuenetarikoa izan zen, 1974tik 2000. urteraino ibili zen Espainia osoan zehar bere lanarako argazkiak biltzen[8]. Lan hau proiektu handiago baten parte da, izan ere, Fernando Herráez, Cristina García Rodero, eta Cristóbal Hararekin ibili zen Espainia osoko tradizioak biltzen; hauek "Apokalipsiaren Lau Zaldun"-en ezizena jaso zuten[9].

Lan honekin Chamorrok Espainiako nekazaldeko eguneroko sinboloak bildu nahi zituen. Franksimoaren geroko urte hauetan, oraindikan Katolizismoak pisu handia zeukan espainiarren eguneroko bizitzan, Koldo Chamorroren lana honen isla zuzena da, argazkilariak gurutze katolikoak fotografiatzen ditu bere lan honetan[1].

Indarkeriz betetako zuri beltzean egindako argazkiak dira, baina, kontradizioz beteriko argazkiak dira, izan ere, erakusten digu nola espainiar sozietatea modernoa bilakatu nahi zen, baina aldi berean, tradizioz beteriko errituak izaten jarraitzen zuen[1].

Gurutzearen zentzu erlijiosoa iraultzen du eta ikono enigmatiko, totemiko, antzinako fardo sinboliko gisa proiektatzen du, gure gaur eguneko memorian frankismoak ikono zelatari, nonahiko, erru bihurtu zuena. Koldo Chamorroren irudietan, denok, nolabait, erromesak gara, gure gurutzea astunki kargatzen[8].

«Bere belaunaldiko beste argazkilari batzuk diktaduraren azken urteetan Espainian festaz festa eta prozesioz prozesio ibiltzen ziren bitartean, azaleko folklore baten bila, zeinaren irudi anekdotikoak baino ez zituzten lortu, Koldo gerraosteko landa-gizartetik herrialdearen nortasun berri posible baina zalantzagarrira igarotzeko mekanismoei buruz hausnartzen saiatzen zen. Askotan, haien lurralde berberetan lan eginez, haien begirada desberdina zen, diskurtso kultural nagusiaren flotazio-lerroaren azpian sartzen zelako, eta argazkiak ateratzen zituenaren energiaz inoiz baliatzen ez zelako bere onerako; aitzitik, berak ematen zien bere energia, jakinduria eta bizitza ulertzeko modua gai bakoitzari»[2]. (Clemente Bernadek Koldo Chamorrori buruzko esandakoa, gazteleratik itzulita)

Los Sanfermines eta España Mágica

aldatu

Los Sanfermines

aldatu

Koldo Chamorro nahiz eta arabarra izan Iruñekiko lotura handia zeukan, bertan ikasi eta bizi izan zelako, orduan, haren lan honetan nafar hiriburuko festak bildu zituen. Urteak eman zituen Sanferminen festen irudiak fotografiatzen.

España Mágica

aldatu

Espainiar landa munduaren inguruko lana izan zen. Koldo Chamorrok erabaki zuen lan hau egitea berak errepresentatu nahi zuelako nolakoa zen nekazal mundutik mundu industrializatura pasatzen ari den sozietate ruralaren bizitza.

"Profesional gisa lan egin nuen lehen aldian, landa-eremuko Espainiaren ingurunea aukeratu nuen, jakin-min handia bainuen nekazaritzako gizarte bat izaera industrialeko gizarte bihurtu izanaren eta bien arteko igarotze-mekanismoen lekuko zuzena izateko. Narriadura, degradazioa eta gizabanakoen identitatea eta gizarte-taldearen kontzientzia galtzeak dakarren arazo handi hori ikus nezake, landa-inguruneak tradizioaren zentzua galtzen baitu. Ikuspegi etikotik, ohartzen naiz behatzaile gisa jarduteak erantzukizuna hartzera behartzen zaituela, zure lanak subjektibotasun-, partzialtasun- eta determinismo-karga duela onartzera. Erreportariak gogoan izan behar du erreportajea deserosoa dela gizartearentzat, haren estetika zabarra eta kaustikoa izaten baita eskuarki".[12] (Koldo Chamorroren hitzak, gazteleratik itzulitak)

Ezaugarriak

aldatu
 
Iruñeko Sanferminak

Koldo Chamorroren argazkiak zuri beltzean egindako argazkiak dira. Hauek eguneroko bizitza dokumentatzeko helburua daukate eta sentimenduz beteriko argazkiak dira. Bere lanak Espainiako landa munduan egindakoak dira, baina, baditu beste salbuespen batzuk, adibidez, Sanferminei buruzko egindako argazkiak, Los Sanfermines lanan. Koldo Chamorrok tradizioaren desagerpenaren beldur zenaren isla dira bere lanak, izan ere, erritu eta tradizio ahaztuak biltzen zituen. Nahiz eta bere lanerako diru laguntzak eskuratu izana, Koldo Chamorrok bokazioz egiten zuen lan eta gustokoena irudikatzen saiatzen zen[12].

Berak horrela definitu zuen bere lana:

"Argiarekin idaztea, zure esperientziaren eta ezagutzaren euskarri gisa erabiltzea, modu koherentean gauzatzen den energia partikular bat energia abstraktuago eta unibertsalago batekin lotzea da"[5](gazteleratik itzulita)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Txantiloi:Gaztelera Velasco, María Jesus. (2011). La fotografía de la cultura popular a partir de la transición española (1975-1990). Fotocinema, 65-66 or..
  2. a b (Gaztelaniaz) «Koldo Chamorro» Profesor de fotografía (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  3. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, JESÚS RUBIO. (2009-10-17). «EL FOTÓGRAFO QUE NOS HIZO SOÑAR | Últimas noticias de la actualidad cultural en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Koldo Chamorro | Página personal del fotógrafo. (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  5. a b c (Gaztelaniaz) País, El. (2009-10-17). «Koldo Chamorro, el fotógrafo que escribía con la luz» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  6. a b c Txantiloi:Gaztelera Bernard, Clemente. Biografia Koldo Chamorro. , Navarra.es or..
  7. (Gaztelaniaz) «Koldo Chamorro» Profesor de fotografía (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Muerte y resurrección de Koldo Chamorro» Crónica Vasca 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  9. (Gaztelaniaz) Sánchez, Fernando. (2020-09-16). «Koldo Chamorro y 'El santo Christo Ibérico', otra forma de ver la fiesta española» Xataka Foto (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  10. «Fitxategi:Koldo Chamorro2.jpg - Wikipedia, entziklopedia askea.» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  11. «Fitxategi:Koldo chamorro reñidero de pollos 1987 s.jpg - Wikipedia, entziklopedia askea.» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  12. a b (Gaztelaniaz) Sanmoran, Chema. (2016-01-02). «Koldo Chamorro, el maestro autodidacta» Xataka Foto (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu