[go: up one dir, main page]

Kardinal nepotea (latinez: cardinalis nepos[1]; italieraz: cardinale nipote [2]; gazteleraz: valido de su tío; frantsesez: prince de fortune[3]; ingeleraz: Cardinal-nephew) aita santu batek kardinal izendatutako ahaidea da, orokorrean bere iloba. Kardinal bat izendatzeko ahaideak erabiltzea Erdi Aroan hasi zen, eta XVI. eta XVII. mendeetan izan zuen bere momenturik gorena[4]. Nepotismo hitza praktika honen garapenarekin hasi zen, eta hasieran bakarrik aita santuen senideei egiten zien erreferentzia. Hala jasotzen da 1669an Oxford English Dictionaryn.[5] Avignoneko Aitasantutzaldiaren erdialdean (1309-1377) hasi zen eta Inozentzio XII.aren nepotismoaren aurkako buldaraino (Romanum decet pontificem, 1692) aita santu batek kardenal-nepote bat ez izendatzea arraroa zen.[6] Berpizkundeko aita santu guztiek Kolegio Kardinalizioan kardinalak sortzen zituztenean, euren ahaideren bat sartu zuten, eta normalean beren iloba izaten zen aukerarik ohikoena.[7] Salbuespen bakarra Nikolas V.a izan zen, bere anai-ordea zen Filippo Calandrini izendatu zuena, 1448an.[7] Alexandro VI.ak bere semea jarri zuen kardinal.

Pietro Ottoboni, azken Kardinal nepotea, Francesco Trevisanik margotua.

Kardinal nepotearen instituzioak zazpi mendetan zehar aldaketak izan ditu, aita santuen garapenaren historian eta aita santu bakunen jarrera eta estiloen araberakoa. 1566tik 1692ra bitartean kardinal nepote batek Erromako Kuriaren idazkaritza zeraman, Estatu Eklesiastikoaren Superintendente titulua zuen, baina Kardinal Iloba izenarekin ezagutzen zen. Askotan, gainera, bi terminoak zentzu berean erabiltzen ziren. Kuridaren bulegoaren eta Kardinal Ilobaren instituzioaren boterea eta, beraz kardinal-nepoteena, gainbeheran egon zen Kardinal Estatu Buruaren boterea hazi zenean eta Kardinal Iloba eta aita santuen botere tenporala geroz eta txikiago bihurtu zirenean, XVII. eta XVIII. mendetan zehar.

Kardinal nepote gisa hasi zirenen artean gutxienez hamabost, eta litekeenez hemeretzi aita santu daude:[8]

(Gregorio IX.a, Alexandro IV.a, Adriano V.a, Gregorio XI.a, Bonifazio IX.a, Inozentzio VII.a, Eugenio IV.a, Paulo II.a, Alexandro VI.a, Pio III.a, Julio II.a, Leon X.a, Klemente VII.a, Benedikto XIII.a, eta Pio VII.a; baliteke ere Joan XIX.a eta Benedikto IX.a izatea, kardinal gisa izendatu bazituzten; Inozentzio III.a eta Benedikto XII.a ere izan zitezkeen, baldin eta euren izendatzaileekin ahaidetza balute). Gainera antipapa bat ere (Joan XXIII.a antipapa) kardinal nepotea izan zen. Karlos Borromeo, Guarinus Palestrianoa eta Anselmo Luccakoa (baldin eta kardinala izan bazen) kardinal nepote izatetik santu izatera pasa ziren.

« Fabio Chigi gisa, familia nuen. Alexandro VII.a gisa ez dut bat ere. Ez duzu aurkituko nire izena Sienako bataio erregistroetan. »

—Alexandro VII.a, 1655. Bi ahaide kardinal nepote gisa izendatu zituen 1657an


Historia

aldatu

1566 baino lehen

aldatu
 
Avignoneko Aitasantutzaldian zehar (1309-1377) lehen baino askoz kardinal nepote gehiago izendatu ziren.

Kardinal nepoteen izendapenak Eliza Katolikoaren hierarkian kardinalek zuten garrantzia erabiltzen zuen. 1059an Nikolas II.ak In Nomine Domini izeneko dekretua idatzi zuen, eta bertan kardinal-apezpikuei eman zien, bakarrik, aita santuak aukeratzeko eskumena, kardinal-diakono eta kardinal-apaizen baimenarekin. [9] Lehenengo kardinal nepote ezaguna Loctarius da, Benedikto VIII.aren lehengusua (1012-1024), 1015 inguruan aukeratua.[10] Benedicto VIII.ak bere anaia Giovanni (etorkizunean Joan XIX.a izango zena) eta bere lehengusu Teofilatto (etorkizuneko Benedikto IX.a) izendatu zituen kardinal-diakono.[10] 1059aren ondoren izendatutako lehenengo kardinal nepotea Anselmo Luccakoa izan zen, Alexandro II.aren iloba edo anaia[10], nahiz eta XII. mendera arte ezagutzen diren kasu gehienen gaineko zalantzak dauden, izan aita santua eta kardinalaren artean dagoen ahaidetasunaren frogarik ez delako, edo aita santuaren ahaideak izan zuen postu zehatza argi ez delako. Hala ere, ez dago dudarik aita santuaren ahaideak Kolegio Kardinalizioaren kide izan zirela XIII. mendetik aurrera.

 
Paulo III.a bere kardinal nepotea zen Alessandro Farneserekin (ezkerrean) eta bere bilobarekin, Ottavio Farnese, Parmako dukea, (eskubian)

John Bargrave historialariaren arabera "Florentziako Kontzilioaren garaian, 21. saioan, kardinalen kopurua ez zen izango 24tik gorakoa, eta aita santuaren inongo ilobarik edo beste kardinalik ez zen izan behar zenbaki horretan.[11]

 
Ranuccio Farnese Paulo III.ak izendatu zuen kardinal 15 urterekin

Klemente VI.a (1342-1352) izan zen kardinal nepote gehien izendatu zituen aita santua, 1342ko irailaren 20ko egunean sei izendatu zituen, inoiz aldi berean egindako kardinal nepote izendapenik handiena. 1464ko konklabearen kapitulazioan Paulo II.a hautatu zutenek derrigortu zuten bakarrik kardinal nepote bat izendatzera, beste limitazio batzuekin batera, Kolegio Kardenalizioaren boterea handitzeko eta aita santuak botere hori murrizteko zuen gaitasuna txikiagotzeko.[12]

Laterango V. Kontzilioak 1514an esan zuen ahaideak zaindu behar zirela, hori mandatu bat zela eta, beraz kardinal nepoteen sorrera gomendio gisa hartzen zen edo, bestela, familiako hainbat kide kardinal izendatzea justifikatzen zen.[13] Kardinal nepote batek hainbat onura zituen berarentzat. Adibidez Alessandro Farnesek, Paulo III.aren ilobak, 64 benefizio jaso zituen, aldi berean, kantzilaritza-ordetzaz gain.[14]

Diotenez Paulo IV.a (1555-1559), bere azken urteetan, "kardinal nepoteen influentzia absolutuan erori zen".[15] Paulo IV.aren kardinal-nepotea, Carlo Carafa, Erromako emakume noble bat limurtzen saiatu izan zela salatu zuten Theatinarrek. Plautilla de' Massimi zen ustez Carlo Carafak jazarritako emakumea, dirutza eta ondasun handien jabea zen aristokrata, baina aita santuak salaketa bertan behera uztea lortu zuen.[16] San Karlos Borromeo, Pio IV.aren kardinal nepotea, bere meneko zuen Kardinal Ilobaren postuko secretarium intimusa.[17] Pio IV.a famatua zen bere nepotismoa dela eta: 1561 eta 1565 artean 350.000 ezkutu eman zizkien bere ahaideei.[18]

1566–1692

aldatu
 
Pio V.a aita santuak Kardinal Ilobaren kuriaren bulegoa sortu zuen 1566ko martxoaren 14an.

Trentoko Kontzilioa jarraiki (1563), Pio V.ak (1566-1572) Estatu Eklesiastikoaren Superintendentearen bulegoaren baldintzak idatzi zituen. Bulego honen lana Aita Santuen Lurraldearen arazo tenporalen kudekaeta egitea eta Egoitza Santuaren kanpo erlazioak garatzea zen. Hasiera batean Pio V.ak lan hauek lau kardinal ez ahaideen artean banatu nahi zituen, baina Kolegio Kardinalizioaren eta Espainiako enbaxadoraren gomendioz bere ilobaren semea zen Michele Bonelli jarri zuen Superintendente, bere lanak 1566ko martxoaren 14ko bulda batean ezarriz.[19] Hala ere Pio V.ak ez zion inongo botere autonomiarik esleitu Bonelliri.[20]

Kardinal Iloba (edo cardinale padrone[19] edo Secretarius Papae et superintendens status ecclesiasticæ:[21] "Estatu Eklesiastikoaren Superintendentea",[19] Italieraz: Sopraintendente dello Stato Ecclesiastico[13]) Erromatar kuriaren barruko aita santuaren ordezkari ofiziala zen, gaur egungo Kardinal Estatu Idazkariaren antzekoa. Azken honek bereganatu zituen Kardinal Ilobaren bulegoaren funtzioak, 1692an bulego hori desegin zutenean.[21][22] Historialari batzuen arabera bulegoa lehen ministro edo alter ego gisako zerbait zen,[19] edo "aita santuaren ordezkoa".[23] Kardinal Iloba normalki aita santu berriaren lehen erabakietako bat zen, eta bere sorrera normalki Castel Sant'Angeloko kainoien agurrarekin iragartzen zen.[24]

Avignoneko Aitasantutzaldiaren ostean Kardinal Iloba Comtat Venaissinen gobernantza tenporal eta izpiritualaren arduraduna izan zen, non Avignoneko Aita Santuak bizi ziren; 1475an Sixto IV.ak Avignoneko diozesia aldatu eta artzapezpikutza izendatu zuen, Giuliano della Rovere ilobaren mesedetan.[22]

 
Inozentzio X.ak bere koinata zen Olimpia Maidalchiniren semea, iloba eta lehengusua izendatu zituen Kardinal Ilobaren bulegorako.

Kardinal Ilobaren bulegoaren arauak Pio V.aren ondorengo izan zen Paulo V.ak garatu zituen labur apostoliko batean.[19] Kardinal Iloba nuntzio eta legatu apostoliko guztien arduraduna zen, eta prefektu izaera zuen bi kongregaziotan: Consultan eta Congregazione del Buon Governon.[13] Kardinal Iloba Aita Santuaren armadako kapitain-jenerala zen, bide horretatik "bide batetik benefizio asko lortzen zirelarik eta bestetik urre asko irabazten."[24]

Hala ere, botere berezi hauek aita santu bereziki ahulen garaietan baizik ez ziren erabiltzen; Carcinal Iloba gehienak, de facto sinatu baino ez zuten egiten, eta aita-santua bera zen erabakiak hartzen zituena.[13]

Nahiz eta Leon XI.a (1605) bere iloba izendatu aurretik hil zen, Roberto Ubaldini kardinal izendatu zuen bere ondorengoa izan zen Paulo V.ak, 1615ean.[25]

Historialari batzuen ustez Scipione Borghese, Paulo V.aren kardinal nepotea fenomeno honen "ordezkari prototipikoa" litzateke, bere aurretik egon zirenek ez bezala, "Aita Santuaren familia Erromako goi-aristokrazian sartzeko beharrezkoak ziren hobekuntza sozial eta ekonomikoak bilatu eta kudeatu baitzituen".[26] Adibidez, 1616an, Borghese familiak zituen 30 abadiatik 24 alokatu ziren, Trentoko Kontzilioan ezabatu nahi izan zen praktika bat.[18] Borgheseren kardinal garaietako analisi finantzieroa egin zuen Reinhard Volckerrek (gorde diren kontu liburuetan oinarrituta) Borgheseen estrategia argitu zuen. Kardinalak dirutza lortzen zuen osabaren pontifikatuaren bitartez, eta elizakoak ez ziren onurak bere heriotzaren inguruan. Hau Volckerren ustez barrokoko aita santuen adibide ona da.[27] Estimazioek diote Paulo V. Borghesek bere familiari Egoitza Santuan sartzen zen diruaren %4a bere familiari eman ziola.[28] Borgheseen soldata pertsonalak 1610ean 153.000 ezkutukoak ziren, dirutza handia 1592an 4.900 ezkutuko diru sarrerak zituen familiarentzat.[29]

Gregorio XIV.ak (1590-1591) ohitura berria hasi zuen: kardinal nepoteen proposamen formala eta de factozko izendapena momentu berean egitean eta, beraz, kardinalak sortzeko prozesuaren ordenatik bereizi zituen.[25] Gaixotu zenean bere kardinal nepotea zen Paolo Emilio Sfondratori baimena eman zion Fiat ut petitur eskumena erabiltzeko, Kolegioak ondoren bertan behera utzi behar izan zuen botere berezia.[30] Paulo V.ak motu proprio bat egin zuen 1618ko apirilaren 30ean, Klemente VIII.ak Pietro Aldobrandiniri emandako baimen beretsuak bere kardinal nepoteari formalki esleitzean. Honi Luarain-Portemer historialarik "nepotismoaren garai klasikoa" deitu dio.[31]

 
Gregorio XV.a bere Kardinal Ilobarekin, aurretik inork baino gehiago irabazi zuen Ludovico Ludovisi, il cardinale padrone ezizenekoa.

Gregorio XV.aren (1621-1623) kardinal nepotea Ludovico Ludovisi izan zen, il cardinale padrone (Kardinal Patroia) ezizena eman ziotena.[32]. Benefizio ugari metatzea lortu zuen, Bolognako apezpiku izan zen, 23 abadia lortu zituen, Signatura Apostolikoaren zuzendari izan zen, kantziler-ordearen eta goi-txanberlanaren bulegoak okupatu zituen, eta bere heriotza gertatu zenean eskumen gehienak ahaideak zituen 17 pertsonaren artean banatuak zituen.[23] Onura hauek eta bulego horiek Ludovisiri urtero 200.000 ezkutu ematen zizkioten, eta batzuen ustez aurretik beste kardinal nepoteek baino askoz botere handiagoa metatu zuen.[33] Batzuetan kardinal nepoteek facultas testandiak sortzeko baimena zuten, eta honela ondasunak familiako kide sekularren artean banatzeko.[23] Gregorio VI.aren ondorengoa izan zen Urbano VIII.ak (1634-1644) teologo komite berezi sortu zituen, biak praktika honen baimenarekin.[34]

Kardinal Iloba guztiak ez ziren kardinal nepoteak, hala ere. Berez ilobarik ez izatea "aita santu izateko puntu handia zen", Valérie Pirie historialariaren arabera, kardinal aliaturen batentzat lekua libre uzten zuelako.[24] Adibidez, Klemente X.ak bulgoa Paoluzzi-Altieri kardinalari eman zion. Kardinal honen iloba hilabete batzuk lehenago Laura Caterina Altierirekin ezkondu zuen, Klemente X.aren familiaren oinordeko bakarra.[35] Historialari batzuen ustez Olimpia Maidalchini, Inozentzio X.aren koinata, de factozko Kardinal Iloba izan zen; bulegoaren titularra, ofizialki, bere semea izan zen, Camillo Pamphili, ondoren bere iloba Francesco Maidalchini (Pamphilik kargua utzi zuen, ezkondu ahal izateko), eta Francesco gai ez zela ikusi ondoren, Camillo Astalli, bere lehengusua.[36][37]

Aita santuek, batzuetan, aukera gutxi zituzten Kardinal Ilobaren postua betetzeko. Frederic Baumgartner historialariaren arabera Sixto V.aren (1585-1590) aitasantutzaldia "gaizki hasi zen", Alessandro Peretti di Montalto zelako "bulegoa bete zezakeen iloba bakarra, baina ez zen, ziurrenik, aita santuarentzat pertsona fidagarria", eta honek kardinal askoren artean arazoak sortu zituen, haren inbestidurara joan ez zirelarik.[38] Ludwig von Pastor historialariaren arabera "Pamphilj aita santuaren zorte txarra zera izan zen, haren familia osoan kargua hartzeko aukera izan zezakeen bakarra emakumea zela".[37]

Inozentzio XI.a (1676-1698) praktika honen aurka zegoen eta aita santu izendatu zutenean Kolegio Kardenalizioari esan zion ez zuela kargua onartuko ez bazuten bere erreforma plana onartzen, besteak beste nepotismoarekin bukatu nahi baitzuen.[4] Hala ere, inozentzio XI.ak ezin izan zuen ondoren kardinalen gehiengoaren babesa jaso nepotismoa debekatzeko bulda bat egiteko garaian.[39] 1677 eta 1686 urteen artean lan egin zuen aita santuak bulda hau idazten.[40] Inozentzio XI.ak ez zuen nahi korteak bere iloba bakarra zen Livio Odeschalchi Sirmioko printzea, Erromara ekar zezan[41] nahiz eta bere urruneko ahaidea zen Carlo Stefano Anastasio Ciceri kardinal izendatu zuen 1686ko irailaren 2an.[42] Inozentzio XI.aren ondorengoa izan zen Alexandro VIII.a (1689-1691) Kardinal Iloba postua izendatu zuen azken aita santua izan zen.[4] Alexandro VIII.ak Inozentzio XI.aren aldaketak ezeztatu zituen eta Kantzileria Apostolikoaren onurak kantziler-ordeari eman zizkion, garai hartan bere kardinal nepotea zen Pietro Ottobini[21] Edith Standenek Ottoboni "Cardinal nepotea zeritzon espezie iraungi baten maila goreneko azken ordezkaria" izan zela dio.[43]

1692 arte (eta batzuetan beranduago arte ere bai), kardinal nepotea (edo kargurik gabeko iloba bat) aita santuaren artxiboaren arduraduna zen, normalki aita santuaren heriotzaren ostean artxiboak familiaren etxera mugitzeko ardurarekin.[44] Bereziki, Barberini, Farnese, Chigi-Albani eta Borghese familien artxiboak aita santuen artxibategien iturri garrantzitsua dira.[45]

1692tik aurrera

aldatu
 
Inozentzio XII.ak Kardinal Ilobaren bulegoa deuseztu zuen 1692ko ekainaren 22an, eta Kardinal Estatu Idazkariaren bulegoa indartu zuen

Inozentzio XII.ak (1691-1700) bulda idatzi zuen 1692ko ekainaren 22an, Romanum decet pontificem, eta honela kardinal nepotearen kargua desagertarazi zuen, ondorengo Aita Santuei ahaide bakarra izendatzeko aukera eman zien, eta kardinal nepoteei egozten zitzaizkien hainbat sinekura desagertarazi zituen. Aita santuaren ilobak jaso zezakeen gehienezko soldata 12.000 ezkutu izango zen momentu horretatik aurrera.[13][46][43] Bulda hori 1917ko Zuzenbide Kanonikora gehitu zen 240, 2; 1414, 4; y 1432, 1 kanonetan.[47] 1694an Inozentzio XII.ak martxan jarritako erreformak burutu ziren, kanpaina oso garesti baten ostean, hainbat onuren jabeei dirua eman baizitzaien ordainetan.[40] Erreforma hauek, ikerlari batzuen arabera, Urbano VIII.ak sortutako nepotismoaren ondorioz gertatu zen krisi finantzierioari erantzuna izango litzateke.[13]

Hala ere, Romanum decet pontificem jarraituta ere, XVIII. mendean izan ziren zortzi aita santuetatik hiruk baino ez zioten uko egin anai edo iloba bat kardinal izendatzeari.[39] Kolegio Kardinalizioak, antza, nahiago zuen ilobak egotea faboritoak baino, hori baitzen garaian gehien ematen zen alternatiba. Adibidez, Kolegioak kardinal-iloba bat izendatzeko eskatu zion Benedikto XIII.ari (1724-1730), horrek Niccolò Coscia Aita Santuaren ordezkaria kargutik kenduko zuela espero baitzuten.[46] Gregorio XIII.ak (1572-1585) ere jaso zuen Filippo Boncompagni izendatzeko mandatua.[48]

XVIII. mendeko kardinal nepoteen influentzia beherantz zihoan, Kardinal Estatu Idazkariaren indarra gorantz zihoan bitartean.[46] Benedikto XIII.aren aitasantutzaldia (1724-1730) honela deskribatu du Eamon Duffy historialariak: "nepotismoaren gauza txar guztiak baina ilobarik gabe".[49][50] Neri Maria Corsini, Klemente XII.aren kardinal nepotea (1730-1740) XVIII. mendeko kardinal nepoterik boteretsuena izan zen, haren osaba oso zaharra zelako eta, gainera, itsua.[46] Hala ere, Klemente XII.aren ondorengoa izan zen Benedikto XIV.a (1740-1758) Hugh Walpolen arabera "interesik ez zuen apaiz bat zen, faboritorik gabeko printzea, ilobarik gabeko Aita santu bat"[49]

Romualdo Braschi-Onesti, Pio VI.aren kardinal nepotea, azken kardinal nepotea izan zen. Pio VI.aren familia Cesenatar noblezia bazen ere, bere ahizpa bakarrak Onesti familiako gizon pobre batekin ezkondu zen. Horregatik genealogia bat agindu zuen Onesti familiaren nobleziaren inguruan datu gehigarriak (eta asmatuak) emateko. Lan horretan San Romualdorekin lotzeko aukera izan zen.[51]

1799-1800ko konklabe zurrunbilotsuaren ostean Pio VII.ak (1800-1823) kardinal nepotearen instituzioa ekidin zuen eta bere ordez Ercole Consalvi izendatu zuen Kardinal Estatu Idazkari.[52] XIX. mendean Gabriele della Genga Sermattei izan zen kardinal izendatutako aita santu baten iloba bakarra, Leon XII.arena. Hala ere ez zuen berak izendatu, Gregorio XVI.ak baizik, 1836ko otsailaren 1ean.[53] XVIII. mendean nepotismoaren instituzionalizazioarekin bukatu bazen ere, XX. menderarte iraun zuen Pietas izeneko kontzeptuak, hau da, familiarekiko arduraren ideiak, nahiz eta gutxitan izaten zen aita santua osaba zelako.[13] Pio VI.aren adibideari jarriki Leon XIII.ak (bere anaia Giuseppe Pecci izendatu zuen kardinal 1879ko maiatzaren 12an) eta Pio XII.a (1939-1958) burokrazia formalari boterea kendu zioten eta gobernu paraleloak sortu zituzten, non familiako kideek postu garrantzitsuak zituzten.[13] Aita santuen botere tenporala gutxitzearekin batera (de facto 1870an gertatu zen "Erromako Afera"rekin eta de jure 1929an Laterango Itunarekin) zentzua galdu zuen familia politikan txertatzeak.[13]

Papera konklabetan

aldatu
 
Rafaelen margolana, Leon X.a Guilo de' Medici eta Luigi de'Rossirekin.

XVIII. mendea sartu ostean ere, kardinal nepoteek paper garrantzitsua jokatzen zuten konklabeetan. Euren osaba hil ostean botere handia zuten status quoa mantendu nahi zuten kardinalen artean, eta asko haien inguruan batzen ziren.[46] Paper garrantzitsua osatzen zuten euren osabek sortutako kardinal berrien artean eta Kardinal Nepoteek osabek izendatutako kardinalen fideltasuna espero zuten, izan ere askotan Kardinal Nepoteak zer esana izan baitzuten haien izendapenetan.[54] Adibidez Alessandro Peretti di Montaltok bere osabak sortutako kardinalen gidaritza eraman zuen 1590eko konklabean, nahiz eta 21 urte besterik ez izan.[55] Frederik Baumgartner historialariaren arabera honen helburua aita santu baten familiak aitasantutzaldiak iraun zezakeen denbora tarte eskasatik harago boterea izateko gogoa zen.[38] Hau ez zen gertatu Gregorio XV.arekin (1621-1632), zeinek uko egin zion Ludovico Ludovisik Kolegiorako ahaide gehiago izendatzeari, "jada nahikoa merezi gabe izendatutakoengatik azalpen gehiegi eman beharko zizkiolako Jaungoikoari"[56]

Hala ere, kardinal-nepoteek ez zuten bere osabaren kreaturen buruzagitza bermatuta; adibidez, 1621eko Aita Santu Konklabean, Scipione Borghesek hogeita bederatzi boto baino ezin izan zituen lortu (bere osabaren berrogeita hamasei kardinalen zati bat), Pietro Aldobrandinik bederatzi baino ez zituen kontrolatzen (osabaren gainerako hamahiru kardinaletatik), eta Montaltok bost bakarrik[57]. Izan ere, nazioarteko lehiek familiaren leialtasunak gainditzen zituzten batzuetan, kardinal-nepoteak nahiko "gaizki antolatuta" zeudenean[57]. Inozentzio X.a Aita Santua (1644-1655) kardinal nepotearen kargua izendatu gabe hil zenean, bere fakzioa zatituta eta liderrik gabe agertu zen konklabean, bere koinata Olimpia Maidalchini kardinalei barrutitik hitz egitera gonbidatua izan zen arren, ohore hau sekula izan duen emakume bakarra[58].

Instruzione al cardenal Padrone circa il modo come si deve procurare una fazione di cardinali con tutti i fichaiti che deve avere per lo stabilimento della sua grandezza ("Kardenal nagusiari bere handitasuna ezartzeko baldintza guztiak dituen kardenal-fakzioa sortzeko jarraibideak"), Santa Maria de Monserratoko artxiboan aurkitua, aholkuak ematen dizkie kardinal-nepoteei Kardinalen Kolegioan boterea egonkortzeko[3]. Beste testu batek, Ricordi dati da Gregorio XV al cardinale Lodovisio suo nipote delakoak (Gregorio XV.ak bere iloba Lodovisio kardinalari zuzendutako memoria), Kurian igotzeko aholkuak ematen ditu[59].

1605 eta 1644 arteko bost aita santu konklaberen azterketa batek, kardinal-nepoteek euren hautagaien aukeraketan arrakastarik izan ez zutela erakusten du, garailea hildako Aita Santuak sortutako kardinal bat izaten zen arren[60]. Koroaren kardinalek, bereziki konklabeagatik Erromara joateko lana hartzen zutenean, kardinal-nepoteen aurka bozkatzeko joera zuten, beste errege batzuen Koroaren kardinalak aukeratzearen aurka zeuden arren[61]. Oro har, kardinal-nepote batek bere osabaren ondorengo bati edo gehiagori biziraun behar zion, aitasantutzat hartua izateko, bai bere gaztetasunagatik, bai besteek osabaren politika okerren erruduntzat jotzeko zuen joeragatik[54].

Aita Santua aukeratzeak, kardinal-iloba batentzat, dirutza aldaketa dramatikoa ekar zezakeen, eta horrek sarri, antzinako faboritoak Aita Santu berriarekin gatazkan sartzea zekarren. Adibidez, Prospero Colonna eta Francisco de Borja eskumikatuak izan ziren, eta Carlo Carafa exekutatua izan zen[62][63]. 1605eko maiatzeko Aita Santuaren konklabea hautagai bat (Antonmaria Sauli) garaitua izan zen konklabearen adibide bat da, kardinal kopuru nahikoa "aitasantutza lapurtzeagatik kardinal-nepotea zigortzeko prest zegoen Aita Santu baten" beharraz konbentzitu zelako[64]. Kardinal-nepote bat, etorkizuneko edozein aita santurentzako mehatxu potentzial bat ere bazen, Ludovisi, adibidez, Urbano VIII.a Aita Santuaren aurkako oposizioaren buru izatera iritsi zen (1623-1644), Aita Santuaren aurkako kontzilio bat deitzeaz ere hitz eginez (sekula gertatu ez zena, Ludovisi 1632an hil baitzen) "beste inork ez baitzuen Urbanoren tenperamentu titanikoari aurre egiteko kategoria"[65].

Ondorioak

aldatu
 
Ippolito de' Medici, Klemente VII.aren kardinal-nepotea eta Giuliano di Lorenzo de' Mediciren sasiko semea.

Nepotismoa ohiko ezaugarria da gobernantzaren historian, batez ere nortasuna eta leialtasuna familia mailan estatu-nazio mailan baino gehiago zehazten diren kulturetan[66]. Iloben erabilera, ondorengo zuzenen ordez, Eliza Katolikoaren barruan zelibatu klerikalaren tradizioaren ondorio da, osaba-izeben eta iloben ondorengotza hereditarioa Ekialdeko Asiriar Elizako patriarkatuan ere ikusten den arren[67].

Ahaideen eta ezagunen kardinal berrien sorrera, Erdi Aroko eta Errenazimentuko Aita Santuek, Kolegio Kardenalizioaren boterea "eliz arerio" bezala diluitzen eta bere heriotzaren ondoren Elizaren barnean bere eragina iraunarazten saiatu ziren moduetako bat baino ez zen izan[68]. Kardinal-nepotearen instituzioak Aita Santuaren familia aberastea eta aita santuaren administrazioa modernizatzea eragin zuen, aita santuari, beharrezkoa zenean erraz huts egiteko modukoa zen eta aita santuaren pertsonaren eta aita santuaren arazoen egunerokotasunaren arteko distantzia formala ematen zuen ahaldun baten bidez gobernatzen utzi baitzion[13].

Gregorio Letiren Il Nipotismo di Roma, o vero relatione delle ragioni che muovono i Pontefici all' aggrandimento de' Nipoti (1667), kardinal-nepotearen instituzioari egindako kritika garaikidearen adibide bat da; Letik bere argitalpen guztiak Index Librorum Prohibitorumean ("liburu debekatuen zerrenda") izatearen ohore arraroa du[69]. 1913ko Entziklopedia Katolikoak kardinal-nepotearen instituzioa defendatu zuen, Eliza zaharraren azpijokoei aurre egiteko beharrezko neurri gisa[21]. Francis A. Burkle-Youngen arabera, XV. mendeko aita santuek, bereziki, beharrezkotzat jo zuten euren ahaideak Kolegio Kardenalizioan sartzea, koroako kardinalekiko, erromatar familia aristokratikoekiko eta kolegioan bizi ziren Italiar printze-familiekiko zuten mesfidantza zela eta[70].

Erreferentziak

aldatu
  1. Cardinale, Hyginus Eugene. 1976. The Holy See and the International Order. Maclean-Hunter Press. 133. or.
  2. Burckhardt, Jacob, and Middlemore, Samuel George Chetwynd. 1892. The Civilisation of the Renaissance in Italy. Sonnenschein. 107. or.
  3. a b Signorotto and Visceglia, 2002, p. 114. Gaur egungo literaturan "cardinal-neveu erabiltzen da"
  4. a b c Bunson, Matthew. 1995. "Cardinal Nephew". The Pope Encyclopedia. Crown Trade Paperbacks. ISBN 0-517-88256-6.
  5. Il Nipotismo di Roma, or, The History of the Popes Nephews: from the time of Sixtus IV, anno 1471, to the death of the late Pope Alexander VII, anno 1667. 2003ko iraila. "Nepotism"
  6. Inozentzio XII.aren aita santutzara arte, salbuespenak ziren kardinalik izendatu ez zituzten Pio III.a, Martzelo II.a, Urbano VIIa, Leon XI.a eta kardinal bakarra izendatu zuen Adriano VI.a.
  7. a b Vidmar, John. 2005. The Catholic Church Through The Ages: A History. Paulist Press. ISBN 0-8091-4234-1. 170. or. 15th Century (1404–1503)
  8. S. Miranda: 1127ko konsistorioa
  9. Miranda, Salvator. 1998. "Essay of a General List of Cardinals (112-2006)".
  10. a b c Miranda, Salvator. 1998. "General list of Cardinals: 11th Century (999–1099)".
  11. Bargrave, John. 1867. Pope Alexander the Seventh and the College of Cardinals. Camden Society. p. 3.
  12. Burke-Young, Francis A. 1998. "The election of Pope Paul II (1464)".
  13. a b c d e f g h i j Reinhard, Wolfgang, Levillain, ed., 2002. "Nepotism", p. 1031–1033.
  14. Ekelund et al., 2004, p. 703.
  15. Setton, 1984, p. 639.
  16. Setton, 1984, p. 711.
  17. Chadwick, 1981, p. 289.
  18. a b Ekelund et al., 2004, p. 702.
  19. a b c d e Laurain-Portemer, Madeleine, Levillain, ed., 2002. "Superintendent of the Ecclesiastical State", p. 1467–1469.
  20. Signorotto and Visceglia, 2002, p. 141.
  21. a b c d   "Roman Curia" 1913ko Catholic Encyclopedian.
  22. a b (Ingelesez)   "Avignon" 1913ko Catholic Encyclopedian.
  23. a b c Hsia, 2005, p. 102.
  24. a b c Pirie, Valérie. 1965. "The Triple Crown: An Account of the Papal Conclaves: Preliminary Chapter". Spring Books.
  25. a b Signorotto and Visceglia, 2002, p. 144.
  26. Bireley, Robert. 2004. Book Review of Bürokratie und Nepotismus unter Paul V. (1605–1621): Studien zur frühneuzeitlichen Mikropolitik in Rom by Birgit Emich. The Catholic Historical Review. 90, 1: 127–129.
  27. Osheim, Duane J. "Review of Kardinal Scipione Borghese, 1605–1633: Vermögen, Finanzen und sozialer Aufstieg eines Papstnepoten". The American Historical Review. 90, 4: 971–972.
  28. Thomas Munck. Europa XVII wieku. Warszawa 1999, p. 341
  29. Baumgartner, 2003, p. 142.
  30. Tizon-Germe, Anne-Cécile, Levillain, ed., 2002, "Gregory XIV", p. 666.
  31. Signorotto and Visceglia, 2002, p. 144–145.
  32. Williams, 2004, p. 103.
  33. von Rankle, Leopold. 1848. The History of the Popes. p. 307.
  34.   "Pope Urban VIII" 1913ko Catholic Encyclopedian.
  35.   "Pope Clement X" in the 1913 Catholic Encyclopedia.
  36. Chadwick, 1981, p. 303.
  37. a b Boutry, Philippe, Levillain, ed., 2002, "Innocent X", p. 801–802.
  38. a b Baumgartner, 2003, p. 130.
  39. a b Chadwick, 1981, p. 304.
  40. a b Rosa, Mario, Levillain, ed., 2002, "Curia", p. 468.
  41. Fr. Jeffrey Keyes. "A YOUNG MAN IN THE ROME OF PIUS VII". p. 34.
  42. Miranda, Salvador. 1998. "Consistory of September 2, 1686."
  43. a b Standen, Edith A. 1981. "Tapestries for a Cardinal-Nephew: A Roman Set Illustrating Tasso's "Gerusalemme Liberata". Metropolitan Museum Journal. 16: 147–164.
  44. Hansman, Silvia. 1999, Spring. "The Vatican Secret Archives". Seminar on Records and Archives in Society.
  45. Chadwick, 1981, p. 299.
  46. a b c d e Chadwick, 1981, p. 305.
  47. Miranda, Salvator. 1998. "Guide to documents and events (76–2005)".
  48. Signorotto and Visceglia, 2002, p. 142.
  49. a b Wilcock, John. 2005. "Popes and Anti-Popes".
  50. Duffy, Eamon. 2006. "Saints & sinners: a history of the Popes".
  51. Pirie, Valérie. 1965. "The Triple Crown: An Account of the Papal Conclaves: XVIIIth Century: PIUS VI (BRASCHI)". Spring Books.
  52. Pirie, Valérie. 1965. "The Triple Crown: An Account of the Papal Conclaves: XIXth Century". Spring Books. p. 305.
  53. Miranda, Salvador. 1998. "Consistory of February 1, 1836 (VIII)".
  54. a b Baumgartner, 2003, p. 151.
  55. Baumgartner, 2003, p. 133.
  56. Baumgartner, 2003, p. 145.
  57. a b Baumgartner, 2003, p. 143.
  58. Baumgartner, 2003, p. 155.
  59. Signorotto and Visceglia, 2002, p. 93.
  60. Signorotto and Visceglia, 2002, p. 121.
  61. Baumgartner, 2003, p. 150.
  62. Trollope, 1876, p. 138.
  63. Miranda, S. 1998. "Consistory of September 28, 1500 (IX)". Florida International University.
  64. Baumgartner, 2003, p. 141.
  65. Baumgartner, 2003, p. 152.
  66. Chadwick, 1981, p. 301.
  67. Chadwick, 1981, p. 302.
  68. Hsia, 2005, p. 103.
  69. Ambrosini, Maria Luisa. (1996). The secret Archives of the Vatican. Barnes & Noble, Inc ISBN 0-7607-0125-3. PMC 35364715. (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
  70. Burkle-Young, Francis. 1998. "The Cardinals of the Holy Roman Church: Papal elections in the Fifteenth Century: The election of Pope Eugenius IV (1431)."

Bibliografia

aldatu
  • Baumgartner, Frederic J. 2003. Behind Locked Doors: A History of the Papal Elections. Palgrave Macmillan. ISBN 0-312-29463-8.
  • Brixius, J. M. Die Mitglieder des Kardinalkollegiums von 1130-1181, Berlin 1912
  • Chadwick, Owen. 1981. The Popes and European Revolution. Oxford University Press. ISBN 0-19-826919-6.
  • Duffy, Eamon. 2006. Saints & Sinners: A History of the Popes. Yale University Press. ISBN 0-300-11597-0.
  • Ekelund, Robert B., Jr., Herbert, Robert F., and Tollison, Robert D. 2004, October. "The Economics of the Counter-Reformation: Incumbent-Firm reaction to market entry". Economic Inquiry. 42, 4.
  • Hsia, Ronnie Po-chia. 2005. The World of Catholic Renewal, 1540–1770. Cambridge University Press. ISBN 0-521-84154-2.
  • Hüls, R. Kardinäle, Klerus und Kirchen Roms: 1049-1130, Tübingen 1977
  • Klewitz, H.W. Reformpapsttum und Kardinalkolleg, Darmstadt 1957
  • Maleczek, W. Papst und Kardinalskolleg von 1191 bis 1216, Vienna 1984
  • Philippe Levillain, ed.. 2002. The Papacy: An Encyclopedia. Routledge. ISBN 0-415-92228-3.
  • Setton, Kenneth Meyer. 1984. The Papacy and the Levant (1204–1571). ISBN 0-87169-114-0.
  • Trollope, Thomas Adolphus. 1876. The papal conclaves, as they were and as they are.
  • Signorotto, Gianvittorio, and Visceglia, Maria Antonietta. 2002. Court and Politics in Papal Rome, 1492–1700. Cambridge University Press. ISBN 0-521-64146-2.
  • Williams, George L. 2004. Papal Genealogy: The Families and Descendants of the Popes. McFarland. ISBN 0-7864-2071-5.
  • Zenker, B. Die Mitglieder des Kardinalkollegiums von 1130 bis 1159, Würzburg 1964

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu