Kale Nagusiko 12. zenbakiko etxea (Orio)
eraikitako euskal ondare nabaria Orion
Kale Nagusiko 12. zenbakiko etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusia kaleko 12. zenbakian. Kale Nagusiko 10. zenbakiko etxea eta Uzkun etxearen artean.
Kale Nagusiko 12. zenbakiko etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′36″N 2°07′37″W / 43.2766°N 2.12703°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 44 |
Mehelinen arteko etxea da, beheko solairuan silarrizko fatxada duena, izkinako piezetan ere silarria du, eta plementuetan, berriz, harlangaitza. Beheko solairuan, erdi puntuko arkuan dobeladun ate bat dauka. Angeluan 1513ko harria du, giltzan IHS ageri den monograma batekin eta beste bat txikiagoa, ateburudun eta hornigailurik gabea. Goiko bi solairuetako bakoitzean bi leiho dauzka, horietako hiruk barlasai hegalduna dute, erromatar itxurako molduretan.