Jose Antonio Agorreta
Jose Antonio Agorreta Nieva (Gasteiz, 1938ko abuztuaren 4a – 2021eko martxoaren 16a) Arabako espeleologo eta arkeologo aintzindaria izan zen.[1]
Jose Antonio Agorreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1938ko abuztuaren 4a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | 2021eko martxoaren 16a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | espeleologoa eta arkeologoa |
Datu biografikoak
aldatuMaisu ikasketak egin bazituen ere, denbora gutxi egin zuen lan horretan: petrolio prospekzioetan hasi zen enpresa alemaniar batekin, diapiroak esploratzen; orduantxe hasi zen kobazuloetan barneratzen. Lan hori amaitzean enpresak atzerrian jarraitzea proposatu zion, baina berak uko egin eta Arabako Foru Aldundiko oposizioetara aurkeztu zen. Lanpostua atera, eta errepide sailean lan egin izan zuen.[2]
1964an[2] Emérita Moraza Ruizekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Pablo, Karlos eta Ane.[3]
Espeleologia
aldatu1956ean, Jose Antonio espeleologian serioski hasi zen bere lagunekin; haien artean zeuden, besteak beste: Jesús Presa, MªNieves Urrutia, Adolfo Eraso, Armando Llanos, Jose Antonio Agorreta, Jose Luis Saenz de Ugarte, Jose Mari Elejalde, Gerardo Lopez de Gereñu, Jesus Ignacio Ortiz de Landaluze, Julio Arbosa, Ricardo Arbosa, Iñaki Agirre Alvarez de Arkaia, Juan Antonio Madinabeitia, Jose Miguel Saez de Jauregi, Antonio Polidura eta Jaime Fariña; baita Marieta Agorreta arreba eta Emeri Moraza neskalaguna ere.[4]
Manuel Iradier Txangolari Elkartearen[5] baitan sortu zuten taldea, Grupo Espeleológico Manuel Iradier hartu zuena (GEMI).[6] Bertan, Arabako karstetan prospekzio eta esplorazio saio asko burutu zituzten, eta Agorretak hainbat eta hainbat kobazulo ikertu zituen, hala nola: Cueva del Moro (Atauri), Los Goros (Otogoien), Tertanga – Urduña, Arrillor (Zigoitia). Solacueva de Lakozmonte (Jokano),[7] Gillarteko Trinidadeko baselizako koba (Kuartango), Portillo de Gesal (Maeztu),[8] Zaragua, Zambolinos, Kas, Lendia (Apodaka), Santa Marina (Badaia), Obenkun (Done Bikendi Harana), Lezaun Urtzulo (Altzania), Lezetxiki (Erroitegi), Eratxeta, Cueva Tuna/Molina, Ruziribai, Boces (Arkamu)...[4] Halere, denen artean, esfortzu gehiena Mairuelegorretari (Zigoitia) eskaini zioten, artean Espainiako kobazulorik luzeenetakoa zena; aspalditik ezaguna bazen ere, GEMIkoek abiatutako errebisioan galeria berri asko aurkitu zituzten, espeleometria biderkatuz eta topografia zehatza eginez. Beste lekuetako espeleologo asko ere etorri zen Mairuelegorretara haiei laguntzera, besteak beste Felix Ruiz de Arkaute eta Isaac Santesteban.[9]
Garai horretan, GEMIko espeleologoak Aranzadi Zientzia Elkartera jo zuten formakuntza jasotzeko, eta Agorreta topografian trebatu zen;[10] bioespeleologian ere zenbait lan eginez.[11] Hurrengo urteetan GEMIkoak eurak arituko ziren Arabako espeleologo berriak trebatzeaz, eta Jose Antonio lurpeko esplorazio-teknika irakasteaz arduratu zen.[12]
1958 urtean, Lazaldaiko haitzuloan abiatutako ikerketa mugarri izan zen Agorretaren ibilbidean. Hurrengo bi urteetan, beste taldekideekin batera, kobazulo honen azterketa sakona egin zuten karstaren zientzien ikuspegi ezberdinetatik.[13]
1959a mugimendu handiko urtea izan zen. GEMIkoak 4. Euskal Espeleologia Jardunaldien[14] prestakuntzan murgilduak zirela, Mairuelegorretan istripu bat gertatu zen eta Arabako espeleologo guztiak mobilizatuak izan ziren,[15] are Hego Euskal Herriko eta ingurukoak ere; Agorreta kanpoko sorosle taldeak gidatzen eta erreskate lanak antolatzen ibili zen.[2]
1960an 5garren Euskal Espeleologia Jardunaldietan ere izan zen, Larra-Belaguan; Ukerdi mendian eta Etxaleku leizea esploratzeko antolatu ziren taldeetan parte hartuz.[16] Urte horretan GEMI taldearen barruko haustura jazo zen: espeleologia modu zientifikoagoan landu nahi zutenak taldetik atera ziren, Centro Alavés de Investigaciones Espeleológicas (CADIE) sortuz. CADIEko kideen artean zeuden Presa, Urrutia, Moraza, Eraso, Llanos, Agorreta eta Fariña. Halere, 1962rako talde bietako espeleologoak adostasun batera iritsi ziren,[9] eta denen artean Grupo Espeleológico Alavés (GEA-AET) sortu zuten, gaur arte dirauen taldea.[17]
1964an, ezkontzearekin batera utzi zuten espeleologia Agorretak eta Morazak, eta aurrerantzean arkeologian zentratu ziren.[2]
Ibilbide arkeologikoa
aldatuOrdutik aurrera, Agorreta arkeologia bidean zentratu zen; indusketez gain, bere lehengo esperientzia baliatuz, aztarnategi askoren plano topografikoak egin zituen. Bere ibilbidean ikertu zituen aztarnategi garrantzitsuenak:[1]
- 1954. Los Goros (Otogoien).
- 1960. Cueva de Los Moros (Atauri).
- 1961-1962-1963. Arabako leize artifizialak.
- 1964-1965-1966. Atxabal - Oroko herri harresitua (Zuia).
- 1969-1970. Henaioko herri harresitua (Dulantzi).
- 1972. Berbeako herri harresitua (Gaubea).
- 1970-1972. Cabriana villa erromatarra (Komunioi).
- 1972-1974. La Hoya historiaurreko herrixka (Guardia).
Bibliografia
aldatu- Autore asko. 1978. Guía del Museo Provincial de Arqueología de Álava. Foru Aldundiko “Sección de Arqueología del Consejo de Cultura”ko kideak egina, haien artean Jose Antonio Agorreta, Maria Lourdes Albertos, Amelia Baldeón, Jaime Fariña, Domingo Fernandez Medrano, Jose Maria Ibarrondo, Armando Llanos, Francisca Saenz de Urturi, Jose Ignacio Vegas
- Agorreta JA. 1963. Informe hidrológico de las cuevas de Tertanga (Alava). Estudios del GEA (1962-1963), p.71-83. Diputación Foral de Alava.
- Eraso A, Llanos A, Agorreta JA, Fariña J. 1958. Contribución al estudio de la cueva de Obenkun y el karst de Bitigarra (San Vicente de Arana – Alava). Bol. Inst. Sancho el Sabio, a.11, t.II, n.2, p.311-326.
- Eraso A, Llanos A, Agorreta JA, Fariña J. 1959. Karst del Sudeste de Gorbea. Boletín de la Institución Sancho el Sabio (Monográfico IV Jornadas Espeleológicas Vasco-Navarras en Gorbea). Año III. tomo III. núms. 1-2. Vitoria.
- Eraso A, Llanos A, Agorreta JA, Fariña G. 1961. El karst subyacente de Apodaca y zonas proximas (Ondátegui-Guereña de Alava). Boletín de la Institución «Sancho el Sabio». Año V, tomo V, números 1-2. Págs. 69/126. Vitoria.
- GEA. 1989. Historia de la espeleología alavesa. Memoria. 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987). Diputación Foral de Álava.
- Llanos A, Agorreta JA. 1961. Estudio espeleológico de la cueva de Lazalday (Zárate, Alava). Munibe vol.13 fasc.1. p.65-80.
- Llanos A, Agorreta JA. 1963. La cueva sepulcral de los Moros o de Peña Rasgada. Atauri (Alava). Not. Arqu. Hisp. t.IV, cuaderno 1-3, p.135-146, Servicio Nacional de Excavaciones Arqueológicas
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «IAA-AAI» iaa-aai.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ a b c d Oier Gorosabelek eginiko elkarrizketa, 2013ko azaroaren 30ean (argitara gabea).
- ↑ «Jose Antonio Agorreta Nieva» Adio (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ a b SAENZ DE UGARTE, José Luis. Memoriak (argitaratu gabea). Espeleologiari buruzko atala.
- ↑ «Sociedad Excursionista MANUEL IRADIER» www.manueliradier.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ EEE. 1980. Espeleología en el Pais Vasco. Separata de la Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Ed. Auñamendi, 1980. Trabajo elaborado para la G.I del P.V. por Néstor de Goikoetxea (GEV), J. Fariña (GEA), Rafael Zubiria (SCN Aranzadi), Isaac Santesteban (Institución Principe de Viana), José Tellería (Club Deportivo Eibar), Pierre Rigault (AMET) y Félix Ugarte (AMET).
- ↑ Llanos A. Algunas consideraciones sobre la cavidad de Solacueva y sus pinturas rupestres (Jócano - Alava). Munibe 1961 vol.13 fasc.1 p.45-64.
- ↑ (Gaztelaniaz) Fariña, Jaime. «Sima y Cueva del Portillo de Guesal (Maeztu - Álava) / por Jaime Fariña y Armando Llanos» catalogo.sanchoelsabio.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ a b Historia de la espeleologia Alavesa : 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987) : Memória. Diputación Foral de Álava 1989 ISBN 978-84-7821-035-0. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ Primer cursillo de espeleología alavesa. Munibe 1957 vol.9 fasc.3 p.173-174
- ↑ Balcells E. Murciélagos y otros animales guanobios de Itxina (Vizcaya). Kobie 3, 1971, p.60.
- ↑ SAENZ DE UGARTE, José Luis. (“Badaya” ezizenez). 1958. Cursillo en Álava de espeleología. Disertación sobre material espeleológico. El Pensamiento Alavés 1958-IX-20.
- ↑ Llanos A, Agorreta JA. Estudio espeleológico de la cueva de “Lazalday” Zárate (Alava). Munibe 1961 vol.13 fasc.1 p.65-80.
- ↑ «Euskal Espeleologia Jardunaldiak» https://euskalespeleo.com/ (Oñati: Euskal Espeleologoen Elkargoa).
- ↑ Larrañaga, Oier Gorosabel. (2015-01-01). «ACCIDENTE EN MAIRUELEGORRETA 1959» Karaitza (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «20 años de espeleología en Navarra» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ «historia» grupoespeleologicoalaves.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).