José Luis Viejo
José Luis Viejo Gómez (Yunquera de Henares, 1949ko azaroaren 2a - Azuqueca de Henares, 2014ko azaroaren 16a)[1] txirrindulari espainiarra izan zen, profesionala 1973 eta 1982 artean.
José Luis Viejo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azuqueca de Henares, 1949ko azaroaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Azuqueca de Henares, 2014ko azaroaren 16a (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Super Ser-Zeus | 1975-1976 |
Kas | 1977-1978 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 64 kilogramo |
Altuera | 165 zentimetro |
Amateurretan aipatzekoak dira, 1971ko Nafarroako Itzulia eta 1972ko Poloniako Itzulia baita Balentziaga Memoriala garaipenak ere. 1972ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, errepideko proban (37.) eta taldekako erlojupeko proban (12.).[2]
Profesionaletako lorpenik haundiena 1976ko Frantziako Tourreko etapa bat izan zen, bigarren sailkatuarekiko abantaila handieneko ihesaldiko errekorra lortu zuelarik (oraindik gainditu gabea), tropelarekiko 22' eta 50"ko aldearekin helmugaratu baitzen.[3]
Txirrindularitza utzi ostean Azuqueca de Henareseko Loteria eta Estatuko Apustuen administrazio bateko buru izan zen. 2014ko azaroaren 16an hil zen, minbiziak jota. [4]
Palmaresa
aldatu1971
- Mediterraneoko Jokoetako taldekako erlojupekoa (Carlos Melero, Javier Elorriaga eta José Tena Ambrósekin)
- Nafarroako Itzulia
- Toledoko Itzulia eta etapa 1
1972
- Poloniako Itzulia
- Espainiako eskualdekako txirrindularitza txapelketa
- Balentziaga Memoriala
- 2. Asturiasko Itzulian
- 2. Gilen Tell Sari Nagusian
- 5. Nafarroako Itzulian
1974
- 2. Andaluziako Itzulian eta etapa 1
- Aragoiko Itzuliko etapa 1
1974
- Asturiasko Itzuliko etapa 1
1975
1976
- Frantziako Tourreko etapa 1
- 2. Asturiasko Itzulian eta 2 etapa
- Meatze Haranetako Itzuliko etapa 1
- 2. Levanteko Itzulian
- 3. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
1977
1978
- 6. Euskal Herriko Itzulian eta 2 etapa
- Elola Saria
- Setmana Catalanako etapa 1
- 3. Oroko Andre Maria Sarian
1979
1980
- Samianigoko Klasikoa
- 3. Gaztelako Itzulian
- Asturiasko Itzuliko 2 etapa
- Kantabriako Itzuliko 2 etapa
1981
- Costa del Azahar eta 2 etapa
- 3. Pascuas Sari Nagusian
1982
- Guadalajarako Itzulia
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | 13. | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | UT | — | 25. | 31 | — | — | UT | — | — | — |
Espainiako Vuelta | 33. | UT | UT | — | 5. | UT | UT | UT | UT | UT |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Taldeak
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- José Luis Viejo - ProCyclingStats
- Ficha de José Luis Viejo (sitiodeciclismo.net)