Joanes Arrosagarai
Nafarroa Behereko bertsolaria
Joanes Arrosagarai Haran (Aintzila, Nafarroa Beherea, 1949ko maiatzaren 24a - Aintzila, Nafarroa Beherea, 1998ko abuztuaren 24a) bertsolaria zen. Domingo Arrosagarai eta Jatsuko Marianaren semea zen. 16 urterekin apezpikuari bertsoak bota eta 18 urterekin bertsotan hasi zen Emile Larre eta Santos Belokik bultzatuta.
Joanes Arrosagarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aintzila, 1949ko maiatzaren 24a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Aintzila, 1998ko abuztuaren 24a (49 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Parte-hartzailea
|
Mayi Etxeberrirekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen: Bernadette, Peio, Michel eta Elixabet.