[go: up one dir, main page]

Jon Mikel Udakiola

marrazkilari espainiarra
Artikulu hau Hernaniko marrazkilari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Udakiola».

Jon Mikel Udakiola Illarramendi (Donostia, Gipuzkoa, 1965eko urtarrilaren 27a-) euskal marrazkilaria da.

Jon Mikel Udakiola
Bizitza
JaiotzaDonostia1965eko urtarrilaren 27a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria

Biografia

aldatu

1990 urtean, Juanba Berastegiren eskutik, marrazki bizidunen konpainia batean hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Gasteizko Eskuz Animations ekoiztetxean eta Ipar haizearen erronka filmarekin, animazio ekoiztetxe desberdinekin jarraitu zuen: Dibulitoon Studio, Delta Group, Alfonso Productions, Walt Disney - Paris (A Goofy Movie).*[1]

1994 urtean, Neptuno Films ekoiztetxearekin animazio zuzendari izan zen. Detective Bogey animazio telesailean lan egin zuen, TVErekiin koprodukzioan.

1996 urtean Sirimiri Films S.L. ekoiztetxea sortu zuen eta hainbat ekoiztetxerentzat animazio lan ugari egin zuen: La Lanterna Magica, Cromosoma, Lotura Films, besteak beste. Sirimiri Films ekoiztetxearen bidez berak sortutako proiektuak ere egin eta nazioarteko sariketa desberdinetara eraman zituen, MIPCOMera (Cannes) esaterako. Aldi berean, Jon Mikelek animazio tradizionalari buruzko kurtsoak eman zituen eta diseinu irakasle izan zen Ceinpro ikastetxean. 2005 urtean Sirimiri films S.L. itxi egin zuen.

Animazioko zinean ere zine-epaile eta Eusko Jaurlaritzako ASIFA Euskadiren ordezkari izan zen.[2]

Gaur egun, E.H.I. Koop.-en marrazkilaria da.

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu