[go: up one dir, main page]

James Wolfe (Westerham, Kent, 1727ko urtarrilaren 2a - Plains of Abraham, Quebec Hiria, Frantzia Berria, 1759ko irailaren 13a) britainiar militarra izan zen.

James Wolfe

Bizitza
JaiotzaWesterham1727ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaQuebec Hiria1759ko irailaren 13a (32 urte)
Hobiratze lekuaSt Alfege Church, Greenwich (en) Itzuli
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaEdward Wolfe
AmaHenrietta Wolfe
Hezkuntza
HeziketaNational Shakespeare Conservatory (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduamaior jeneral
koronel
Parte hartutako gatazkakJakobiten matxinada
Battle of Dettingen (en) Itzuli
Battle of Lauffeld (en) Itzuli
Cullodengo gudua
Siege of Louisbourg (en) Itzuli
Battle of Beauport (en) Itzuli
Battle of the Plains of Abraham (en) Itzuli

Find a Grave: 4320 Edit the value on Wikidata

Edward Wolfe jeneralaren semea izan zen eta oso gazte sartu zen armadan. Austriako Ondorengotza Gerran esku hartu zuen eta Flandrian eta Eskozian ere izan zen, non 1745eko Jakobita Matxinadaren zanpaketan parte hartu zuen. Akisgrango Hitzarmenak bere ibilbide geldiarazi zuen eta hurrengo zazpi urteetan Eskoziako Lur Garaietan goarnizioan egon zen.

1756an Zazpi Urteko Gerra hasi zenean, bere ibilbidean berriro aurrera egin zuen. 1757an William Pittek Nova Scotiako Louisbourgeko gotorlekua harrapatzeko espedizioan parte hartzeko eskatu zion. Gotorlekuaren setioaren arrakastaren ondoren, Quebec Hiria harrapatzeko San Laurendi ibaian gora egin zuen espedizio bat zuzendu zuen. Setio luze baten ondoren Montcalmeko markesaren tropa frantsesak garaitu zituen eta britainiarrek hiria harrapatu ahal izan zuten. Wolfe guduan hil zen.

Jeneral Wolferen heriotza Benjamin Westen margolana

Bere heriotzak eta Quebeceko garaipenak Britainia Handian ikono bihurtu zuten. "Quebeceko heroia", "Quebeceko konkistatzailea" eta "Kanadako konkistatzailea' deitu zioten.