Jöns Jakob Berzelius
Jöns Jakob Berzelius (1779 – 1848) kimikari suediarra zen, kimika modernoaren sortzailetariko bat, Antoine Lavoisier, John Dalton eta Robert Boylerekin batera.
Gaztaroa eta hezkuntza
aldatuSuediako Väversunda herrian jaio eta berehala hil ziren bere gurasoak. Sendikoek Linköpingen hezi zuten eta bertan joan zen eskolara. Gero, 1791 eta 1801 artean Uppsalako unibertsitatean medikuntza ikasi zuen, doktore titulua eskuratuz. Kimika ikasten Anders Gutaf Ekeberg-ekin hasi zen. Aldi berean, ur-iturri desberdinen analisiak egiten jardun zen eta baita ere korronte elektrikoak zenbait gaixotasunen gain zuen eragina aztertzen. Medevi Brunn bainuetxean bekadun aritu zen, eta 1799 urteko elektrizitate makina bat gordetzen da.
1807an Stockholmeko Karolinska Institutoko irakasle bihurtu zen.
Ekarpen zientifikoak
aldatuGaur ezagutzen ditugun nomenklatura eta formulazio kimikoak Berzeliusek proposatu zituen lehenengo aldiz. Bere ikasleei Kimikako esperimentuak egiten laguntzeko elementu kimikoen ikur zaharrak (alkimiakoak) baztertu egin zituen. Bere ordez, hizki latinoak erabili zituen – H hidrogenoarentzan, O oxigenoarentzat etab. – eta elementuen arteko proportzioak zenbakiz adierazi zituen – H2O –. Kontzeptu eta hizkuntza kimikoan ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen Berzeliusek. Adibidez, katalisia, isomero, polimero, proteina edo alotropo bezalako kontzeptuak berak sortu zituen. Esate baterako, 1833an "polimero" hitza erabili zuen formula enpiriko berdineko baina formula molekular desberdineko konposatuen arteko erlazioa adierazteko – bentzenoa (C6H6) azetilenoaren (C2H2) "polimeroa" izango litzateke.
Berzeliusek elementu kimiko hauek bakartu zituen lehen aldiz: silizioa, selenioa, torioa eta zerioa. Gainera, bere ikasleek litioa eta banadioa aurkitu zituzten.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jöns Jakob Berzelius |
- Publications - Project Runeberg
- Nova analysis aquarum Medeviensium - latinez idatzitako lana Project Gutemberg
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |