[go: up one dir, main page]

Ivica Račan

politikari kroaziarra

Ivica Račan (1944ko otsailaren 24a - 2007ko apirilaren 29a) ezkerreko politikari kroaziarra eta herrialdeko Lehen Ministroa (20002003) izandakoa.

Ivica Račan


Kroaziako Lehen Ministroa

2000ko urtarrilaren 27a - 2003ko abenduaren 23a
Zlatko Mateša (mul) Itzuli - Ivo Sanader
Special Guest of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe (en) Itzuli

1992ko irailaren 30a - 1995eko urtarrilaren 30a
12. Kroaziako Komunisten Ligako idazkaria

1989ko abendua - 1990eko azaroa - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaEbersbach-Neugersdorf eta Ebersbach (en) Itzuli1944ko otsailaren 24a
Herrialdea Kroazia
HeriotzaZagreb2007ko apirilaren 29a (63 urte)
Hobiratze lekuaMirogoj
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko minbizia
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law of the University of Zagreb (en) Itzuli
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta legelaria
KidetzaEuropako Kontseiluko Legebiltzarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Social Democratic Party of Croatia (en) Itzuli

Find a Grave: 19135790 Edit the value on Wikidata

Nazien jazarpenak ondorio zuzena izan zuen Račan umearengan; amaren sabelean zegoenetik. Ama, haurdun, kontzentrazio esparru batean zegoen, eta handik ateratzea lortu zuen Alemaniako emakume batek neskametzat hartu zuelako; horregatik zen Račan, sortzez, Alemaniakoa. II. Mundu Gerra amaitu ostean, orduko Jugoslaviara itzuli zen familia, egungo Kroaziara.

Arauak apurtu zaletzat zuen bere burua. Eragile izan zen Ivan Račan Kroaziako historian, baina politikaren alorrean. Aktore ikasketak egiteko ahaleginetan kale egin ostean, 1960ko hamarkadan Zuzenbidea ikasten hasi zen, eta 1967. urtean, karrera amaituta, Komunisten Ligan karguak hartzen hasi zen. Komunismoko urterik itxienen ostean, 1990ean, lehen hauteskunde demokratikoen bultzatzailea izan zen, eta 2000-2003 epean lehen ministro kargua bete zuen, koalizio demokratiko baten buru. Franjo Tudjman buruzagi nazionalistaren agintaldiaren ostean, aldaketak eragin nahi izan zituen Račanek Kroazian; buruzagi ez nazionalista izan zen, europazale sutsua, eta sozial-demokrata.

Urrats erabakigarria gauzatu zuen 1989. urtean Serbiako buruzagi komunista Slobodan Milosevici aurre egin, eta Jugoslaviako Komunisten Ligarekin harremanak eten zituenean; Kroazian lehen aldiz boz demokratikoak egitea ahalbidetu zuen horrek, nazionalistak gailentzea, eta 1991n Kroazia herrialde independente bihurtzea.

Egun, oposizioko burua zen Račan. 2004an Kroazian egin ziren bozetara aurkeztu zen, baina ez zuen irabazi, eta lehen ministro kargua utzi behar izan zuen. Kroaziako Batasun Demokratikoa (HDZ) alderdi nazionalistak hartu zuen, berriro ere, Kroaziako buruzagitza. Minbizi batek abailduta hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivica Račan Aldatu lotura Wikidatan