[go: up one dir, main page]

Itsuki irratia Bermeon euskaraz emititzen zuen irratia da. 1985. urteko ekainaren 5ean jaio zen eta 2022ko otsailaren 1ean itxi zen[1].

Itsuki Irratia
Fitxategi:ITSUKI IRRATIA4 JPG.webp
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskera
Historia
ZuzendariaIbon Etxebarria
https://itsukiirratia.wixsite.com/itsukiirratia/hasiera

Lehenengo emizioa Bermeon Ibilaldia ospatzen ari zela egin zen. Udalarekin hitz egin ondoren eta toki bat aurkitu eta gero, lehen emisioak egiten hasi ziren, Ibon Etxebarriak zuzenduta. Hasiera bateko programazioa batik bat kulturala eta musikala izanik, bide berdinetik jarraitu zuen bere bizitza osoan. Euskara hutsean igortzen zuen entretenimenduzko irratia zen. Bermeo herriko euskalkia erabiltzen zuten irratian hitz egiterako orduan. FM 105.2 frekuentziaren bidez entzun zitekeen.[2]

Itsuki irratiaren hedapenari begira, bere emisioa Bizkaian entzun ziitekeen. Nahiz eta Bizkaia osoko hedapena izan, Bermeoko herritarrak ziren Itsuki irratia gehien entzuten eta bertan parte hartzen zutenak. Urte hauetan, Itsuki Irratia hainbat lokaletatik igaro zen. Lehen lokala Intxausti kalean zegoen eta Bermeoko Saltzaileen Elkarteak emandakoa zen. Lehen lokal haren azpiegitura oso txarra zenez, Udalak emandako beste lokal batean kokatu zuten gero irratia. Baina, hala ere, Askatasun Bideko lokal horretan, arazoak zirela-eta, ez zuten denbora luzea igaro, eta, hortik, Artike Bideko abere-hiltegiko bigarren solairura pasatu ziren. Baina, han ere, arazoak izan zituzten. Beraz, Udalak Teodoro Anasagasti kalean zegoen institutu zaharreko goiko solairuko gela batzuetan beharrezkoak ziren erreforma-lanak amaitu ondoren, han ezarri ziren Itsuki Irratikoak.

Programazioa[3]

aldatu

Programazioari zegokionez, astelehenetik iganderako programazioa ezberdina zen. Sail ezberdinetan banatzen zen irratiko programazioa. Alde batetik, astegunetako programazioa eta, bestetik, asteburuetako programazioa izanik.

Astelehenetik-Ostiralera:

  • 8:00-8:59 Zorion agurrak (dedikazioak, proposamenak, kantaren bat proposatzeko, norbaiti eskerrak emateko...)
  • 9:00-12:59 Goizeko Magazina (Tokiko informazioa, eguraldiaren iragarpenak, Agenda, Tertuliak, Elkarrizketak)
  • 13:00-13:29 Atzo gaur eta beti (Tangoak, Rantzerak, Boleroak)
  • 13:30-13:59 Egunez egun (Albistegiak)
  • 14:00-14:29 Kirolak
  • 14:30-16:59 Musiketan (70, 80, 90 eta gaur egungo musika)
  • 17:00-18:29 Magazina (Tokiko informazioa, eguraldiaren iragarpenak, Agenda, Tertuliak, Elkarrizketak)
  • 18:30-18:59 Euskal Musika
  • 19:00-19:59 Zorion agurrak (errepikapena)
  • 20:00-20:59 Kirolak (errepikapena)
  • 21:00-23:00 Musiketan

Asteburuetan:

  • 8:00-8:59 Musiketan
  • 9:00-9:59 Larunbatetan: Euskal Musika

Igandeetan: Berbetan (tertulia)

  • 10:00-12:49 Goizeko Magazina
  • 12:50-12:59 Zorion agurrak
  • 13:00-13:50 Atzo, gaur eta beti
  • 14:00-23:00 Musiketan

Negozio eredua

aldatu

Diru-laguntzak[4] diru publikoak izatean, elkarte honetako kontuak publikoak izan behar zirela mundu guztiarentzako erabaki zuen Ibon Etxebarria zuzendariak. Beraz, azken urteetako irratiaren kontuak eskuragarri zeuden nahi zuenarentzat. Publizitateari dagokionez, hiru modu zituzten publizitatea sartzeko. Hiru aukera  hauetan prezioa aldatu egiten zen. 15’’, 20’’ eta 25’’-ko kuñak sartu zitezkeen irratian.

Irratiaren itxiera

aldatu

Irratiaren diru sarrerak publizitatetik, Bermeoko Udaletik, Bizkaiko Foru Aldunditik eta bazkideen ekarpenetatik eskuratzen zituzten. 2019an baina baita lehenago ere kanpaina bereziak jarri zituen martxan Itsukik, "beraien entzuleei ekonomikoki laguntza eskatu eta irratiak bizirik iraun dezan diru estra hau bildu ahal izateko" eta besteak beste laguntasun honi esker 37 urte egon ziren emititzen egunero ia etenik gabe[5][6].

2020.urtean, 2019 arekin alderatuz, diru sarrera gutxiago izan dituzte. Izan ere, 2020.urtean ez zuten Foru Aldunditik diru laguntzarik eskuratu. Horrez gain, gainontzekoen diru sarreren guztizko kopurua gutxitu egin zen 2019ko urtearekin alderatuz.

Bere arduradunen hitzetan, «proiektu bideragarri batekin jarraitzeko ezintasunagatik» hartu dute erabakia.

Euren hitzetan, irratiak urteak zeramatzan galerak pilatzen. «Zoritxarrez, gastuak handitzen ari dira, azken urteotan diru sarrerak etengabe murrizten diren bitartean, batez ere publizitatearen aldetik», deitoratu zuten.

Arazo horrek ekarri du ekipamendu teknikoa mantentzeko eta inbertsioak egiteko, berritzeko eta modernizatzeko ezintasuna, baita langileen nominak kobratzeko atzerapen handiak ere, eta horrek, aldi berean, irratiko zuzendaritzaren eta langileen motibazio falta eragin du.

Gogorarazi zutenez, diru sarrerarik handiena Bermeoko Udalak ematen zuen urteko dirulaguntza moduan; bigarren sarrera nagusia emititzen den publizitatetik zetorren, eta bazkideen ekarpenak eta loteriaren salmentaren laguntzek osatzen zuten diru sarreren atala. «Baina hori guztia ez da nahikoa egonkortasun ekonomikoa bermatzeko administrazio publikoaren edo kapital pribatuaren inbertsio handirik gabe», gaineratu dute.

Bada, egoera horrek eraman zituen Itsuki irratiko arduradunak emisioa behin betiko bukatzeko «erabaki zorrotz eta tristea» hartzera, «egoera ekonomiko larriari irtenbiderik aurkitzeko gai izan ez direlarik»[1].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu