Ille eta Vilaine
Ille eta Vilaine[1] (frantsesez eta ofizialki Ille-et-Vilaine; bretainieraz Il-ha-Gwilen) Bretainia ekialdeko lurraldea da eta Frantziako 35. departamentua. Prefektura Rennesen dago. 6.775 km²-ko azalera dauka eta 903.400 biztanle (133 biz./km², 2003).
Ille eta Vilaine (35) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Prefetura | Rennes |
Prefeta | Jean-Louis Tourenne PS |
Azpiprefeturak | Fougères Redon Saint-Malo |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 53 |
Udalerriak | 352 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°10′N 1°40′W / 48.17°N 1.67°W |
Azalera | 6 775 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1098325 |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Geografia
aldatuMugakideak hauxek ditu: iparraldean Mantxa (50. departamentua), ekialdean Mayenne (53.), mendebaldean Côtes-d'Armor (22.) eta Morbihan (56.) eta hegoaldean Loira Atlantikoa (44.)
Izenak erakusten duen bezala bi ibai handiren arroak hartzen ditu, Ille eta Vilaine, biek Rennes hiriburuan egiten dute bat.
Historia
aldatuFrantziako Iraultzaren ondoren eratu zen 1790ko martxoaren 4an, Bretainiako hiri handiena zen Rennes-en inguruko lurrak batuz, garai bateko Bro Roazhon, Bro Sant Malou eta Bro Zol lurralde historikoen zatirik handienak batuz.
Hiri nagusiak
aldatuHona hemen Ille eta Vilaine departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:
- Rennes (hiriburua, 211.373 biztanle)
- Saint-Malo (44.919 bizt.)
- Fougères (20.170 bizt.)
- Vitré (17.463 bizt.)
- Bruz (16.855 bizt.)
- Cesson-Sévigné (15.784 bizt.)
- Saint-Jacques-de-la-Lande (11.783 bizt.)
- Pacé (11.044 bizt.)
- Dinard (9.839 bizt.)
Kirolak
aldatuDepartamenduko kirol talde arrakastatsuena Stade Rennais futbol taldea da. Frantziako bi Liga eta bi Kopa irabzi ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu-
Renneseko alde zaharra.
-
Saint-Maloko portua.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)Prefekturaren webgunea
- (Frantsesez)Kontseilu orokorraren webgunea