[go: up one dir, main page]

Dinard

Frantziako udalerria

'Dinard (galoz Dinard eta bretainieraz Dinarzh) Bretainiako kostaldeko udalerri bat da, eta Frantzia estatuko Ille eta Vilaine departamenduan kokaturik dago, Bro Sant Malou lurralde historikoan. 2011ko erroldaren arabera 10.230 zituen. Udako turismolekua da.

Dinard
Dinard
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceWestern defense and security zone
Eskualdea Bretainia
Departamendua Ille eta Vilaine
AlkateaArnaud Salmon
Izen ofizialaDinard
Saint-Énogat
Dinard-Saint-Énogat
Jatorrizko izenaDinard
Posta kodea35800
Geografia
Koordenatuak48°37′57″N 2°03′42″W / 48.6325°N 2.0617°W / 48.6325; -2.0617
Map
Azalera7,84 km²
Altuera28 m, 0 m eta 56 m
MugakideakPleurtuit, La Richardais eta Saint-Lunaire
Demografia
Biztanleria10.219 (2021eko urtarrilaren 1a)
−16 (2020)
alt_left 5.565 (%54,5) (%43,7) 4.462 alt_right
Dentsitatea1.303 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakStarnberg eta Newquay
ville-dinard.fr

Geografia

aldatu

Bretainiako Côte d'Émeraude (Esmeralda kostaldean) kokaturik dago, Saint-Malo hiriaren parean, Rance ibaiaren mendebaldeko ertzean.

Historia

aldatu

Kondairak dio Arturo erregea 513 urtean bertan lehorreratu zela eta gotorleku bat eraiki zuela, Dinard izenak "muinoko gotorlekua" edo "Arturoren gotorlekua" esan nahi baitu. Erdi Aroan arrantzale herri txiki bat baino ez zen izan.

Saint-Maloko merkatariek etxalde ederrak eraiki zituzten bertan baina hauetako gutxik diraute zutik. XIX mendean aristokrata britainiar eta amerikarrentzako udako bizilekua bihurtu zen. Hotelak eta bainuetxeak ireki ziren.

1930an britainiarrek Kosta Urdina hobetsi zuten eta hiriak asko nabaritu zuen arren, gaur egun udako turismogune izaten jarraitzen du. Babesturiko 407 villa ditu.

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu