Hussein bin Ali (Mekako xerifea)
Hussein bin Ali, (arabieraz: حسین بن علی, Ḥusayn bin ‘Alī ; Istanbul, Otomandar Inperioa, 1854 – Amman, Transjordania, 1931ko ekainaren 4a) Mekako xerifea eta Emirra izan zen 1908tik 1917ra, bere burua Hijazeko Erresumako errege izendatu zuenean, nazioarteko onarpenarekin. 1916an Arabiar Matxinada hasi zuen geroz eta nazionalistagoa zen Otomandar inperioaren aura, Lehen Mundu Gerra bitartean. 1924an Otomandar Kaliferria deuseztu zenean bere burua Musulman guztien Kalifa izendatu zuen, Xarifiar kaliferria sortuz. Hijanen buru izan zen 1924ra arte, Abdul Aziz al Saudek garaitu zuenean. Momentu horretan abdikatu eta bere erresuma eta tituluak bere seme zaharrena zen Ali bin Husseini eman zizkion.
Emazteak eta semeak
aldatuHusseinek lau emazte izan zituen, bost seme izan zituen eta hiru alaba, lau emazte horietatik hirurekin.
Bere lehenengo emazte Abidiya bint Abdullahrekin:
- Ali printzea, Hijazeko azken erregea, Nafisa bint Andullahrekin ezkondu zen.
- Hasan bin Hussein, gazte hil zen.
- Abdullah printzea, Transjordaniako emirra eta, beranduago, erregea. Musbah bint Nasser, Suzdil Hanum, eta Nahda bint Umanekin ezkondu zen.
- Fatima printzesa – Frantzian ezkondu zen negozio-gizon europar batekin.
- Faisal printzea, Irak eta Siriako erregea, Huzaima bint Nasserrekin ezkondu zen.
Bere bigarren emazte Madiharekin:
- Saleha printzesa, Abdullah bin Muhammedekin ezkondu zena.
Bere hirugarren emazte Adila Khanmunekin:
- Sara printzesa,Muhammad Atta Aminekin ezkondu zena 1933ko uztailean eta urte bereko irailean dibortziatu.
- Zeid printzesa, Faisal II.a Irakekoaren ostean errege izan zen, 1958an erail zutenean, baina ez zuen inoiz Iraken agindu, hau errepublika bilakatu zelako. Fahrelnissa Kabaağaçekin ezkondu zen.