[go: up one dir, main page]

Al-Ḥusain ibn ‘Alī ibn Abī Ṭālib (arabieraz: الحسين ابن علي ابن أبي طالب‎; Medina, 625eko urriaren 10a – Karbala, 680ko urriaren 10a), Husain ibn Ali[1] deitua, Mahomaren iloba izan zen, zehazki Mahomaren alaba Fatima az-Zahraren eta Alī ibn Abī-Tāliben bigarren semea. Islam xiitak gurtzen duen pertsonaia bat da, eta haren martirioa oroitzen du Ashura izeneko ospakizunean. Nolanahi ere, musulman sunitek ere errespetatzen dute, Mahomaren etxekoa izateagatik. Ama gazte hil zelarik, bi anaiek harreman ona izan omen zuten aitonarekin, baina haien aitak kalifatoa zela-eta izan zituen borroketan ere sartuta egon ziren. Al-Husayn Yezdegerd II.a azken enperadore sasandarraren alabetako batekin ezkondu zen, Shahrbanurekin. Iman bilakaturik, Karbalako guduan hil zuten. Gerra haren ondorioz abbastar iraultza piztu zen, Omeiatar Kalifa-herriaren bukaera ekarri zuena.

Husain ibn Ali

Husain ibn Aliren irudi imajinarioa. Irudi gehiago
3. Imam of Twelver Shiism (en) Itzuli

669 - 680
Hasan ibn Ali - Ali ibn al-Husayn Zayn al-'Abidin (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMedina625eko urriaren 10a
HerrialdeaRasidar kalifaldia
Omeiatar Kaliferria
Lehen hizkuntzaArabiera klasikoa
HeriotzaKarbala680ko urriaren 10a (55 urte) (54 urte)
Hobiratze lekuaImam Husayn Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza moduaborrokan hilda: guduan hila
HiltzaileaShemr (en) Itzuli
Familia
AitaAli ibn Abi Talib
AmaFatima az-Zahra
Ezkontidea(k)Layla bint Abi Murrah al-Thaqafi
Umm Ishaq bint Talhah (en) Itzuli
Shahrbanu (en) Itzuli
Rubab bint Imra al-Qais (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HizkuntzakArabiera klasikoa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra, teologoa eta poeta
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of the Camel (en) Itzuli
Battle of Siffin (en) Itzuli
Battle of Nahrawan (en) Itzuli
Battle of Karbala (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 37245034 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Narrazio gehienen arabera, Husain Hejira Ondorengo 4. urteko Sha'abaneko 3. egunean jaio zen Medinan (626ko urtarrilaren 11an). Bere aitona Mahoma profeta izan zen, bere aita Ali eta bere ama Fatima, profetaren alaba. Gurasoak Banu Hashim klanekoak ziren, Quraix tribukoak. Umeari izena ipini ziona Mahoma profeta izan zen, eta umearen jaiotza ospatzeko ahari bat sakrifikatu zuen. Fatimak bere ilea moztu zuen eta haren pisua zilarretan eman zuen limosna gisa.[2][3][4][5]

Hasieran, Mahomaren etxean hazi zuten Husain. Husain eta bere anaia Hasan hainbat hadithetan aipatzen dira. Hadith hauetako batzuk xiitek aipatzen dituzte Mahomaren ondorengoek Imam izateko eskubidea dutela aldarrikatzeko. Batez ere, hadith hau: "Hasan eta Husain Paradisuko gazteen jaunak dira".[2][6][5][3][7]


Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..
  2. a b Madelung, Wilferd (2004). "Ḥosayn b. ʿAli i. Life and Significance in Shiʿism". In Yarshater, Ehsan (ed.). Encyclopædia Iranica. Vol. XII. New York: Bibliotheca Persica Press.
  3. a b Veccia Vaglieri, L. (1971). "(al-) Ḥusayn b. ʿAlī b. Abī Ṭālib". In Lewis, B.; Ménage, V. L.; Pellat, Ch. & Schacht, J. (eds.). The Encyclopaedia of Islam, Second Edition. Volume III: H–Iram. Leiden: E. J. Brill.
  4. Poonawala, Ismail; Kohlberg, Etan (1985). "ʿAlī b. Abī Ṭāleb". In Yarshater, Ehsan (ed.). Encyclopædia Iranica. Vol. 1. New York: Bibliotheca Persica Press.
  5. a b Madelung, Wilferd (2003). "ḤASAN B. ʿALI B. ABI ṬĀLEB". Encyclopædia Iranica. Encyclopedia Iranica Foundation.
  6. Madelung, Wilferd (1997). The Succession to Muhammad: A Study of the Early Caliphate. Cambridge University Press.
  7. Haider, Najam I. (2016). "al-Ḥusayn b. ʿAlī b. Abī Ṭālib". In Fleet, K.; Krämer, G.; Matringe, D.; Nawas, J.; Rowson, E. (eds.). Encyclopaedia of Islam. Vol. 3rd. E. J. Brill.

Kanpo estekak

aldatu


Biografia  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.