[go: up one dir, main page]

Haj[1] (arabieraz: حَجّ‎Ḥaǧǧ, euskaraz: «erromesaldi») urtero Mekarako egiten duten islamiar erromesaldia da,[2] hartarako ahalmena duten musulman guztiek bizitzan behin derrigorrez egin behar dutena.[3] Islamaren bost euskarrietako bat da (besteak Shahadah, Salat, Zakat eta Sawm direlarik). Erromesak zazpi itzuli eman behar ditu Kaaba tenpluaren inguruan eta Abrahamen harri beltza ukitu behar du eta musu eman.

Haj
Erromesak Masjid al-Haram meskitan, 2008
Izen ofizialaحَجّ
TokiaMeka
Data

Erromesaldia Dhu al-Hijjah hilaren 8. eta 12. (eta batzuetan 13.[4]) egunen artean gertatzen da. Haj Mahomaren bizitzan lotuta dago, baina islamiar tradizioaren arabera, erritua antzinagokoa da, Ibrahimen garaikoa hain zuzen ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Berria. Haj. in: Estilo Liburua..
  2. (Ingelesez) Mohammad Taqi al-Modarresi. (2016-3-26). The Laws of Islam. Enlight Press, 471 or. ISBN 978-0994240989..
  3. (Ingelesez) Long, Matthew. (2011). Islamic Beliefs, Practices, and Cultures. Marshall Cavendish Corporation, 86 or. ISBN 978-0-7614-7926-0..
  4. (Ingelesez) heliohost.org. 13th of Zil Hajj. .

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haj Aldatu lotura Wikidatan 
Erlijio  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.