Hans Pfitzner
Hans Pfitzner (Mosku, 1869ko maiatzaren 5a - Salzburgo, 1949ko maiatzaren 22a) alemaniar musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Hans Pfitzner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1869ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Salzburgo, 1949ko maiatzaren 22a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Robert Pfitzner |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hoch Conservatory (en) |
Hizkuntzak | alemana errusiera |
Irakaslea(k) | Iwan Knorr (mul) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta piano-jotzailea |
Enplegatzailea(k) | University of Music and Theatre Munich (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka Q1303845 |
Genero artistikoa | opera musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Piano-irakaslea izan zen Koblentzako kontserbatorioan (1892-1893), Mainzeko Antzokiko zuzendari (1894-1896), Estrasburgoko Operako musika-zuzendari (1910-1916) eta Municheko Akademiako konposizio-irakasle (1930-1933), beste kargu askoren artean. Mainz, Berlin, Munich eta Estrasburgoko orkestretako zuzendari izan zen. Lan gehienak Wagner eta Schumannen eraginpean idatzi zituen, eta azken alemaniar erromantikotzat hartu izan da; Pfitznerren abestiak oso ederrak eta hunkigarriak dira. Mahlerrek Pfitznerren bi opera zuzendu zituen Vienan, baina arrakastarik handiena Palestrina operarekin lortu zuen, 1917. urtean Munichen. Pfitznerren joera tradizionalistak nazien gogoko izan ziren, baina geroago baztertu egin zuten. Aipatutako lanez gainera, beste lan nagusi batzuk dira: Der arme Heinrich (1891-1893, Heinrick behartsua), Die Rose vom Liebesgarten (1897-1900, Maitasunaren jardineko arrosa), eta Das Herz (1931, Bihotza) operak; bi sinfonia eta orkestrarako beste lan batzuk; piano-kontzertuak; biolin-kontzertuak; harizko tresnetarako bi kuarteto; kamerako musika, eta abesti ugari.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Pfitzner |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.