Giulio Carlo Argan
Giulio Carlo Argan (Turin, 1909ko maiatzaren 17a - Erroma, 1992ko azaroaren 12a) italiar artearen eta arkitekturaren historiako kritikaria izan zen.
Croceren nahiz Giolli edo Ragghiantiren pentsamenduen inguruan hezitako belaunaldikoa izanik, Higikunde Modernoa joera bultzatu zuen, askatasun artistikoaren alde eginez. Errenazimentutik hasi, eta Italiako barrokotik igaroz, Gropius eta bauhauserainoko arkitekturaren hainbat aldi jorratzen zuten liburu asko idatzi zituen. Artearen historiari buruzko lanen artean nabarmenak dira: Hiriburuen Europa (1964), Botticelli (1968), Borromini (1980), Brunelleschi (1981); eta Errenazimentua eta Barrokoa (1987). Arte modernoari buruzko lanik garrantzitsuenak zituen: Walter Gropius eta Bauhausa (1983), Arte modernoa (1991) eta Arte modernoa: artea 2000. urteari begira (1992).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.