Georgi Dimitrov
Georgi Dimitrov Mikhailov (bulgarieraz: Гео̀рги Димитро̀в Миха̀йлов; Kovatxevski, 1882ko ekainaren 18a - Mosku, 1949ko uztailaren 2a) bulgariar politikaria izan zen.
Bizitza
aldatuBulgariako diputatu hautatu zuten 1913. urtean, eta urtebete geroago Bulgaria, Alemaniarekin bat eginik, Lehen Mundu Gerran sartzearen aurka azaldu zenez gero, espetxeratu egin zuten 1915-1917. urteen bitartean. 1920. urtean Errusiara erbesteratu zen. Han, komunismoko buruetako bat bihurtu zen bai Bulgarian eta bai Alemanian eta Sobietar Batasunean. Berriz ere erbestera jo behar izan zuen, eta Alemanian atxilotu zuten naziek 1933. urtean. Hurrengo urtean aske utzi eta Sobietar Batasunera itzuli zen, eta bertako hiritartasuna eskuratu ondoren, Kominterneko idazkari nagusi izendatu zuten. 1944. urtean Bulgariara itzuli eta, monarkia baztertu ondoren, Kontseiluko buru hautatu zuten (1946-1949).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Dimitrov |