Galdu-irabazien kontu
Galdu-irabazien kontua, ekonomian, enpresa batean ekitaldi ekonomiko batean emaitza fiskala jasotzen duen agiri ofiziala da, tokiko ogasunak plazaratzen duena; irabazi eta galeren iturriak era laburrean adierazten ditu, ordaindu beharreko zerga kalkulatze aldera. Ez da mozkin-kontuaren berdina, azken hori enpresak berak kalkulatzen duelako. Emaitza kalkulatzeko ekitaldiko sarrera eta gastu guztiak hartzen dira kontuan, aintzatespen eta balioespen arauetan ezarritakoaren arabera zuzenean ondare garbira egotzi beharrekoak izan ezik. Aldi berean, emaitzen kontuan enpresaren jarduera edo esplotazioagatik izandako emaitzak eta bestelako emaitzak bereizten dira, kudeatzaileak enpresako atalen araberako informazioa izan dezan. Galdu-irabazien kontuak beste izen batzuk hartzen ditu ere kontabilitatean, hala nola, emaitzen kontua edo esplotazio-kontua. Emaitzen kontua ez da enpresak nahitaez aurkeztu beharreko agiria izaten, baina garrantzitsua da enpresak erabakiak hartzeko informazio egokia izateko.
- Sarrerak: ekitaldian zehar enpresaren ondare garbiak izandako gehikuntzak dira, bai aktiboak gehitu direlako, baita pasiboak gutxitu direlako, betiere bazkideek edo jabeek egindako ekarpenak ez badira.
- Gastuak: ekitaldian zehar enpresaren ondare garbiak izandako murrizketak dira, dela aktiboak gutxitu direlako, dela pasiboak handitu direlako, betiere bazkideei edo jabeei itzulitako ekarpenak ez badira.
Galdu-irabazien kontuan bi emaitza mota daude: ustiapeneko emaitza eta finantza emaitza.
Galdu-irabazien kontua (taula)
aldatuA) Eragiketa jarraituak |
---|
1. Negozio zifraren zenbateko garbia |
a) Salmentak |
b) Zerbitzu emateak |
2. Produktu bukatuen eta bideango izakinen aldaketa |
3. Enpresak bere aktiborako egindako lanak |
4. Hornikuntzak |
a) Salgaien kontsumoa |
b) Lehengaien eta bestelako material kontsumigarrien kontsumoa |
c) Beste enpresek egindako lanak |
d) Salgaien, lehengaien eta bestelako hornikuntzen narriadurak |
5. Ustiapeneko bestelako sarrerak |
a) Sarrera osagarriak eta kudeaketa arrunteko bestelakoak |
b) Ekitaldiko emaitzan barneratutako ustiapeneko diru laguntzak |
6. Langileria gastuak |
a) Soldatak, lansariak eta antzekoak |
b) Karga sozialak |
c) Hornidurak |
7. Ustiapeneko bestelako gastuak |
a) Kanpo zerbitzuak |
b) Tributuak |
c) Eragiketa komertzialetako galerak, narriadurak eta hornidura aldaketak |
d) Kudeaketa arrunteko bestelako gastuak |
8. Ibilgetuaren amortizazioa |
9. Ibilgetu ez-finantzarioko eta bestelakoen diru laguntzen egozpena |
10. Hornidura soberakinak |
11. Ibilgetuaren narriadura eta inorenganatzearen emaitza |
a) Narriadura eta galerak |
b) Inorenganatzearen eta bestelakoen emaitzak |
12. Bestelako emaitzak |
13. Sarrera finantzarioak |
a) Ondare-tresnetako partaidetzen sarrerak |
b) Balore negoziagarrien eta bestelako finantza-tresnen sarrerak |
14. Gastu finantzarioak |
a) Taldeko enpresekiko eta elkartuekiko epe laburreko zorrenak |
b) Hirugarrenekiko zorrenak |
c) Hornidurak-eguneratzearenak |
15. Finantza-tresnen arrazoizko balioaren aldaketak |
a) Negozio-zorroa eta bestelakoak |
b) Salmentarako dauden aktibo finantzarioengatik ekitaldiko emaitzara egotzitakoak |
16. Kanbio-diferentziak |
17. Finantza-tresnen narriadura eta inorenganatzearen emaitza |
a) Narriadurak eta galerak |
b) Inorenganatzeen eta bestelakoen emaitzak |
A.2) EMAITZA FINANTZARIOA |
A.3) ZERGA AURREKO EKITALDIKO EMAITZA |
18. Mozkinen gaineko zerga |
A.4) EKITALDIKO EMAITZA |
Kanpo estekak
aldatu- Emaitzen kontua, Gizapedian.