Gaitasun (hezkuntza)
Hezkuntzan, gaitasuna[oh 1] edo konpetentzia[oh 2] pertsonak jarduera bat burutzeko zein bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituen ahalmenen multzoa da [1]. 1990eko hamarkadara arte lanbide arlora mugatutako kontzeptua bazen ere, geroztik hezkuntza arlo guztietara zabaldu eta hezkuntzaren planifikaziorako eta curriculum direlakoen osaketarako funtsezko kontzeptua bihurtu da, hezkuntza-sistemak irakatsi eta ikasleak ikasi beharrekoa era ordenatuan zehaztu egiten dituen tresna bilakatuz [2]. Aldi berean, didaktika eta ebaluazioa ere eragiten dituen planifikaziorako elementua da. Praktikan jartzeari begira, XXI. mendean Euskal Herriko administrazio ezberdin guztietan osaturiko hezkuntza-legeetan esplizituki sartutako elementua izan da.
Gaitasuna dimentsio anitzeko kontzeptua da: elkar loturiko trebetasun praktiko eta kognitiboen multzo bat jasotzen du gaitasun bakoitzak, ezagutza (ezagutza tazitua barne), motibazioa, baloreak, jarrera eta bestelako gizarte eta portaera-elementuak, era eraginkorrean bateratu daitezkeenak[3].
Europako Legebiltzarrak (2006) bizitza osoan ikasteko, pertsona osotasunez garatzeko, elkarrekin bizitzeko eta enplegurako, Europako Erreferentziazko Markoa gisa oinarrizko zortzi gaitasun aipatu zituen. Espainian antzeko planteamenduak egin dira: 2007-08 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Lege Organikoa (LOE) eta Nafarroako eta EAEko curriculum ofizialak ezartzen hasi dira eta lege horrek oinarrizko zortzi gaitasunen araberako curriculumaren proposamena dakar. Frantzian ere, antzeko bideari jarraituz, Socle Commun deritzon planteamendua proposatu dute.
Bestalde, Derrigorrezko Euskal Curriculumaren proposamena (2006) eta horren ebaluazioa (2007) OCDEren PISA ebaluazioaren oinarrian dagoen DeSeCo (Definició i Selecció de Competèndies) (2002) planteamenduaren antzera eta Unibertsitateetan aplikatzen ari den TUNNING (2003) planteamenduaren antzera, Hezkuntza Gaitasun Orokorretan oinarritzen da.
Definizioak
aldatuHonela definitzen ditu konpetentziak EAEko Heziberri 2020[4] planak:
- "Konpetentzia da eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin (ELGA, DeSeCo, 2002)".
Eta Oinarrizko konpetentziak[5].
- Oinarrizko edo funtsezko konpetentziak dira, Europako Erkidegoen Batzordeak proposatutakoaren arabera (2006), pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere.
- EAEko Heziberri 2020 dokumentazioan, honela definitzen dira: "Oinarrizko edo funtsezko konpetentziak dira pertsona guztiek beren burua garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituzten konpetentziak[6][7]
Honela definitzen dira funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak Espainiako LOMLOE testuinguruan[8]:
- Funtsezko konpetentziak: Ikasleek beren prestakuntza-ibilbidean arrakastaz aurrera egin ahal izateko eta erronka eta desafio global eta lokal nagusiei aurre egiteko ezinbestekotzat jotzen diren jarduerak. Etengabeko ikaskuntzarako funtsezko gaitasunei buruzko Europar Batasuneko Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 22ko Gomendioan ezarritako funtsezko gaitasunak Espainiako hezkuntza-sistemara egokitzea.
- Konpetentzia espezifikoak: Ikasleek arlo bakoitzeko oinarrizko jakintzak behar dituzten jardueretan edo egoeretan garatu ahal izan behar dituzten jarduerak. Konpetentzia espezifikoak, alde batetik, funtsezko gaitasunen eta, bestetik, arloetako oinarrizko jakintzaren eta ebaluazio-irizpideen arteko lotura-elementu dira.
Oinarrizko zehar-konpetentziak edo orokorrak[5]:
- Bizitzaren eremu eta egoera guztietako problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak) ganoraz konpontzeko balio dutenak, bai diziplina-arlo guztiekin lotutako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan. Bizitzaren esparru eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira zehar-konpetentziak.
Oinarrizko diziplina baitako konpetentziak[9]:
- Bizitzaren eremu eta egoeretako problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak) ganoraz konpontzeko balio dutenak, eta, horretarako, diziplina-arlo jakin baten baliabide espezifikoak behar dituztenak.
Datuak > Informazioa > Ezagutza > Gaitasuna
aldatuDatuak
aldatuMilioika datu jaso ditzakegu egunero gure zentzumenetatik. Interneten milioka datu sortzen dira minutuko. Big Data analizatzeko enpresek interneten gertatzen diren milioika datuen berri dauzkate.
Informazioa
aldatuDatu kopuru erraldio horretatik pertsonek eta enpresek daturik esanguratsuenak bereizteko entrenatzen dira beren bizitzan zehar. Datu gehienak baztertu beharko, daturik esanguratsuenekin aurrera egiteko. Datu interesgarrienak bilatzen ikasi behar, eta datu horiek ondo prozesatzen ikasi behar. Datu esanguratsuen multzoa da informazioa.
Ezagutza
aldatuProzesatututako datuak hein batean ulertzen hasten garenean lortzen da. Kausalitateak, ondorioen arrazoiak, sailkapenak, analisiak, indizeak, etiketak, laburpenak, sintesiak, eta, zer esanik ez, memorizatzea behar da ezagutza lortzeko.
Gaitasuna
aldatuEzagutza aplikatzeko gaitasuna behar da. Ezagutza aplikatzeko, trebezia handia eta jarrera egokia behar dira, eta horiek, trebezia eta jarrera, behar bezala nahastuz, lortzen da benetako gaitasuna, lortzen da jakinduria.[10]
Oinarrizko gaitasunak
aldatuGaitasun-metodologiaren baitan, ikasketa-prozesua pertsonaren bizitza osoan garatzen da eta beraz, garrantzitsua da ezagutza zehatzak bultzatzen dituen hezkuntzaz haratago, pertsonak trebezia eta ahalmen orokorragoak garatzea. Europako Erkidegoen Batzordearen arabera (2005) oinarrizko gaitasunak pertsona guztiek bere asebetetze eta garapen pertsonalerako behar dituztenak dira eta, halaber, herritar aktiboak izateko, gizarteratua egoteko edo enplegurako behar direnak. Oinarrizko hezkuntzaren ondoren, gazteek gaitasun nagusiak garatuta eduki behar dituzte, helduaroan prest izateko moduan behintzat eta horiek garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu behar dute ikaskuntza iraunkorraren testuinguruan.
Europar Batasunaren arabera hauek ziren hezkuntza-sistemak garatu behar zituen oinarrizko gaitasunak:
- Ama hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna. (Ikus komunikazio gaitasuna).
- Atzerriko hizkuntzetan komunikatzeko gaitasuna. (Ikus komunikazio gaitasuna)
- Matematikarako gaitasuna eta zientzietarako eta teknologiarako oinarrizko gaitasuna.
- Gaitasun digitala.
- Ikasten ikasteko gaitasuna.
- Pertsonarteko gaitasuna eta herritar gaitasuna.
- Iniziatiba eta izaera ekintzailea. (Herrialde batzuetan ikasleen modu autonomoan jokatzeko gaitasuna deitu diote).
- Kontzientzia eta adierazpen kulturala.
Gaitasun espezifikoak testuinguru partikular batean aplika daitezkeenak dira eta orokorrak, berriz, testuinguru ezberdinetan aplika ditzakegunak. Bai batzuek eta bai besteek oinarrizko gaitasun izan daitezke, beti ere aurrez aipatutakoa beteko balute.
Honela definitzen zituen, geroago, oinarrizko konpetentziak EAEko Heziberri 2020[4] planak:
- "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere (Europako Erkidegoen Batzordea,2006)".
Heziberri 2020 esparruko dokumentuen artean, "Norantz doa berrikuntza?"[11] dokumentuan konpetentziak eskola sisteman eta sistematik kanpo ere garatzen direla gogoratzen da:
- "[...] Oinarrizko konpetentziak ikasgelako egoera formaletan hartzen dira, bai eta egoera informaletan (aisialdian) eta eskola-esparrutik kanpoko egoera ez-formaletan ere".
2015ko EAEko Curriculumean aipatzen diren Oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barruko konpetentziak
aldatu2015ko EAEko Curriculuma, 2007ko Curriculuma bezala, ikasle konpetenteak sortzeko asmoarekin egina zegoen:
« | Konpetentea izateko, denetariko baliabideak erabili behar dira erronkei edo arazoei aurre egiteko. Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzan irteera-profileko egoerak hautatu behar dira, konpondu beharreko arazorik gabe ez baitago konpetentziak erakusterik. Hori horrela, konpetentzien araberako hezkuntzak aukera ematen du Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzaren egitekoa birpentsatzeko: bizitza osorako hezkuntzan txertatzen du; hau da, ezagutza pilatu besterik egiten ez duten curriculum ofizialek ez bezala, aukera ematen du funtsezko ikaskuntzak birbideratzeko, oinarrizko konpetentziak eskuratzearekin lotutako egoeren arabera. | » |
—EAEko 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta... (3/268 or.). |
EAEko Oinarrizko Curriculumeko Dekretuek[12] ikasleek garatu beharreko gaitasunak bi multzotan sailkatzen zituen: Oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barruko konpetentziak[13][14]. Heziberri 2020 Planak Dekretuak garatu egiten zituen.
EAEn indarrean dagoen azken dekretuak[12] Heziberri 2020 Planaren bidez garatzeko asmoa zegoen. Heziberri 2020 Planaren aurkezpenean[15], konpetentzien zerrenda hau argitaratu zuten:
« | Konpetentzietan oinarritutako eredua da gure ikasleak norberaren ingurutik inguru unibertsalera bizitzeko ondo prestatuak egon daitezen. Hain zuzen ere, ondorengo oinarrizko zehar-konpetentzietan oinarritzen da:
Baita diziplina baitako konpetentzietan ere:
|
» |
—Heziberri 2020 Planaren Aurkezpena[15]. |
Oinarrizko konpetentziak
aldatuHeziberri 2020 Plana garatzerakoan, Oinarrizko konpetentziak lau multzo nagusitan zerrendatu izan dira[16][17][18]:
- Ikasten eta pentsatzen ikasi.
- Egiten eta ekiten ikasi.
- Elkarrekin bizikidetzan ikasten eta bizitzen ikasten.
- Izaten ikasi: ikasitakoa transferitzen, aplikatzen eta autorregulatzen ikasi.
Gaitasunen ezaugarriak
aldatu- Funtzio anitzekoak dira, (helburu ugari lortzeko balio dute...).
- Izaera dinamiko eta mugagabea (bere hobetzeak ez du mugarik...).
- Izaera bateratzailea dute. Gaitasunak elkarri lotuta daude. Ez dira banan-banan garatzen, guztiak batera baizik.
- Funtzio askotarikoak dira (helburu ugari batera lortzeko dira).
- Bizitza osoan zehar gara daitezke ez dira eskola garaietako kontuak bakarrik. Trebeziak erabilita garatu egiten dira. Erabiltzen ez diren gaitasunak ez dira garatzen.
Ahalmenik gabeko pertsona batek ezin du ezertarako gaitasunik baina gaitasunak eskuratu ahala, garatu egiten dira ahalmenak.
- Ebaluatzeko modukoak dira, neurtzeko modukoak, baina jakina, gaitasunak ondo neurtzeko "metro" egokiaren bila luze ibili beharko da. Gaitasunak neurtzeko bidean gizarte adostasunaren beharra dago. Gai da bere gizartean gaitzat hartzen dena. Euskal gizartean, esaterako, gaitasun garrantzitsua izan daiteke Interneten ibiltzen jakitea, baina Amazoniako oihanean gaitasun hori baino, beste gaitasun batzuk beharrezkoago (botanikaz jakitea, esaterako). Beste gaitasun batzuk, ordea, unibertsalagoak dira, ikasten ikasteko gaitasuna, esaterako. Gure gizarterako zeintzuk izango diren benetan garatu beharko ditugun gaitasunak, pixkanaka-pixkanaka, guztion artean erabakitzen ibiliko gara.
- Ikus ebaluazio.
- Howard Gardnerren adimen anizkoitzaren teoriari loturik daude. Montserrat Del Pozo egilearen ikuspegitik gauza bera dira adimen anitzak eta gaitasunak.
Hezkuntza gaitasunetan oinarritutako curriculum ereduak
aldatu- Konpetentzia orokorrak edo zeharkakoa eta diziplina arloko konpetentzia espezifikoak bereizten dituzten curriculum ereduak: DESeCo/OCDE, Belgika, Danimarka, Alemania, Irlanda, Grezia, Luxenburgo, Herbehereak, Austria, Portugal, Suedia, Erresuma Batua eta Euskal Curriculuma.
- Curriculum eredu mistoak, zeharkako gaitasunak eta diziplina arloak nahastuz, gaitasuna ideia nagusi bezala hartuz: Europako Batzordea, Danimarka, Austria, Portugal, Luxenburgo, Frantzia eta Espainia (LOE eta hezkuntzako eskuduntza daukaten autonomia erkidegoetako dekretuak).
- Gaitasun nagusiak eta diziplina arloak bereizten ez dituzten curriculum ereduak: Italia eta Finlandia.
Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumaren arabera
aldatuDokumentuaren helburua proiektuaren planteamendu orokorra eta aurrera eramateko ildo nagusiak aurkeztea zen, aurrerapen modura. Landutako Euskal Curriculumaren proposamena erakundeen eta hezkuntza eta gizarte eragileen esku jarriko zen, 2005-2006 ikasturtean curriculum oinarrizko eta komunari buruz hausnartzeko, baloratzeko, eta, ahal izanez gero, hitzartzeko[19].
...hezkuntzaren xedeek ezin dute, besterik gabe, eskolaldi osoaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan jarraitu beharreko urrats zehatzak zehaztu, izaera globala eta orokorra dutelako. Beharrezkoa da helburu horiek ikasketa konpetentzia eta ikaskuntza eduki espezifiko bihurtzea. Baina, horretarako, beharrezkoa da erabakiak hartzeko prozesu bati jarraitzea. Lehen urratsa Hezkuntza konpetentzia orokorrak identifikatzea izango da. Hezkuntzaren xedeen lorpena are gehiago bermatuko da –derrigorrezko eskolaldian– Hezkuntza konpetentzia orokor hauek zenbat eta gehiago garatu:
- Pentsatzen eta ikasten ikastea.
- Komunikatzen ikastea (ikus komunikazio gaitasuna).
- Elkarrekin bizitzen ikastea.
- Norbera izaten ikastea.
- Egiten eta ekiten ikastea.
Hemen gutxienez Nafarroako eta EAEko curriculum dekretu berrienen laburpena txertatu beharko litzateke. honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
Gaitasunak nola irakatsi?
aldatuKonpetentea izatea egoera eta testuinguru zehatz batean eraginkortasunez aritzeko gaitasuna da; beraz, konpetente izaten ikasteko, egoerak, proiektuak, problemak, zereginak behar dira, eta testuinguru problematiko errealetan, esanguratsuetan eta egokietan egon behar dute kokatuta[20].
Guztiak aukera eman behar du ikasleek plano guztietan ikas dezaten: plano kognitiboan, komunikatiboan, sozialean, afektiboan, ekintzailean. Baina, aldi berean, egoera edo testuinguru batean eraginkortasunez aritzeko, arazoa gainditzeko behar diren ezagutzak eta egiten jakitea eta izaten jakitea modu integratuan mobilizatu behar dituzte.
Badaude ebidentziak, –pedagogia-ikerketen ondorioz–, baieztatzeko zenbait irakaskuntza-metodologiak gehiago laguntzen dutela beste batzuek baino ikasleen konpetentziak garatzerakoan. Edukiak transmititzea ardatza zenean maiz erabiltzen zen eskola magistral estiloa, esate baterako, ez da positiboki baloratzen ikasleen konpetentzien garapena ardatza izango bada. Ikasleen konpetentziak garatzea hezkuntza-sistemaren ardatz denean, zenbait erabaki metodologiko hartu behar izaten dira. Horrela, esate baterako, hizkuntzen i(ra)kaskuntzan, ikuspegi komunikatiboarekin bat datozen metodoetarantz jotzen da. Baina irakaskuntza alor guztietan hartu behar dira erabaki metodologikoak: ikasleen parte hartze ahalik eta aktiboena sustatu behar da. Ikasleek, ikaste prozesuan, dauzkaten ahalik eta ahalmen eta konpetentzia gehien erabili beharko dituzte, hezkuntza-sistemak proposatuko dizkien erronkei aurre egiteko.
Horrela, modan jarriko dira proiektutan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza dialogikoa, problemetan oinarritutako ikaskuntza, Flipped classroom metodoa, ikasketa kooperatiboa, etab.
Hezkuntza gaitasunen tipologiak
aldatu- Oinarrizko gaitasunak, gaitasun-giltzak, funtsezko gaitasunak.
- Gaitasun orokorrak, sortzaileak, askotariko diziplinetakoak.
- Berariazko gaitasunak edo gaitasun espezifikoak.
Europako Erkidegoen Batzordearen proposamenaren arabera (2005), Oinarrizko Gaitasunak pertsona guztiek bere asebetetze eta garapen pertsonalerako behar dituztenak dira eta, halaber, herritar aktiboak izateko, gizarteratua egoteko edo enplegurako behar direnak. Oinarrizko hezkuntza eta prestakuntzaren ondoren, gazteek gaitasun nagusiak garatuta eduki beharko dituzte; horiek garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu beharko dute bizitza osoan zehar, ikaskuntza-irakaskuntza iraunkorraren testuinguruan.
2002an DeSeCoren proposamenarekin osa daiteke: Oinarrizko Gaitasuna izateko "giltza" behar dute izan eta gizarte osorako balio behar dute.
Berariazko gaitasunak edo gaitasun espezifikoak testuinguru jakin batean aplika daitezkeenak dira eta orokorrak, berriz, testuinguru ezberdinetan aplika daitezkeenak. Bai batzuk eta bai besteak oinarrizko gaitasun izan daitezke, beti ere goian aipaturikoa beteko balute. I
Gaitasunetan oinarritutako curriculum ereduak
aldatu- Gaitasun orokorrak edo zeharkakoa eta diziplina arloko gaitasun espezifikoak bereizten dituzten curriculum ereduak: DESeCo/OCDE, Tunning, Belgika, Danimarka, Alemania, Irlanda, Grezia, Luxenburgo, Herbehereak, Austria, Portugal, Suedia, Erresuma Batua eta Euskal Curriculuma.
- Curriculum eredu mistoak, zeharkako gaitasunak eta diziplina arloak nahastuz, gaitasun nagusi bezala hartuz: Europako Batzordea, Danimarka, Austria, Portugal, Espainia (LOE), Luxenburgo, Frantzia eta Katalunia.
- Gaitasun nagusiak eta diziplina arloak bereizten ez dituzten curriculum ereduak: Italia eta Finlandia.
Hezkuntza gaitasunak Europar Batasunaren arabera
aldatu- Ama hizkuntzan komunikatzea. (Ikus komunikazio gaitasuna).
- Atzerriko hizkuntzetan komunikatzea. (Ikus komunikazio gaitasuna).
- Matematikarako gaitasuna eta zientzietarako eta teknologiarako oinarrizko gaitasuna.
- Gaitasun digitala.
- Ikasten ikasteko gaitasuna
- Pertsonarteko gaitasunak eta herritar gaitasuna.
- Iniziatiba eta izaera ekintzailea.
- Kontzientzia eta adierazpen kulturala.
Espainia/LOEren arabera zortzi gaitasunak
aldatu- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. (Ikus komunikazio gaitasuna).
- Matematikarako gaitasuna.
- Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioan aritzeko gaitasuna.
- Informazioa lantzea eta gaitasun digitala.
- Gizarte eta herritar gaitasuna.
- Kulturarako eta arterako gaitasuna.
- Ikasten ikasteko gaitasuna.
- Autonomia eta iniziatiba soziala.
Frantzia/Socle Commun-en arabera zazpi gaitasunak
aldatu- Frantsesa menderatzea, (ikus komunikazio gaitasuna).
- Atzerriko hizkuntza bat praktikatzea.
- Oinarrizko gaitasunak matematikan eta kultura zientifikoan eta teknologian.
- Informazioaren eta komunikazioaren ohiko teknikak menderatzea.
- Kultura humanistikoa.
- Gizarte eta herritar gaitasuna.
- Autonomia eta iniziatiba.
2007 EAEko Curriculumean aipatzen diren oinarrizko zortzi gaitasunak (175/2007 Dekretua)
aldatuEAEko 2007ko Curriculumaren, (175/2007; 2007/11/13ko agintea, III. eranskina), 8 gaitasunak:
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (ikus komunikazio gaitasuna)[23].
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. (Izen luzea laburbiltzeko, Gaitasun digital deitzen zaio).
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. (Laburbiltzeko Autonomiarako gaitasuna deitu egiten zaio).
Derrigorrezko Eskolaldirako EAEko Curriculumaren arabera bost konpetentziak
aldatu- Pentsatzen eta ikasten ikastea.
- Komunikatzen ikastea (ikus komunikazio gaitasuna).
- Elkarrekin bizitzen ikastea.
- Norbera izaten ikastea.
- Egiten eta ekiten ikastea.
UNESCO | Europar Batasuna | Hezkuntzako Lege Organikoa 2006/2 (LOE)(Espainia)[24] | 2007/175 Dekretua (EAE) | Errege Dekretua 2014/126 (LOMCE)(Espainia) | Zehar-konpetentziak EAEko 2015/236 Dekretuaren arabera | Diziplina baitako konpetentziak EAEko 2015/236 Dekretuaren arabera |
---|---|---|---|---|---|---|
Heziberri 2020[25] | Heziberri 2020[26] | |||||
Ezagutzen ikastea | Ikasten ikastea | Ikasten ikastea | Ikasten ikasteko gaitasuna | Ikasten ikastea | Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia | |
Egiten ikastea | Ekimena eta ekintzaile-espiritua | Autonomia eta gizarte-ekimena | Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna | Ekimena eta ekintzaile-espiritua | Ekimenerako eta pentsatzen ikasteko konpetentzia | |
Elkarrekin bizitzen ikastea | Harremanetarako gaitasun zibikoa | Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna | Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna | Gizarterako konpetentziak eta konpetentzia zibikoak | Elkarbizitzarako konpetentzia | Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia |
Izaten ikastea | Autonomia eta gizarte-ekimena | Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna | Izaten ikasteko konpetentzia | |||
Ama hizkuntza | Hizkuntza-komunikazioa | Hizkuntza komunikazio gaitasuna | Hizkuntza-komunikazioa | Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia | Hizkuntza- eta Literatura komunikaziorako konpetentzia | |
Atzerriko hizkuntzak | Hizkuntza-komunikazioa | Hizkuntza komunikazio gaitasuna | Hizkuntza-komunikazioa | Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia | Hizkuntza- eta Literatura komunikaziorako konpetentzia | |
Gaitasun digitala | Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala | Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna | Gaitasun digitala | Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia | ||
Matematika, Zientziak eta Teknologia | Matematika | Matematikarako gaitasuna | Gaitasun matematikoa eta Zientziarako eta Teknologiarako gaitasunak | Matematikarako konpetentzia | ||
Matematika, Zientziak eta Teknologia | Ingurune fisikoaren ezaguera | Zientzia-, teknologia- eta osasun- kulturarako gaitasuna | Gaitasun matematikoa eta Zientziarako eta Teknologiarako gaitasunak | Zientziarako konpetentzia | ||
Matematika, Zientziak eta Teknologia | Ingurune fisikoaren ezaguera | Zientzia-, teknologia- eta osasun- kulturarako gaitasuna | Gaitasun matematikoa eta Zientziarako eta Teknologiarako gaitasunak | Teknologiarako konpetentzia | ||
Kultura-kontzientzia eta adierazpena | Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna | Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna | Kultura-kontzientzia eta adierazpena | Arterako konpetentzia | ||
Konpetentzia motorra (sic) |
Gaitasunak hezkuntzako ardatz hartzeak zer nolako aldaketak ekarri beharko lituzke EBALUAZIO kontuetan?
aldatu« | Bigarren tranpa ebaluazioa da. Horrekin haserretu nintzen. Esaten da arloak ebaluatu behar direla, zenbakiekin, baina konpetentziak ere bai. Hori ez da bidea. Honetan busti behar gara. Benetan bultzatu nahi baditugu konpetentziak, hauek ebaluatu behar dira, dituzten dimentsioak eta garapen mailak kontuan izaten. | » |
—Berta Martínez Pérez - Berritzeguneko aholkularia[27]. |
Ikasleen edukien jabetza baloratzetik ikasleen konpetentziak baloratzera igarotzeko bidean ibili da, azken urteotan, Europako hezkuntza sistema[28].
Dena den, ikasleei banatzen zaizkien kalifikazio-boletinetan, oraindik ere, edukien eta jarreren balorazioak maiz agertzen dira eta konpetentziak maiz ez dira aipatu ere egiten. Pixkanaka-pixkanaka edukien ebaluazioa ardatz izatetik konpetentzien ebaluazioa egitera igarotzeko asmoa dago Europa osoan.
Barneko ebaluazioa
aldatuIkastetxeetan irakasleek ikasleen gaitasunak ebaluatzeko ahaleginak egin dituzte azken urteotan. Ezkerreko irudian irakasle talde batek prestatutako kalkulu orria ikasleen zenbait konpetentzietan erakutsitako maila baloratzeko.
Kanpoko ebaluazioa
aldatuEuropako hezkuntza sistemetan eta munduko sistema aurreratuenetan, ebaluazio-probak diseinatu egin izan dira ikasleen konpetentzien jabetze-maila ebaluatzeko. PISA probak, TIMSS, PIRLS probak... EAEn ISEI-IVEIk diseinatu ditu urtetan diagnosi-ebaluazio probak[29]. Nafarroan ere antzeko diagnosi-ebaluazioak egiten dira Gobernuko Hezkuntza Sailetik[30].
Oharrak
aldatu- ↑ Gaitasun izena erabiltzen zen, behin eta berriro, esate baterako 175/2007 Dekretuan. Ikus Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Berritzegune Nagusia: Oinarrizko gaitasunak EAEko hezkuntza sisteman.
- ↑ Konpetentzia izena hobetsi dute, esate baterako, 236/2015, 2037/2015 eta 127/2016 Dekretuetan. Baina gaitasun hitza ez dute baztertu. Ikus, esate baterako, Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeak DeSeCo proiektuaren baitan 2002. urtean emandako definizio hau da gehien erabiltzen dena.
- ↑ (Gaztelaniaz) Coll, César. «Las competencias en la educación escolar: algo más que una moda y mucho menos que un remedio» Aula de Innovación Educativa (161. alea): 34-39..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Katalanez) DeSeCo proiektua: Definició i Selecció de Competèndies proiektuko hitzak nolabait itzuliz. Educar en Competènces (ikus 13. diapositibako definizioa)
- ↑ a b Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila. Heziberri 2020
- ↑ a b «Glosarioa» Heziberri 2020.
- ↑ Heziberri 2020. Ebaluazio eredua.
- ↑ «236/2015 dekretua | LH-DBH» www.berrigasteiz.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LOMLOE · Definiciones» educagob.educacionyfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
- ↑ «Heziberri 2020 Planaren Hezkuntza eredu pedagogikoaren araberako ebaluazio sistema propioa» Heziberri 2020 (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
- ↑ «Alex Gabilondo: "Datuetatik jakinduriara"» Luberri 2022-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
- ↑ «Norantz doa berrikuntza?» Hezkuntza Berriztatzea (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Dekretuak, Oinarrizko Curriculuma. (2018-06-13). «EAEko curriculum dekretuak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
- ↑ «236/2015 dekretua | LH - DBH» www.berrigasteiz.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
- ↑ «127/2016 dekretua | BATX» www.berrigasteiz.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
- ↑ a b Aurkezpena, Heziberri 2020 Plana. (2018-08-09). «Aurkezpena» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
- ↑ EAEko Hezkuntza Saila. Berritzegune Nagusia. «OINARRIZKO KONPETENTZIAK LANTZEN. Zehar-konpetentziak: metodologia eta ebaluaziorako orientabideak.pdf» Google Docs (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
- ↑ EAEko Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila. Heziberri 2020 - Oinarrizko zehar konpetentziak eskuratzeko prozeduren eta jarreren artxiboa. (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
- ↑ Xabier GARAGORRI, Jon-Simon GARTZIA, Xabier MUJIKA, Ibon OLAZIREGI. «Prozeduren eta jarreren artxiboa - Google Drive publikoa» drive.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
- ↑ DERRIGORREZKO ESKOLALDIRAKO EUSKAL CURRICULUMA - OINARRIZKO TXOSTENA. , 54 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) López-Goñi, Irene. (2014 [i.e. 2015]). Hacia un currículum guiado por las competencias : propuestas para la acción. (1ª ed. argitaraldia) Universidad Pública de Navarra = Nafarroako Unibersitate Publikoa ISBN 978-84-9769-293-9. PMC 907056951. (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
- ↑ Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Berritzegune Nagusia: Oinarrizko gaitasunak EAEko hezkuntza sisteman
- ↑ (Gaztelaniaz) «C. Científica» avaluacio (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Competència Lingüística» avaluacio (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
- ↑ (Gaztelaniaz)LOE Ley Orgánica de Educación 2006/2
- ↑ EAEko Heziberri 2020 Plana
- ↑ EAEko Heziberri 2020 Plana
- ↑ gonzalolarruzea. (2020-11-13). Berta Martínez: “Berrikuntza pedagogikoan eta teknologian geldoegi ari gara”. (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
- ↑ EAEko Heziberri 2020 egitarauan, esate baterako, oinarrizko konpetentziak eta oinarrizko zehar konpetentziak ebaluatzeko irizpideak argitaratu ziren: Heziberri 2020 Planaren Hezkuntza eredu pedagogikoaren araberako ebaluazio sistema propioa
- ↑ ISEI-IVEI - Ebaluazioa. (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
- ↑ «Nafarroako ebaluazioa - Hezkuntza Saila» www.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) GONZÁLEZ, D., SÁNCHEZ, C., y SÁNCHEZ, L.: «El diseño curricular por competencias en la educación médica.» Educación Médica Superior 17(4), , 2003.
- (Gaztelaniaz) POZO, J. I., Aprendices y Maestros, Alianza editorial, Madrid, 1999.
- (Gaztelaniaz) SEP, Plan y Programas de Estudio: Educación Básica. Primaria, 2008.
- (Gaztelaniaz) Perrenoud, Philippe. “Construir las competencias, ¿es darle la espalda a los saberes?” Red U. Revista de Docencia Universitaria, número monográfico II “Formación centrada en competencias (II)”, 2008.
- (Espainiako) MINISTERIO DE EDUCACIÓN, CULTURA Y DEPORTE. Orden ECD/65/2015, de 21 de enero, por la que se describen las relaciones entre las competencias, los contenidos y los criterios de evaluación de la educación primaria, la educación secundaria obligatoria y el bachillerato.
- Sergio Tobón. La formación basada en competencias en la educ. superior. Bogotá. 2008.
- TOBÓN, S., PIMIENTA, J., y GARCÍA, F., J. A., Secuencias didácticas: aprendizaje y evaluación de competencias, Pearson, México, 2010.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- 175/2007 DEKRETUA. EAEko Curriculumeko III. eranskina..
- 97/2010 DEKRETUA. 2007ko Curriculuma aldatu zuen dekretua[Betiko hautsitako esteka].
- 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
- 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea.
- Derrigorrezko Eskolaldiko Euskal Curriculuma[Betiko hautsitako esteka].
- Euskal Curriculumaren ataria.
- Gaitasunak: ikaskuntza eta irakaskuntza.
- (Gaztelaniaz) Oinarrizko konpetentziei buruzko Las Palmaseko Unibertsitatearen gunea.
- (Gaztelaniaz) Oinarrizko gaitasunei buruzko hitzaldia YouTube bideo honi jarraiki beste hamaika topa daitezke hezkuntzako oinarrizko gaitasunei buruz.
- pdf, Curriculum 2007 EAE (Egin klik dokumentuaren azpiko aldeko koadroan III. eranskina ikusi ahal izateko).
- Hezkuntza berriztatzeko lehentasun ildoak, EAE[Betiko hautsitako esteka].
- Oinarrizko gaitasunak EAE, 2007[Betiko hautsitako esteka].
- "Biharko eskola: gaitasunak lantzea ardatz" ARGIA astekaria, Larrun 110 zkia. Bideoa.
- EAEko Berritzegune Nagusia: "Oinarrizko gaitasunak".
- Testu idatziak zuzentzeko irizpideak (3 hizkuntzatan).
- (Gaztelaniaz) Gob. Navarra. Competencia comunicativa. Producción de textos escritos. Orientaciones para la corrección ESO.
- (Gaztelaniaz) Evaluación de la comunicación oral en inglés / sets prueba evaluación[Betiko hautsitako esteka]