Friedrich Bergius
Friedrich Karl Rudolf Bergius (Breslau, 1884ko urriaren 11 – Buenos Aires, 1949ko martxoaren 30a) alemaniar kimikaria izan zen. 1931ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Carl Boschekin batera kimiko presio handiko metodoak asmatu eta garatzeagatik. Bergius prozeduraz ere ezaguna da. Prozesuak ikatzetik erregai sintetikoa ekoiztea ahalbidetzen du.
Friedrich Bergius | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Friedrich Karl Rudolf Bergius |
Jaiotza | Wrocław eta Złotniki (en) , 1884ko urriaren 11 |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Buenos Aires, 1949ko martxoaren 30a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Cementerio Alemán (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wrocławeko Unibertsitatea Leipzigeko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Richard Abegg |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Hannoverko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
Kimikan lizentziatu zen Leipzigeko Unibertsitatean azido sulfurikoari buruzko tesi batekin. Carl Boschekin eta Fritz Haberrekin lan egin zuen Karlsruhe Unibertsitatean. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alemaniatik alde egin zuen eta Italian, Turkian, Suitzan, Espainian eta Argentinan lan egin zuen.