Foronda
- Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foronda (argipena)».
Foronda, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 517 metroko garaieran kokatuta dago. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, aireportuaren alboan (kontu izan ez dela aireportuan bertan dagoen herria, hori Andetxa Foronda da).
Foronda | |
---|---|
Euskal Herria | |
Foronda herria eta Zalla ibaia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′54″N 2°43′22″W / 42.89838°N 2.72276°W |
Demografia | |
Biztanleria | 43 (2015) |
Historia
aldatuAntzina udalerri independente izan bazen ere, 1975ean Gasteizek anexionatu zuen. Anexioa burutu zenean, Forondako auzo guztiak Gasteizko nekazal guneko herrixka bihurtu ziren. Anexioa burutu zenean Forondak 700 biztanle inguru zituen.
Forondako udalerria honako herriskek osatzen zuten: Andetxa (herriburua zena), Arangiz, Artatza, Aztegieta, Foronda, Gereña, Legarda, Lopida, Mandoiana, Mendiguren, Otatza (aireportua egiteko eraitsi zutena), Uribarri Dibiña eta Ihurre.
Udalerri zaharrak antzinako Badaiozko ermandadearen lur-eremua hartzen zuen; gaur egun Badaiotz (Badaia mendilerrotik eratorria) sokatiran ari den talde garrantzitsu baten izenean mantentzen da.
Demografia
aldatuForondako biztanleria |
---|
Ondasun nabarmenak
aldatu- Forondako markesaren jauregia. 2.220 m2 eraikiak ditu, 2,78 hektareako lursail batean.
- San Martin eliza.
- Forondako pikota.[1]
-
Forondako markesaren palazioa
-
San Martin eliza
-
Depositua
-
Eskola zaharra
-
Bolatokia
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
aldatu