[go: up one dir, main page]

Fernando Collor de Mello

Fernando Affonso Collor de Mello (Rio de Janeiro, 1949) brasildar politikaria da. Brasilgo presidentea izan zen 1990 eta 1992 bitartean.

Fernando Collor de Mello

(2019)
Alagoas senator (en) Itzuli

2015eko otsailaren 1a - 2023ko otsailaren 1a
Hautetsia: 55th legislature of the National Congress of Brazil (en) Itzuli
Alagoas senator (en) Itzuli

2007ko otsailaren 1a - 2015eko otsailaren 1a
Heloísa Helena (en) Itzuli

34. Brasilgo presidente

1990eko martxoaren 15a - 1992ko urriaren 2a
José Sarney - Itamar Franco
federal deputy of Alagoas (en) Itzuli

1983ko otsailaren 1a - 1987ko otsailaren 1a
mayor of Maceió (en) Itzuli

1979ko martxoaren 15a - 1982ko maiatzaren 14a
Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1949ko abuztuaren 12a (75 urte)
Herrialdea Brasil
BizilekuaMaceió
Brasilia
Lehen hizkuntzaportugesa
Familia
AitaArnon Afonso de Farias Melo
Ezkontidea(k)Caroline Serejo Medeiros Collor de Mello (en) Itzuli
Rosane Collor (en) Itzuli  (1984 -  2005)
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Brasília (en) Itzuli
Colégio São Vicente de Paulo (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Lantokia(k)Brasilia
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa
Alderdi politikoa AGIR (en) Itzuli
Brasilgo Demokraziaren Mugimendua
Democratic Social Party (en) Itzuli
Aliantza Berritzaile Nazionala
Brazilian Labour Renewal Party (en) Itzuli
Brasilgo Alderdi Laborista

fernandocollor.com.br
Facebook: colloralagoas Twitter: Collor Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Ekonomian lizentziatu zen 1970ean. Aita hedabideen arloko Brasilgo pertsonarik boteretsuenetakoa zuen, eta, ikasketak bukatutakoan, familiaren prentsa-negozioan sartu zen. Diktadura militar luzearen ondoren, 1989an lehen hauteskunde demokratikoak egin zirenean, presidentetzarako aurkeztu zuen bere burua, Partido da Reconstrução Nacional alderdi eskuindar eta neoliberalaren bitartez.

1990ean, Brasilgo Langileen Alderdia garaitu, eta demokrazialdi berriko lehen presidente bihurtu zen. Ekonomia suspertzearren, Mundu Bankuarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin Brasilgo kanpo-zorra negoziatzeko prest agertu zen, eta, azken horren aholkuei jarraituz, politika neoliberala jarri zuen abian: bankuetako ondasun guztiak sei hilabetez bere horretan uzteko agindua eman zuen. Gerora jakin zen bere ondasunak Brasilgo bankuetatik kanpora atera zituela. Amazoniako oihanak babesteko konpromisoa ere hartu zuen, eta 1992an Rio de Janeiron egin zuten Ingurumenari buruzko Mundu Biltzarra. Urte hartan bertan, presidente kargutik eraitsi, eta auzipetu egin zuten, ehunka mila dolar bereganatzearen salaketapean. Brasilgo Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen, froga aski ez zegoelako, baina Brasilgo Kongresuak errudun jo zuen, eta 1994tik 2002ra eskubide politikoak baliatzea eragotzi zion. 2006an, senatari izateko hautatu zuten Brasilgo ipar-ekialdeko Alagoas estatuan.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Collor de Mello Aldatu lotura Wikidatan