[go: up one dir, main page]

Filipe IV.a Espainiakoa

Felipe IV.a Espainiakoa» orritik birbideratua)

Filipe IV.a Espainiakoa Handia[1] edo Filipe III. Portugalgoa (Valladolid, 1605eko apirilaren 8a - Madril, 1665eko irailaren 17), ezizenez Errege-planeta, 1621-1665 bitartean Espainiako erregea eta 1621-1640 bitartean Portugalgo erregea (Filipe III.a Portugalgoa) izan zen. Bere 44 urte eta 170 eguneko erreinaldia Habsburgo leinuko luzeena izan zen eta Espainiako historiako bigarrena, Filipe V.arena eta gero.

Filipe IV.a Espainiakoa


Gaztela eta Leon erregea

1621eko martxoaren 31 - 1665eko irailaren 17a
Filipe III.a Espainiakoa - Karlos II.a Espainiakoa
Portugalgo monarka

1621eko martxoaren 31 - 1640ko abenduaren 1a
Filipe III.a Espainiakoa - Joanes IV.a Portugalgoa

Aragoiko erregea

1621eko martxoaren 31 - 1665eko irailaren 17a
Filipe III.a Espainiakoa - Karlos II.a Espainiakoa
Sardiniako errege

1621eko martxoaren 31 - 1665eko irailaren 17a
Iberian Union (en) Itzuli monarka

Bizitza
JaiotzaValladolid Royal Palace (en) Itzuli1605eko apirilaren 8a
Herrialdea Espainia
BizilekuaRoyal Alcazar of Madrid (en) Itzuli
HeriotzaCuarto bajo del Rey (en) Itzuli1665eko irailaren 17a (60 urte)
Hobiratze lekuaEl Escorial monasterioaren errege kripta
Familia
AitaFilipe III.a Espainiakoa
AmaMargarita Austriakoa
Ezkontidea(k)Elisabet Borboikoa  (1615eko azaroaren 25a, 1615eko urriaren 8a -
Mariana Austriakoa  (1649ko urriaren 7a, 1649ko azaroaren 8a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHabsburgo Etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmonarka, agintaria, politikaria eta arte bildumagilea
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Izengoitia(k)O Grande, O Rei Planeta eta O Opresor
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 3964 Edit the value on Wikidata

Filipe IV.aren garaian, Europa protestantearen eta Frantzia katolikoaren aurkako guda etengabeak Espainiaren beheraldia ekarri zuen, eta betiko bukatu zen Espainiak Europan zuen nagusitasuna.

Biografia

aldatu

Filipe III.a Espainiakoaren eta Margarita Austriakoaren semea zen. 1621ean, 15 urte zituela, aita hil eta Espainia eta Portugalgo errege bilakatu zen[2].

Aginpidea bere begikoen eskuetan utzi zuen, Olivares konde-dukearengan bereziki. Hau Espainiak Europan zuen nagusigoa mantentzen saiatu zen. Garai hartan gerra ugari izan ziren: Frantzian, Valtellinako arazoa zela medio, eta Italiako Alpeetan; Flandesko gerrak ere segitzen zuen; Spinolak Breda hartu zuen; Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen, Nordlingengo garaipenarekin (1634) eta Rocroiko porrotarekin (1643).

1643an, Olivares kargutik kendu ondoren, erregeak berak hartu zuen gobernatzeko erantzukizuna Luis Mendez de Haro Olivaresen iloba eta Medina de las Torresko dukearen laguntzaz. 1659an Frantziaren aurkako gerra amaitu zen, Faisaien uhartean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenarekin.

Barne politikan, berriz, Bizkaian (Gatzaren matxinada, 1631-1634), Katalunian eta Portugalen matxinadak gertatu ziren, eta Portugalek askatasun osoa lortu zuen.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

Sasikoak

aldatu

Kontaketa desberdinek hainbat seme eta alaba sasiko zenbatzen dizkiote, maitale desberdinekin izanak.[3]

María Calderón aktore maitaleakin seme bat izan zuen (Joan Jose 1629–1679).

Catalina Manrique Charelako markesen alabarekin izandako harremanetik, Frantzisko Fernando Isidro jaio zen, Euskal Herrian bizi eta hil zena.

Maitale euskaldunak ere izan zituen, hala nola Casilda Manrique de Luiando Hurtado de Mendoza, zeinaren semea Karlos Fernando Austriakoa (1639-1696) izan zen; eta Ana Maria Uribeondo, zeinaren semea, Fernando Valdés (1638-1702), gobernadore izan zen Novarakoa, Italian.[4][5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. Felipe IV[Betiko hautsitako esteka] Artehistoria.jcyl.es
  3. (Gaztelaniaz) «Así fue la desenfrenada vida sexual de Felipe IV» Muy Interesante 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  4. (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. (2015-09-06). «Felipe IV, el putero mayor del Reino» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  5. (Gaztelaniaz) «7 hijos ilegítimos de Felipe IV» el barroquista 2015-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).

Kanpo estekak

aldatu