Efemeride
Astronomian, efemeridea egun bakoitzean planeta, satelite, izar edo beste argizagi batek zeruan duen kokapena eta beste uneko ezaugarriak adierazten dituen taula edo datu-multzoa da.[1] Konputagailu mekanikoen lehen aplikazioetako bat izan zen arren, efemeride terminoa taula inprimatu sinple bati aplikatzen zaio.
Efemerideetatik abiatuta kalkulatutako kokapen astronomikoa igoera zuzenaren eta deklinazioaren koordenatu esferikoen sisteman gertatzen da. Astronomoentzat garrantzitsuak diren fenomeno astronomiko batzuk hauek dira: eklipseak, planeten erretrogradazioa, denbora siderala, Ilargiaren nodoen kokapen ertainak eta errealak, ilargi-faseak eta zeruko gorputz txikiagoen posizioak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Helioskiametroa, astronomia-efemerideen neurgailua» Zientzia Kaiera 2016-12-13 (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |