[go: up one dir, main page]

Disney+ (edo Disney Plus) harpidetza bidezko telebista, bideo edo streaming zerbitzu bat da, The Walt Disney Company ikus-entzunezko enpresak sortua 2019an. Euskal Herrian 2020ko udaberrian hasi zen martxan,[1] lehenago Espainian eta geroxeago Frantzian.[2]

Disney+
Datuak
Motabideo emankizun zerbitzua
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
KudeatzaileaDisney Streaming (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
JabeaThe Walt Disney Company
Historia
Sorrera2019ko azaroaren 12a
SorlekuaLos Angeles
webgune ofiziala
IMDB: co0721120 Facebook: DisneyPlus Twitter: DisneyPlus Instagram: disneyplus Youtube: UC_5niPa-d35gg88HaS7RrIw TikTok: disneyplus Edit the value on Wikidata

Edukiak

aldatu

Zerbitzuak hainbat kate eta ekoiztetxetako edukiak biltzen ditu: Walt Disney Studios eta Walt Disney Televisionek sortutako filmak eta telesailak, eta Disneyren jabetzakoak diren Marvel, National Geographic, Pixar eta Star Wars markako produktuak dira bere erakarpen nagusia.

Disney+ ez da Disney etxearen streaming bidezko telebista bakarra, Hulu programazio orokorreko kate bat ere bere jabetzakoa da, eta Estatu Batuetako ESPN+ kiroletako telebista ere badago, ESPN kateari lotua.

Eduki propio berezkoak ere sortu zituen Disneyk katea hornitzeko, horien artean The Mandalorian izan zen estreinaldiko erakarpen puntu nagusia, Star Wars unibertsoan kokatutako telesail bat.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Disney+: beste streaming zerbitzu bat, oraingoz gugandik urruti» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  2. (Ingelesez) Keslassy, Elsa; Keslassy, Elsa. (2020-04-07). «Disney Plus Launches in France After Two-Week Delay» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).