[go: up one dir, main page]

Dakar[1] (woloferaz: Ndakaaru) Senegalgo hiriburua eta hiri nagusia da. 83,38 kilometro koadroko eremua du, eta 2013an 1.146.053 biztanle zituen[2]. Hala ere, 2021ean 3,94 milioi biztanle zituela kalkulatzen zen.

Dakar
Ville de Dakar
portu-hiria
Dakar-ko ikuspegia Irudi gehiago
Fitxategi:Ez
Administrazioa
Herrialdea Senegal
EskualdeaDakar
AlkateaKhalifa Sall
Izen ofizialaVille de Dakar
Jatorrizko izenaVille de Dakar
Geografia
Koordenatuak14°43′55″N 17°27′26″W / 14.7319°N 17.4572°W / 14.7319; -17.4572
Map
Azalera83,38 km²
Altuera0-22
Demografia
Biztanleria1.438.725 (2021)
292.672 (2013)
Metropolia2.452.656
Dentsitatea17.439 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakIsfahan, Bissau, Marseilla, Ann Arbor, Milan, Sfax, Ekialdeko Jerusalem, Niamei, Kinshasa, Bamako, Brazzaville, Washington, Taipei, Oran, Baku, Rosario, Duala eta Dijon
Hizkuntza ofizialaWolofera eta frantses
http://villededakar.org/node

Unibertsitatea dauka, Afrika frantseseko zaharrena; artzapezpikuaren egoitza da.

Geografia

aldatu

Ozeano Atlantikoren ertzean dago, herrialdeko mendebaldeko muturrean, Cap-Vert penintsulan. Afrikako hiririk mendebaldekoena da.

      Datu klimatikoak (Dakar, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 39.6 38.7 40.4 38.4 36.2 36.6 36.9 35.0 36.2 39.3 40.3 39.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.3 25.2 25.4 25.0 26.0 28.6 30.0 30.3 30.7 31.0 29.8 27.4 27.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18.3 18.0 18.5 19.2 20.7 23.5 25.1 25.3 25.2 25.3 23.3 21.0 22.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 11.0 10.7 10.9 14.0 15.4 17.0 17.2 20.0 20.0 17.2 17.0 12.4 '
Euria (mm) 1.0 2.0 0.3 0.0 0.1 14.0 51.0 154.0 133.0 26.0 9.2 1.0 391.6
Euri egunak (≥ 1 mm) 1.0 1.0 1.0 0.2 0.4 3.0 8.0 15.0 12.0 4.0 1.0 1.0 47.6
Eguzki orduak 244.9 245.8 276.0 288.0 291.4 252.0 232.5 223.2 219.0 257.3 249.0 238.7 3017.8
Hezetasuna (%) 68 74 77 81 81 80 78 81 83 80 72 68 77
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3]
Iturria (2): Spiegel Online Wetter[4]

Historia

aldatu

Dakar ingurua XV. mendean populatu zen. Portugalek Gorée uhartean ezarri zuen merkataritza gune bat, bereziki Atlantikoko esklabo merkataritzan aritzeko. Frantziak uhartea 1677an konkistatu zuen. Esklabotza ezezatatu eta gero Frantziak lur lehorra ere konkistatu zuen XIX. mendean eta Frantziako inperio kolonialaren parte garrantitsu bilakatu zen.

Gotorleku militarra izatetik aurrera egin zuen 1862an, non hasi zen eraikitzen hiria.

1902tik aurrera Mendebaldeko Afrika Frantsesaren hiriburu bilakatu zen, Saint-Louisen ordez. Garrantzi handiko militar portua izan zen Bigarren Mundu Gerran.

1959 eta 1960 artean Dakar Maliko Federazioaren hiriburua izan zen, baina Senegalen independentzia eta gero, herrialde horren hiriburu izan zen.

20. mendearen amaieran, nazioarteko ibilgailuen rally baten amaiera puntu bilakatu zen, Paris-Dakar izenarekin, 1979an izandako lehen rallyarekin. Harrezkero, Granada-Dakar edo Paris-Lurmutur Hiria bezalako bideak izan ditu rally horiek, eta jada 21. mendean ez da rallya tradizionalki Senegalgo hiriburuan amaitzen, baina Le Dakar esaten zaio oraindik kirol probari.

Ekonomia

aldatu

Burdinbidegune garrantzitsua da, eta sartu-irten handiko portua eta aireportua ditu. Petrolio findegia dauka.

Hezkuntza

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Dakar ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman undat izeneko erreferentziarako
  3. Climate Averages for Dakar. Weather and Climate (Погода и климат) (Noiz kontsultatua: 2016-10-30).
  4. Africa, Senegal, Dakar. wetter.spiegel.de (Noiz kontsultatua: 2016-10-30).
  5. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
  6. (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-28).
  7. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
  8. DC Office of the Secretary. Protocol and International Affairs. .

Kanpo estekak

aldatu