Chantal Montellier
Chantal Montellier (Boulthéon[oh 1], 1947ko abuztuaren 1a) komikigile, prentsako marrazkilari, eleberrigile eta margolari frantsesa da.
Chantal Montellier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andrézieux-Bouthéon, 1947ko abuztuaren 1a (77 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | École supérieure d'art et design Saint-Étienne (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, komikigilea, eleberrigilea, idazlea eta artista |
Kidetza | Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) |
chantalmontellier.com |
Biografia
aldatuChantal Montellier 1947ko abuztuaren 1ean jaio zen Boulthéonen (1965etikAndrézieux-Bouthéon-en integratutako udalerri ohia), Saint-Étienne herritik gertu, Loira departamentuan.1962tik 1969ra, Saint-Étienne-ko Goi mailako Arte eta Diseinu eskolan ikasi zuen. Ikasketak amaitutakoan, 1969tik 1973ra, arte plastikoak irakatsi zituen lehen eta bigarren mailako zenbait ikastetxetan.1989tik 1993ra, Université Paris-VIII-Vincennes-Saint-Denis unibertsitateko zenbait ikastaroren arduraduna izan zen.[1] Hasieran, pinturari ekin zion: 1972an, Parisko Grand Palais-en bere mihise batzuk egon ziren ikusgarri.[1] 1972tik aurrera, prentsako marrazkiak egin zituen ezkerreko zenbait egunkaritan: Le Combat syndicaliste, Politis, L'Humanité, L'Unité, La Nouvelle Critique, Maintenant, Le Monde, L'Autre Journal, Marianne, France nouvelle, Révolution aldizkari eta egunkarietan, adibidez.[1][2] Komikigile gisa, Charlie Mensuel, Metal Hurlant, Ah! Nana[2], (À suivre) eta Psikopat komiki aldizkarietan kolaboratu zuen. Metal hurlant-en istorio laburrak sortu zituen, geroago albumetan jasota bilduko zirenak.[1] Magnard eta Gallimard argitaletxeentzat ere lan egin zuen.[1]
90eko hamarkadan, Montellierren Julie Bristol seriearen azken albumaren porrotak eta editoreekin izandako gatazkek komikigintza alde batera uztera eraman zuten egilea: 1998tik 2008ra ez zuen komiki berririk sortu, eta irakasle eta idazle gisa bakarrik lan egin zuen.[3]
Bere hasierako marrazki errealistek —askotan zuri-beltzezkoak— Jacques Tardirenak ekartzen dituzte gogora.[4] Geroago, Montellierren marrazketaren bilakaerak “errealismo ia fotografiko” batera eramango zuen bere estiloa.[1] Bere lanetan agerikoak dira komikigileak “bazterkeriaz” duen interesa eta haren kontrako konpromisoa.[1]
Chantal Montellierren konpromiso politiko eta feminista nabaria da bere lanetan. Les Damnés de Nanterre albuma jarrera horren adibidea da. Ikerketa komiki horretan, Montellierrek Florence Rey eta Audry Patrick Maupinen afera —Parisko eskualdean bost hildako eragin zituen talde anarkista baten eta poliziaren arteko tiroketa— aztertu zuen eta bertsio ofiziala deseraiki zuen.[5][6] Batzuetan jasan behar izan ditu bere jokabideak eragindako ondorioak. 2007an, adibidez, Lausanako BDfil komiki-azokara gonbidatu zutenean, antolatzaileek bertan behera utzi zuten gonbidapena, Montellier bertan egoteak beste egile batzuk deseroso sentiaraz zitzakeela aitzakiatzat hartuta.[7]
2007an, Jeanne Puchol eta Marie-Jo Bonnet-ekin batera, Artémisia saria sortu zuen. Sariak emakume batek edo gehiagok sortutako komiki bat saritzen du urtero, urtarrilaren hasieran.[8]
2017an, Shelter Market komikiaren edizio berri bat argitaratu zuen, Les Impressions Nouvelles argitaletxean,[9] eta bere bizitzan inspiratutako eleberri bat, Les vies et les morts de Cléo Stirner, Éditions Goater argitaletxearen literatura bilduman.[10]
2021ean, Je suis Razan, Un visage pour la Palestine obra kolektiboa zuzendu zuen, Éditions Arcane 17 argitaletxean.[11]
2023an, Utopiales zientzia fikziozko nazioarteko jaialdian Aparteko Saria jaso zuen.[12]
Konpromiso politikoa
aldatu2012an, Jean-Luc Mélenchon Front de gauche (Ezkerraren frontea) koalizioko hautagaiaren alde egin zuen lehendakaritzarako hauteskundeetan.[13]
Lanak
aldatuKomikiak
aldatu- 1996, Les Humanoïdes Associés, Mirages bilduma, 1978 ISBN 2-902123-51-5[14][15].
- Les Rêves du fou, Futuropolis, 30/40 bilduma, 1978
- Blues, Kesselring, 1979
- Andy Gang
- Andy Gang, Les Humanoïdes Associés, 1979 ISBN 2-902123-75-2
- Andy Gang et le tueur de la Marne, Les Humanoïdes Associés, Pied Jaloux bilduma, 1980 ISBN 2-7316-0075-6
- Joyeux Noël pour Andy Gang, Les Humanoïdes Associés, Pied Jaloux bilduma, 1980 ISBN 2-7316-0122-1
- Shelter, Les Humanoïdes Associés, Pied Jaloux bilduma, 1980 ISBN 2-7316-0018-7
- Argitalpen berria eta emendatua, Shelter Market, Les Impressions Nouvelles, « Réflexions faites » bilduma, 2017) ISBN 978-2-87449-541-0
- Lectures, Les Humanoïdes Associés, Pied Jaloux bilduma, 1981 ISBN 2-7316-0188-4
- Le Sang de la commune, Pierre Charras-en gidoia, Futuropolis, Maraccas bilduma, 1982
- Wonder city, Les Humanoïdes Associés, Pied Jaloux bilduma, 1983 ISBN 2-7316-0215-5
- La Toilette, Pierre Charrasen gidoia, Futuropolis, 1983
- Odile et les crocodiles, Les Humanoïdes Associés, Mille et Une femmes bilduma, 1983 ISBN 2-7316-0266-X ; 2008an Actes Sud/L'An II argitaletxean berrargitaratua eta osatua.[16][17]
- L'esclavage c'est la liberté, Les Humanoïdes Associés, Pied Jaloux bilduma 1984 ISBN 2-7316-0318-6
- Rupture, Les Humanoïdes Associés, Pied Jaloux bilduma, 1985 ISBN 2-7316-0357-7
- Un deuil blanc, Futuropolis, 1987 ISBN 2-7376-5667-2
- Julie Bristol
- La Fosse aux serpents, Casterman, Studio bilduma (A suivre), 1990 ISBN 2-203-33835-0
- Faux sanglant, Dargaud, 1992 ISBN 2-205-04080-4[18]
- L'Île aux démons, Dargaud, 1994 ISBN 2-205-04183-5[19]
- La Femme aux loups, Z'éditions, 1998 ISBN 2-87720-225-9
- Paris sur sang : Mystère au Père Lachaise, Dargaud, Romans bilduma BD, 1998 ISBN 2-205-04354-4[20]
- Social Fiction, Vertige Graphic, 2003, 1996, Wonder City, eta Shelter albumak biltzen ditu, Jean-Pierre Dionnet-en hitzaurrea
- Les Damnés de Nanterre, Denoël Graphic, 2005 ISBN 2-207-25629-4[21]
- Sorcières mes sœurs, La Boîte à bulles, Champ Libre bilduma, 2006 ISBN 2-84953-033-6
- Tchernobyl mon amour, Actes Sud, 2006 ISBN 2-7427-6043-1
- Le Procès, d'après Kafka, David Zane Mairowitz-en gidoia, Actes Sud, 2009 ISBN 978-2-7427-8631-2
- L’Inscription, Actes Sud, 2011 ISBN 978-2-7427-9497-3
- Marie Curie : La fée du radium, Dupuis, 2011 ISBN 978-2-8001-5153-3
- La Reconstitution, Actes Sud - L'An 2 :
- Livre un : 1947-1980, 2014 ISBN 978-2-330-03894-6
Prentsa-marrazkiak
aldatu- Impressions sur « Betty » dans la « Force des sentiments », L'Autre Journal, 1986ko martxoaren 26tik apirilaren 2ra
- Sous pression, Pop'com/Graphein, 2001 ISBN 2-914676-00-X
Eleberriak
aldatu- Voyages au bout de la crise, Dargaud, 1995 ISBN 2-205-04261-0
- La Dingue aux marrons, Baleine, 1997 (Le Poulpe)
- TGV : Conversations ferroviaires, Les Impressions Nouvelles, Paris-Bruxelles bilduma, 2005 ISBN 2-906131-87-3
- Les Vies et les morts de Cléo Stirner, roman, Éditions Goater, 2017
- " 68'Art" 1968ko ipuin eta marrazkien bilduma, Helvétius, 2018
Gazteentzako eleberri grafikoa
aldatu- L'insoumise, Marie-José Jaubertekin, Marie-José Jauberten On l'appelait Christine filmean oinarrituta, Arles, Actes Sud, 2012. ISBN 978-2-330-01198-7[22]
Oharrak
aldatu- ↑ 1965etik Andrézieux-Bouthéon-en integratutako udalerri ohia
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Chantal Montellier» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-02 data duen 215609251 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-06-02 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b c d e f g Gaumer, 2010
- ↑ a b (Frantsesez) Montellier, Chantal; Huynh, Renaud. (2016-10-19). Biopic Marie Curie - Volume 1 - The Radium Fairy. Europe Comics ISBN 979-10-328-0210-6. (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Frantsesez) Montellier, Chantal. (2004ko otsaila). «Chantal Montellier: L'Ego et les Douleurs» Bodoï (71): 42. or...
- ↑ Montellier: Artist & Scriptwriter. Paris: Europe Comics..
- ↑ Le Figaro - Livres : Actualité de la littérature. ..
- ↑ (Frantsesez) «Les damnés de Nanterre - Chantal Montellier» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Frantsesez) Herbez, Ariel. (2007-07-05). «Polémique autour de BD-FIL - Le Temps : Le festival lausannois accusé d'ostracisme» Le Temps ISSN 1423-3967.. [artxiboa]
- ↑ (Frantsesez) Bert, Cyrielle. (2011ko urtarrila). «Chantal Montellier, la BD militante» Psychologies Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).. [artxiboa]
- ↑ (Frantsesez) «Shelter market - Chantal Montellier» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ (Frantsesez) Les vies et les morts de Cléo Stirner | Éditions Goater. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ (Frantsesez) Barbancey, Pierre. (2022-01-29). «Razan, tombée pour Gaza - L'Humanité» https://www.humanite.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ (Frantsesez) «Palmarès 2023» Les Utopiales (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ (Frantsesez) «100 auteurs de polar votent Mélenchon» l'Humanité 2012ko otsailaren 7a (Noiz kontsultatua: 2024-07-05). [artxiboa]
- ↑ (Frantsesez) Sadoul, Numa. (1978ko ekaina). «1996» Schtroumpfanzine (20): 25. or...
- ↑ (Frantsesez) Léturgie, Jean. (1978ko iraila). «1996» Schtroumpfanzine (22): 25. or...
- ↑ (Frantsesez) Gravet, Paul (zuz.). (2012). « De 1970 à 1989 : Odile et les crocodiles » IN Les 1001 BD qu'il faut avoir lues dans sa vie. Flammarion, 475 or. ISBN 978-2-08-127773-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-4).
- ↑ (Frantsesez) Quillien, Christophe. (2014). Elles: grandes aventurières et femmes fatales de la bande dessinée. Huginn & Muninn ISBN 978-2-36480-185-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ (Frantsesez) Blanchet, Évariste. (1992/93). «Faux Sanglant» Critix (0): 14...
- ↑ (Frantsesez) Blanchet, Évariste. (1994). «Qu'est-ce qui fait courir Julie ?» Critix (5): 14-15...
- ↑ (Frantsesez) Mélikian, Laurent. (1998). «Attention, la mort y sonne!» BoDoï (14): 8. or....
- ↑ (Frantsesez) Montellier, Chantal; Rousseau, Christine. (2005-04-01). «Si ce doit être mon dernier album, autant enfoncer le clou !» Le Monde..
- ↑ (Frantsesez) Pelletier, Frédérique. (2013ko otsaila). «L'insoumise: leçon de vie» dBD (70): 83..
Bibliografia
aldatu- (Frantsesez) Gaumer, Patrick, "Montellier, Chantal". (2010). Dictionnaire mondial de la BD (Paris: Larousse): 606-607. ISBN 9782035843319..
- (Frantsesez) Lacroix, Yves (zuz.), I am a camera. Chantal Montellier auteur de bandes dessinées, CASB, 1993.
- (Frantsesez) Fontanier, Pierre. (2014ko apirilaren 2a). «Chantal Montellier, pionnière féministe de la BD» Ouest France.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (artxiboa)
- BD Gest
- Comic Vine
- Lambiek Comiclopedia
- Artists of the World Online
- MutualArt
- Deutsche Biographie (artxiboa)
- Dictionnaire universel des créatrices (artxiboa)
- (Frantsesez) Cailloux, Marianne; Laot, Françoise F.; Monjaret, Anne; Montellier, Chantal. (2019). «Une femme qui fait du dessin politique ! Ou comment produire des images dangereuses. Entretien avec Chantal Montellier du 28 novembre 2016» Images du travail, travail des images: 6-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05). (artxiboa)