Psikopatia
Psikopatia edo nortasun psikopatikoa, nortasunaren nahasmendu antisoziala da, hau da, daukaten gaixotasun mentalaren ondorioz, pertsona hauek ezin dira gizarteak ezarritako arau sozialetara egokitu, hala nola, legeak eta banako eskubideak. Anestesia afektiboa dute, beraz ezin dute errurik sentitu eta emozio edo inpultsoen kontrola galarazten du. Jokabide horrek arazoak sor ditzake harremanetan edo lanean, eta askotan delituzkoak izaten dira.[1]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Psikopatia | |
---|---|
Deskribapena | |
Espezialitatea | psikologia |
Identifikatzaileak |
Ezaugarri nagusiak
aldatuNahasmendu psikologiko gehienekin alderatuz, psikopata bat definitzen duen jarrera zehatzik ez dago. Hala ere, ebidentzia zehatzak hartu daitezke legalki norbait psikopatatzak hartzeko, baina ebidentzia zientifikorik ez da ageri. Izan ere, 2004ean[2] egindako eta 2006an[3] berretsitako ikerketa baten bidez, adierazi zuen, pertsonak "psikopata edo ez psikopata" bezala hartzea edo ta, bi psikopatek patologia eta ezaugarritze berdina izango dutela pentsatzea okerra dela.
Edonola ere, badaude psikopaten artean ohikoak diren jarrera jakin batzuk[1]:
Joera hau, izaeraren maila ezberdinetan eta konbinazio ezberdinetan eman daiteke gizartean. Psikopatek jokabide-kode propioak sortzeko joera dute, eta, beraz, beren erregelamenduak haustean bakarrik sentitzen dute errua, eta ez kode sozial komunak haustean. Hala ere, pertsona horiek badute gizarte-usadioen berri, eta, beraz, haien portaera moldakorra da eta oharkabean igarotzen da pertsona gehienentzat. Dena den, terminoaren definizioa eraldatuz doa, izan ere, oraindik ikerketan murgildurik dagoen materia da eta erabilitako definizioak askotan konplementarioak edo kontraesankorrak izan litezke.[4][5]
Izaera psikopatak sorrarazi ditzaketen kausak
aldatuEz dago benetako ebidentziarik nortasun antisozialaren nahasmenduaren balizko kausei buruz; hala ere, uste da faktore genetikoek eta ingurumenekoek, hala nola haurren tratu txarrak edo abusuak, lagundu egiten dutela haren garapenean. Hala nola, guraso antisozialak edo alkoholikoak dituztenek arrisku handiagoa dute. Espetxeek asko laguntzen dute eragin hori pertsonengan garatzen eta haurtzaroan animaliei tratu txarrak emateko ohitura duten pertsonak nortasun antisozialaren garapenarekin lotuta
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Ingelesez) Skeem, Jennifer L.; Polaschek, Devon L. L.; Patrick, Christopher J.; Lilienfeld, Scott O.. (2011-12-01). «Psychopathic Personality: Bridging the Gap Between Scientific Evidence and Public Policy» Psychological Science in the Public Interest 12 (3): 95–162. doi: . ISSN 1529-1006. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
- ↑ Marcus, David K.; John, Siji L.; Edens, John F.. (2004-11). «A taxometric analysis of psychopathic personality» Journal of Abnormal Psychology 113 (4): 626–635. doi: . ISSN 0021-843X. PMID 15535794. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
- ↑ Edens, John F.; Marcus, David K.; Lilienfeld, Scott O.; Poythress, Norman G.. (2006-02). «Psychopathic, not psychopath: taxometric evidence for the dimensional structure of psychopathy» Journal of Abnormal Psychology 115 (1): 131–144. doi: . ISSN 0021-843X. PMID 16492104. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
- ↑ Marietán, Dr. Hugo. (1999). Descriptor de los rasgos psicopáticos. .
- ↑ Fromm, Erich. (1986). El corazón del hombre : su potencia para el bien y para el mal. Fondo de Cultura Económica ISBN 968-16-0334-6. PMC 27029950. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).