[go: up one dir, main page]

Cecilia de Madrazo

oihal bildumatzailea

Cecilia de Madrazo Garreta (Madril, 1846ko abenduaren 20a - Venezia, 1932ko abuztuaren 12a) espainiar piano jolea, oihal bildumatzailea eta Mariano Fortunyekin ezkondua, gero bere ibilbide propioa garatzeko, berrogeita hamar urte baino gehiagoz.

Cecilia de Madrazo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCecilia de Madrazo y Garreta
JaiotzaMadril1846ko abenduaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVenezia1932ko abuztuaren 12a (85 urte)
Hobiratze lekuaMadril
Familia
AitaFederico Madrazo
AmaLuisa Garreta Huerta
Ezkontidea(k)Marià Fortuny
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaMadrazo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbildumagilea
Cecilia de Madrazoren erretratua Luis Madrazo osabak 1880an pintatutakoa.

Biografia

aldatu

Madrilen jaio zen artisten familian: Federico Madrazoren alaba zen; aiton amonak zituen José Madrazo pintorea eta Isabel Kuntz Valentini (Tadeusz Kuntz pintore poloniarraren alaba hau ere); osaba pintoreak izan zituen Pedro Madrazo eta Luis Madrazo; azkenik, bere nebak ere pintore ezagunak izan ziren, bai Raimundo Madrazo bai Ricardo Madrazo.

Gaztetan pianista birtuosoa izanik, Madrilgo tertulia artistikoetara eta ospakizun musikaletara joan zen.

1867an beste pintore batekin ezkondu zen Marià Fortuny Marsalekin, Europa mailan izen handia lortu zuena eta arrakasta ekonomikoa ezagutu zuenez, gainera, bildumatzaile handia bihurtu zena: artelanak, armak, zeramikak eta oihalak bildumatu zituen, besteak beste. Bildumazaletasun horretan parte hartu zuen Cecilia de Madrazok, bai bilaketan, bai eta topatu osteko erosketan.

Era berean, bikotea artista zirkulu zabalean mugitzen zen.

Seme-alabak izan zituzten: Maria Luisa eta Mariano Fortuny Madrazo (hau ere pintorea, argazkilaria, eszenografoa, diseinatzailea eta amarengandik jaso zuena antzinako oihalen bildumazaletasuna, zeintzuk bere lanetarako inspirazio iturri gisa erabili baitzituen gainera).

Cecilia de Madrazo hainbat hiritan bizi izan zen, beraz: Madrilen, Granadan, Erroman eta azken urteetan Parisen eta Venezian.

Horrela, 1874ko azaroan alargundu zen eta hurrengo urtean, seme-alabekin, Parisera joan zen bizitzera. Azkenik, 1889an familia, Raimundo Madrazorekin batera, Veneziara joan zen bizitzera Martinengo jauregira eta hiri hartan hil zen Cecilia de Madrazo 1932an.


Oihal bildumatzailea

aldatu

XIX. mendean zehar oihal bildumazaleak sentsibilitate intelektual eta artistikoa zutenen talde mugatua ziren.[1]

Oso talde elitista edo espezializatuetan biltzen zen antzinako oihalen bildumazaletasun hau. Horregatik, Cecilia de Madrazorengan zaletasuna hori indartzeko ezinbestekoa izan ziren bere familiako artisten giroa. Artista ugari egoteaz gain familia hartan, arte bildumatzaileak ziren eta aholkulari artistikoak izatera iritsi ziren.[2]

Cecilia de Madrazo Espainian hasi zen oihal bildumatzaile izaten eta, senarrarekin batera, denda eta etxeetan bilatzen zituen oihal berezi eta bitxiak.[3]

1875an, alargun, Parisera joan zenean bizitzera, senide eta lagunen laguntzarekin (esate baterako, Raimundo neba eta Davillier baroia), senarraren obren eta bildumen zati bat saldu zituen.[4] Parisko Drouot etxean 1875eko apirilaren 26 eta 30 artean enkantean jarri zituen hirurogeitik gora oihal historiko (XIII. mendetik XVIII. menderakoak). Saldu ez zirenak edota bere familiako kideek erositakoak, azkenean, Cecilia de Madrazoren bilduma pertsonala izatera igaro ziren (senarraren bilduma berdinduz edo agian hobetuz).[5]

1889an Veneziara aldatu zen bizitzera, Martinengo jauregira. Jauregi hark bere hildako senarraren Erromako estudioa gogorarazten zuen. Han bilduma handitzen jarraitu zuen, pieza berriak erosiz.[6] Cecilia de Madrazo hil arte bizi izan zen bere alabarekin Martinengo jauregian, bere oihal bildumaz inguratuta eta hurbiltzen ziren lagunei erakutsiaz.

1932an zendu zenean, Cecilia de Madrazoren oihal bilduma seme Mariano Fortuny Madrazoren bildumaren zati bihurtu zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. ALSINA COSTABELLA, Laia. (2011) «La colecciçon de artes decorativas de Francisco Miquel y Badía (1840-1899)», in F. Pérez Mulet; I. Socias Batet (eds.), La dispersión de objetos de arte fuera de España en los siglos XIX y XX, Bartzelona - Kadiz: Bartzelonako eta Kadizeko unibertsitateetako argitalpen zerbitzuak. CARBONELL BASTÉ, Silvia (2009). «Los inicios del coleccionismo textil en Cataluña», Datatextil (Terrassa), 21: 4-7. GARCÍA, A. (1905-08-07): «La colección de D. Emilio Cabot», La Ilustración Artística (Bartzelona) 1232: 518-519. LEWIS MAY, Florence (1957). Silk textile of Spain. Eight to fifteenth century. Nueva York: Hispanic Society of America. LÓPEZ REDONDO, Amparo (2010): «Procedencia catalana de algunas piezas hispanomusulmanas de la Colección Lázaro-Galdiano», Datatextil (Terrasa) 22: 4-29. MARTIN I ROS, Rosa (1999-2000): «La dispersió dels teixits medievals: un patrimoni trossejat», Lambard: estudis d'art medieval. (Bartzelona) XII: 165-182. PIJOAN, Josep (1910-09-15). «La col·lecció Pascó», La Veu de Catalunya (Bartzelona), goizeko edizioa, XX. urtea, 4081.
  2. ROCA CABRERA, María (2013): "El coleccionismo textil y la pintura del siglo XIX". In: ARCINIEGA GARCÍA, Luis (zuz.) Memoria y significado: uso y recepción de los vestigios del pasado. Valentzia: Universitat de València, 187-198.
  3. DE OSMA, Guillermo (2012): Mariano Fortuny, arte, ciencia y diseño. Madril: Ollero y Ramos, 125.
  4. DAVILLIER, Barón et al. (1875): Atelier de Fortuny. Ouvre posthume. Fortuny, sa vie, son ouvre, sa correspondance. Paris.
  5. NICOLÁS, María del Mar (1993). «Mariano Fortuny y Madrazo, Entre la modernidad y la tradición», doktoretza tesia (zuzendaria Sánchez-Mesa Martín), Granadako Unibertsitatea, Artearen Historia Saila, 277-279.
  6. RÉGNIER, Henry de (2011): La altana. La vida veneciana, (J.J. Delgado Gelabert itzultzailea). Bartzelona: Cabaret Voltaire, 118.

Kanpo estekak

aldatu